Mahastien erreinuan

Astelehena, Martxoa 28th, 2011

Arabar Errioxara joan gara IBIl2D saioaren 4. atalean eta, nola bestela, upategi batean hasi dugu ibilbidea. Guardiako etxe gehienek dituzte upategiak lurrazpian, eta horietako batean izan gara Casa Primicia-ren eskutik.

Upategitik irten eta naturgune batera jo dugu lehendabizi. Guardia inguruetan berebiziko bioaniztasuna duen aintziragunea dago, batez ere hegaztiei dagokienean. Hainbat espezie igarotzen da urtero bertatik, eta IBIl2D saioko Jon Gomez aurkezleak horietako batzuk ikusi eta erakusteko aukera izan du.

Aztarna arkeologikoak bisitatzeko aukera ere badago inguru hauetan. Besteak beste, La Hueserako trikuharria eta La Hoyako herrixka.

Aintzinako eraikinetatik arkitektura garaikidera egin dugu salto, Santiago Calatravak diseinatutako Ysios upategiraino. Eta handik, zuzenean, La Huerta Vieja jatetxera, ibilbidea jarraitu baino lehen indarberritzera. Ez dira indaba magikoak, baina bertako “potxak” oso gozoak dira, alajaina!

Amaitzeko, Guardiako harribitxi bat ikusteko aukera izan dugu. Erregeen Andra Maria Elizako atariko irudiak oso bereziak dira, eta Euskal Herrian gisa honetakoen artean bakarrenetakoak.

Orotara ia 12 kilometroko ibilbidea izan da. Pentsaezina zirudien denboran barrena hain bidaia luzea egin zitekeela hain kilometro gutxitan!

  • Xaguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta hautatu “gorde lotura honela” ibilbidearen GPX fitxategia deskargatzeko
  • Tags: , , , , , , , , , , , , , ,

    5 Comments

    1. Kepa(e)k dio:

      Kaixo,
      gaur ezin da ikusi eirb.tv-en Ibil2dren bideorik. Zer gertatzen da? Oso gustura ari ginen klasean Guradiari buruzkoa ikusten eta.
      Kepa.

    2. admin(e)k dio:

      ¡Muchas gracias por el aporte Salvador! Pena que ya no podemos corregir el tema del castillo.

      ¡Esperamos tus comentarios en próximos programas!

    3. Salvador(e)k dio:

      Interesante el reportaje sobre Laguardia y alrededores, bien llevado y bien tratados los temas y con una estupenda filmación.
      Sí que puntualizaría que sobre el Pico de Lapoblación se levantó el castillo de Marañón, no el castillo de Lapoblación; Lapoblación (de Marañón en sus primeros tiempos) es el pueblo que se levantó a los pies del castillo de Marañón-

    4. admin(e)k dio:

      Eskerrik asko Alain! Saiatzen gara agerraldi guztiak euskaraz izan daitezen, baina beti ez dago geure esku. Bide horretan jarraituko dugu lanean!

    5. alain(e)k dio:

      Oso ondo Biasteriko jendea euzkeraz hitz egiten segi aurrera,baina ysios upeltegian jarri behar zuten neska bat euskeraz hitz egiten.bestelakoak oso ondo.

    Leave a Comment