'Go!azen'eko  sekretuak

Lehen ‘Go!azen’ eta orain ‘Bago!az’

Go!azen 3.0 telesaila amaitu da, baina “Go!azen” izpirituak aurrera jarraitzen du. Hurrengo udan grabatuko da denboraldi berria, “Go!azen 4.0” deituko dutena, eta dagoeneko aktore berrien bila hasita daude arduradunak.

Zuriñe Hidalgo aurkezlea

Zuriñe Hidalgo aurkezlea

Horretarako egingo da “Bago!az” saio berria; laster ETBn eta eitb.eus-en ikusi ahal izango duguna. Hamahiru gazte lehiatuko dira “Go!azen”en hurrengo denboraldiko izarrak izan ahal izateko. Eta bide horretan, Euskal Herriko hainbat kantari eta aktore izango dituzte lagun. Ikusi HURRENGO BIDEOA! Hemen agertzen dira gazte horien coach edo laguntzaile lanetan arituko diren famatuak!

Ia dena prest daukagu! Ahots ederrak dituzte luxuzko laguntzaile hauek, ezta? Anjel Alkain, Maria Amolategi, Alex Sardui, Aitana Etxeberria, Ylenia Baglietto, Xabier Saldias, Karmele Larrinaga eta Iñigo Azpitarte erabat prest daude.

Eta noski, Zuriñe Hidalgo ere prest daukagu. Berak izango du gala berezi hauek gidatzeko ardura!

Adi egon! Laster jakinaraziko dira xehetasun gehiago; laguntzaileak hobeto ezagutuko ditugu, lehiakideak nortzuk diren jakinaraziko dugu… Guzti guztia eitb.eus/bagoaz/ webgunean egongo da!


Mikel eta Haizea, elkarrekin eta zoriontsu!

Mikel eta Haizea azken funtzioaren erdian

Mikel eta Haizea azken funtzioaren erdian

Ohhh!! Ze ondo amaitu den “Go!azen 3.0″ telesaila! Ikusi al duzue Mikel funtzioaren erdian agertu eta, denen aurrean, Haizeari maite duela esan dion unea? Norak esango lukeen bezala: “ze erromantikoa”!

Irati eta Peio ere elkarrekin gelditu dira, eta Nora eta Urko? Zer izan da hori? A ze muxua eman dion Norak! Momentu batez hitz-totelka hitz egiteari ere utzi dio Urkok! Ea irauten duten harreman hauek!

Azken atal honen ondoren, Mikel eta Haizea harrapatu ditugu, udalekua utzi aurretik. Zoriontsu eta pozik daude. Ikusi bideoa!

Momentuz, bukatu da “Go!azen 3.0”, baina hemen ez da dena amaitzen. Laster “Bago!az” telebista saioa hasiko da, “Go!azen 4.0″rako aktoreak bilatzeko helburua duen musika saio berria. Eta bien bitartean, webgunean, “Go!azen 1.0” eta “Go!azen 2.0″ko abestien bideoak ere aurkitu ahal izango dituzue.

Beraz, segi konektatuta “Go!azen” mundura, berriak ematen joango gara eta!


Ez da azken funtziorik izango Basakabin?

Elenek gaizki egindakoa zuzendu nahi izan du ‘Go!azen’en 9. atalean eta mehatxua egin dio Zuzeni: Mikel itzultzen ez bada, ez du azken funtzioan kantatuko.

Elene

Elene Zuzeni egindako mehatxuaren ondoren

Eta zer gertatuko da orduan 50. urteurreneko funtzioarekin? Zuzenentzat hain garrantzitsua den eta hainbeste lan eman dion funtzioarekin? Lehendakaria izango dute gonbidatu eta ETB omen doa ekitaldia grabatzera!

Eleneren mehatxuari kasu egingo dio ala beste norbaiti kantatu araziko dio? Begira nola konbentzitu nahi duen Elene! Ikusi bideoa!

Ondo egin al du Elenek? Benetan damututa dagoela uste duzue? Eta zer gertatuko da funtzioarekin? Bota zuen iritziak!


Iratik ikasleak bereganatzea lortu du!

Azkenean! Hainbeste txantxa eta erantzun txarren ondoren, Iratik lortu du ikasleekin konektatzea! Beste txantxa batekin hasi da dena eta, gauzak okertzeko, txantxaren bideoa internetera igo du Urkok!

Baina bueno… ematen du ikasleak konturatu direla egin dutena ez dagoela ondo, eta opari bat egin diote barkamena eskatzeko. Ea horrela hobeto konpontzen diren irakaslea eta ikasleak!

Peio eta Irati

Peio eta Irati zortzigarren atalaren ondoren

Eta Peiorekin? Muxua ematekotan egon dira! Elkarrekin bukatuko ote dute Iratik eta Peiok azkenean?

Guk ‘Go!azen‘eko zortzigarren atalaren ondoren harrapatu ditugu eta, momentuz, lehengo lepotik dute burua! Ikusi bideoa!

Ba horixe! Peiok eta Iratik elkarrekin amaituko dutela uste duzue? Eta Haizea eta Mikelena nola konpondu daitekeela esango zenukete? Zer uste duzue Elenek egindako salaketari buruz?


Harro dabil Jontxu bere gogor itxura berriarekin!

Jontxu harrotu egin zaigula! Markel benetan jipoitu duela pentsatu dute gainerako ikaskideek, Garik batez ere, eta horrela, bakean utziko duten esperantza dauka.

Jontxu eta Eli

Jontxu eta Eli

Beste behin ere, beste norbaitek babestu behar izan du azken atalean. Eli izan du salbatzaile oraingoan eta, gainera, neska gogor honen sekretua zein den ikasi du. Jontxuk ere horixe nahi du! Gogor itxura eman beharko luke, baina izango ote da gai jarrera hori denbora guztian eusteko kikildu gabe?

Momentuz, zazpigarren atalaren ondoren, harro dabil! Benetako tipo gogorra bezala! Ikusi bideoa!

Eta zuek? Zeren itxura ematen duzue besteen aurrean? Tipo gogorrak zaretela erakusten ibiltzen zarete ala benetan zareten bezalakoak agertzen zarete lagunen aurrean?


Nolako festa egin behar dute hurrengoan Anek eta Norak?

A ze desastrea izan zen Noraren eta Aneren urtebetetze festa!!! Anek, berarekin ospatuz gero, munduko festa onena antolatuko zuela agindu zion Norari, baina bai zera! Jontxu eta Markel bakarrik agertu dira eta gainera haiekin egin behar izan dute dantza!

Basakabi ikasleak elkarren aurka

Basakabiko ikasleak elkarren aurka

Izan ere, beste guztiak muturtuta eta haserre dabiltza, aurrez aurre jarri eta elkarri epelak esaten. Elene eta Haizea, behintzat, bere onera etorri dira. Hala ere, zenbat iraungo ote du? Euren artean sekreturik ez dela egongo? Ea noiz eta nola esaten dion Haizeak Mikelena! Esaten badio behintzat…

Bueno, eta Nora eta Ane ere adiskidetu direla ematen du. Seigarren atalaren ondoren gurekin hitz egin dute eta dagoeneko ez daude haserre. Ikusi bideoa!

Hurrengoan beste festa bat antolatzeko prest daude behintzat! Nolakoa izan beharko luke festa horrek? Zer uste duzue ezin dela falta festa batean? Bingoa agian? 😉 😉


Garik Mikelen aurka jarraitzeko asmoa dauka!

Ze gaiztoa den Gari! Horrelako pertsonak leku askotan egoten dira eta Basakabin ere bai! Mikel begitan hartu zuen eta edozer egin edo asmatuko du hura izorratzeko.

'Go!azen' telesaileko Gari eta Urko

Gari Urkori kokotekoa ematen

Momentuz, Urko bidali du Mikel zelatatzera, baina hain da xelebrea mutil hau! Jajajajajajajaja! Ez dizuete barregura ematen egiten dituen txorakeriek?

Bosgarren atalaren ondoren harrapatu ditugu biak eta Garik berean jarraitzen du; Mikel baino azkarragoa dela uste du.

Eta Urkok ere… bueno… honek ere bere estiloan jarraitzen du. Ikusi bideoa!

Jajajajajajajajaja!! Arratoia maskotatzat hartu du Urkok! Eta Gariri hozka egin dio! Nola amaituko ote da hau guztia?!?!?


Zer egin dezake Peiok Irati bereganatzeko?

Desesperatuta dago Peio Iratirekin! Oso neska polita iruditzen zaio eta saiatzen da etengabe hori adierazten, baina Irlandako neskekin ez bezala, Iratirekin ez du asmatzen.

Irati eta Peio

Irati eta Peio

Eta horrez gainera, a ze lioa sortu duen gaur Norarekin! Norak bidalitako oharra Iratirena zela pentsatu du. Peio gizagaixoa! Ilusionatuta joan da zitara eta a ze nolako ridikuloa egin duen!

Laugarren atalaren ondoren, nola sentitzen den aitortu digu eta Irati bereganatzeko aholkuak ere eskatzen dizkigu. Ikusi, ikusi!

Neska euskaldunek kalabazak ematen dizkiote! Nora ere etorri zaio ondora, bien artekoa ezinezkoa dela esanez 😉

Aholkuak behar ditu Peiok. Zer uste duzue egin beharko lukeela Iratik tipo jatorra dela pentsatu dezan?


Jontxu eta Markelen xelebrekeriak

Jontxu eta Markel, Markel eta Jontxu. A ze parea! Barregarriak dira ezta?

Jontxu eta Markel Zuzenen bulegoan

Jontxu eta Markel Zuzenen bulegoan

Gozoa jarri da Zuzen bere bulegoa txikitzen ari zirela ikusi duenean! Lehen frontoia margotu behar bazuten, ea orain ze zigor jartzen dien! Agian, Basakabi osoa margotzea tokatuko zaie! Jajajajajajaja!!

Go!azen’en hirugarren atala amaitu ondoren, bideoan grabatu ditugu eta lezioa ikasi dutela esan digute. Ikusi ikusi!

Benetan ikasiko ote zuten lezioa? Ummmm… seguru aurrerantzean ere edozerk beldurtuko dituela, Eliren umore txarrak edo Garik eta bere taldekoek izango dituzten ideia maltzurrek.

Mota guztietako zurrumurruak sortzen dira ikastetxe eta udalekuetan, ezta? Birus hilgarri eta kutsakorrak zabaltzen ari direla, lapurretak izaten ari direla, eraikin bat sorginduta dagoela edo mamuren bat dagoela… Zuei horrelakorik gertatu zaizue?


Ondo egin al du Mikelek Elene utzita?

Bigarren atalean Mikel, mantenimentuko mutila, izan da protagonistetako bat. Eta pufff!!! Itxura guztien arabera, etsai arriskutsua egin du oraingoan. Garik begietan hartu du eta seguru aurrerantzean ere arazo bat baino gehiago izango dituela Gariren taldearekin. Beti norbaitekin sartu behar izaten du Garik eta!

Go!azen telesaileko Mikel

Mikel ‘Go!azen’eko mantenimentuko gaztea

 

Aldi berean, maitemindu ere egin zaigu! Nahikoa argi gelditu zaio oraingoan Haizea dela gustuko duen bikia, ez Elene. Haizearekin bakarka pasa dituen momentuetan neskak izan duen jarrerak eta haren izaerak harrapatu egin du.

 

Bigarren atalaren ondoren harrapatu dugu eta halaxe aitortu digu:

Erabat ezberdinak dira orain Haizea eta Elene Mikelentzat. Beraz, asko kostata baino Elene uztea erabaki du. Baina koldar xamarra ere izan da; ez duzue uste? Beste neskarik ez dagoela ez dio esan ba Eleneri! Zer pentsatuko ote du Haizeak?

Eta orain zer? Ondo egin al du Mikelek? Haizearekin aurrera egiteko bidea zabalik izango duela uste duzue? Idatzi zuen iritziak!