Flysch-aren ibilbidea

Astelehena, Apirila 11th, 2011

IBIL2D saioaren 5. atalean, Debatik Zumaiarako bidea egin du gure aurkezle Jon Gomezek. Euskotren-en geltokian jaitsi eta kostaldeko bidea hartu dugu, geologiaren bitartez milioika urteko atzera begiratua egiteko. Flysch-aren ibilbidea da aste honetan proposatu dizueguna.

Deba eta Zumaia artean badira bisitatzeko moduko hainbat interesgune, hala nola Debako Egia auzoko Santa Katalina baseliza, Sakonetako hondartza, Elorriagako zelaiak eta Pikote… itsasoari begira egoteko talaia paregabeak.

Zumaiara iritsitakoan, San Telmo baseliza bisitatu eta Itzurungo hondartzaz gozatzeko aukera ere eskaini dizuegu. Inguru hauetan daude Zumaia eta Deba arteko Flysch-aren erakusle onenetarikoak, eta horiei beste ikuspegi batetik begiratzeko itsasoratu egin gara.

Itsasontzi baten“, baina Euskal Herritik kanpora joan gabe, amaitu dugu aste honetako atala. ;)

  • Xaguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta hautatu “gorde lotura honela” ibilbidearen GPX fitxategia deskargatzeko
  • Tags: , , , , , , , , , , , , , , ,

    Leave a Comment