'Go!azen'eko  sekretuak

‘Go!azen’en munduan sartzera zoaz!

Kaixo!  Ongi etorri guztioi “Go!azen” telesailaren mundura, “Go!azen”eko sekretuak kontatuko dizkizun blogera.

“Go!azen” telesail bat baino gehiago da. Pantaila askotatik barrura sartu gaitezkeen mundu oso bat da. Dantzatzea eta kantatzea gustuko baduzu, hau da zure mundua!

Hemen aztertuko dugu gure pertsonaiei Basakabi udaleku zorrotzean gertatuko zaien guztia. Uste bezain lotura estua izango al dute Haizea eta Elene bikiek? Dirudien bezain harroa al da Gari? Eta Eli? Ze zomorrok heldu dio Eliri horrelako umorea izateko?

Goazeneko pertsonaiak

Goazeneko pertsonaiak

Hasteko nor den nor ikastea duzu onena. Webguneko PERTSONAIAK atalean daukazu bakoitzaren informazio zehatza. Gero, mese mese mese, itzuli hona eta kontaiguzu: Nor iruditzen zaizu izango dela jatorrena? Eta petralena?

Tagged on: ,

18 thoughts on “‘Go!azen’en munduan sartzera zoaz!

    1. blogs eitb Post author

      Kaixo Miren!
      Laster izango duzu aukera kamisetak lortzeko. eitb.eus/goazen webean aktoreek sinatutako kamisetak eta motxilak zozkatuko ditugu hurrengo egunetan. Adi egon hurrengo asteazkenean!

    2. blogs eitb Post author

      Kaixo Miren! Kamiseta bat nahi zenuela komentatu zenuen aurrekoan. Sartu eitb.eus/goazen helbidean! Aktoreek sinatutako kamisetak zozkatzen ditugu!

  1. Haritz (Urko)

    A ze koadrila izango dugun negu honetan!! Denbora gutxi falta zaigu historiako telesailik dibertigarrienetako bat ikusten hasi ahal izateko!! Gahur, gaueko bederatzietan, etb1-en… Go!azen!!!
    #InmaDesy #BorjaPello #BarbaraIrati #RamonZuzen #KarmeleBegoña #OihanJontxu #AsierMarkel #AitanaElene #PaulaHaizea #MarkelMikel #MirenAne #LoreaNora #AinhoaEli #AritzGari #HaritzUrko

    1. blogs eitb Post author

      Kaixo Izaskun. Bai arrazoia daukazu, antzerkia ere izango du “Go!azen”-ek. Oraindik hainbat kontu ixten ari gara eta laster emango dugu informazio guzti guzti “Go!azen”en webgunean.

    1. blogs eitb Post author

      Kaixo Ernesto! ‘Go!azen’eko produktu denak (kamisetak, motxilak, CDak…) Elkar dendetan eta Eroski hipermerkatu handietan aurkitu ahal izango dituzu. Ondo izan!!

  2. Amane Leguina

    Nire iritziz, Jontxuren jarrera aldatu da Garik eta bere lagunak ez bera molestatzeko.
    Ez dut uste hurrengo kapituluetan harrotua jarraitzea ez delako bere izateko era eta ez dut uste Garirekin ahalko duenik. Ez dut pentsatzen Markelekin adiskidetuko denik, Markel ez delako lagun ona, bakarrik gehiago jateko dago Jontxurekin.

    Ni nere lagunen aurrean naizen bezalakoa jokatzen dut nire izateko era delako.

  3. Yanire Carrasco

    Nire ustez, Pellok Irati konkistatzeko loreak eman beharko lizkioke, edo bestela, egin beharko luke zerbait Iratik sentitzen duena jakiteko, adibidez, berarentzat festa bat egin, edo abesti bat.

  4. Ane

    Kaixo goazen kuadrila non ahalko dira erosi goazeneko kamisetak hemen Irunen??

    😄😄😄😄😙😙
    Nahiko ahal nizuketen aurpegiz ikusi eta muxu bana eman 😚😚😚😚😚😙😙😙😙😙😙😚😙😚😙😙😚😙😙

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude