Baztan, herriz-herri

Astelehena, Apirila 4th, 2011

Aste honetan Baztango bailarara joan gara, herriz-herri bertako larre berde eta jauregi dotoreak bisitatzera. Tartean, Jauregizarrea dorretxea, Erdi Aroko euskal dorretxe baten adibide interesgarrienetako bat.

Herri batetik bestera ibili da gure aurkezle Jon Gomez, Elizondon hasi, Arraioz, Lekarotz, Irurita eta Gartzain herriak igaro eta berriz ere Baztango “hiriburura” itzuli arte.

Bidean, jauregiak, baserriak, etnografia museoa, eta bertako bizilagunak ezagutu ditugu. “Laxoa” izeneko jokoa zertan den ere azaldu digute.

Bazkaltzeko orduan, beti bezala, ezin muzin egin bertako jaki bat dastatzeari. Olari jatetxean probatu dugu “xuri eta beltza”. Eta amaitzeko, azkenburuko ezin gozoagoa: Baztango txokolatea Malkorra gozotegian.

  • Xaguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta hautatu “gorde lotura honela” ibilbidearen GPX fitxategia deskargatzeko
  • Tags: , , , , , , , , , , , , , , ,

    Leave a Comment