'Go!azen'eko  sekretuak

Mikel eta Haizea, elkarrekin eta zoriontsu!

Mikel eta Haizea azken funtzioaren erdian

Mikel eta Haizea azken funtzioaren erdian

Ohhh!! Ze ondo amaitu den “Go!azen 3.0″ telesaila! Ikusi al duzue Mikel funtzioaren erdian agertu eta, denen aurrean, Haizeari maite duela esan dion unea? Norak esango lukeen bezala: “ze erromantikoa”!

Irati eta Peio ere elkarrekin gelditu dira, eta Nora eta Urko? Zer izan da hori? A ze muxua eman dion Norak! Momentu batez hitz-totelka hitz egiteari ere utzi dio Urkok! Ea irauten duten harreman hauek!

Azken atal honen ondoren, Mikel eta Haizea harrapatu ditugu, udalekua utzi aurretik. Zoriontsu eta pozik daude. Ikusi bideoa!

Momentuz, bukatu da “Go!azen 3.0”, baina hemen ez da dena amaitzen. Laster “Bago!az” telebista saioa hasiko da, “Go!azen 4.0″rako aktoreak bilatzeko helburua duen musika saio berria. Eta bien bitartean, webgunean, “Go!azen 1.0” eta “Go!azen 2.0″ko abestien bideoak ere aurkitu ahal izango dituzue.

Beraz, segi konektatuta “Go!azen” mundura, berriak ematen joango gara eta!

6 thoughts on “Mikel eta Haizea, elkarrekin eta zoriontsu!

  1. goazenseriea

    Kaixo begira niri asko gustatzen zitzaidan Basapiztiak eta nahi dut Go!azenera bueltatzea mesedez eta Basapizti guztiak ezin badira Gorka bakarrik nire faboritoa da mesedez Eskerrik Asko

  2. Aizpea

    oso ondo jokatu duzue guztiek,oso ondo abestu duzue ereoso ondo dantzatu duzue nik gehiena abestiak eta dantza dut gustatu eta denek ondo egin duzue zuen papera eta dantza eta Mikel eta Haizea espero dut beti elkarrekin zaudetela eske oso bikote ederra egiten duzue elkarrekin eta nik asko gustatu zaidana da abestiak oso ondo abesten duzue elkarrekin guztiek txikitatik ikusten dut go!azen eta oso gustuko dut lehengoa baino obeagoa da eta arrakasta gehiago ukan du askz ere gehiago izan da bombato Markelek esaten duen bezala. eta zu Nora ainitzekin maitemindu zara lehenengo peio gero gorka eta orain urko bale AGUR guztioi eta bi muxu ikusi arte eta parte artuko duzue Ba!goazen oso dibertigarria izango da bueno AGUR berriro ikusi arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude