Santurtzitik Bilbora, Nerbioi ertzetik

Astelehena, Apirila 18th, 2011

IBIL2D telebista saioan 7. atalera iritsi gara joan den larubatean. Oraingoan, geure aurkezle Jon Gomez ingurune urbanoago batean murgildu da, Santurtziko portuan hasi eta Bilboko Zazpikaleetan amaitu baitu bere ibilbidea.

Bidean, Bilboko itsasadarraren historiarekin zer ikusia duten hainbat istorio ezagutu ditu, besteak beste, Roberto Moso abeslariaren eta Jose Luis Korta arraunlariaren eskutik: Karola garabia, zirgarien lana eta “Nerbioi ertzetik, Santurtzitik Bilbora, non ibiltzen ziren lehengo sardinerak…“.

Bisitatu dituen interesguneen artean hainbat dira azpimarratzekoak: Oriol Jauregia, Bizkaiko Zubia, Olabeagako moila, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa baita titaniozko Guggenheim Museoa ere.

Aste honetako IBIL2Da amaitzeko, Bilboko alde zaharrean murgildu da festa giroan. Ingurune naturaletan ez ezik, hirietan ere egon baitago zer ikusi eta zer bizi!

  • Xaguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta hautatu “gorde lotura honela” ibilbidearen GPX fitxategia deskargatzeko
  • Tags: , , , , , , , , , , , , , , , ,

    Leave a Comment