GLOBAL FUNK PARTIES with DJ NICKODEMUS (NYC)

DJ NICKODEMUS (New York)
2011/06/22 | 24:00
Global Funk presents:
NICKODEMUS dj @ BE BOP
Donostia-San Sebastián
2011/06/23 | 24:00
Global Funk presents:
NICKODEMUS + MAKALA djs @ LE BUKOWSKI
Donostia-San Sebastián
New Yorkeko Queens auzoan jaiotako Dj, musikari eta ekoizlea da Nickodemus. Hamalau urterekin hasi zen Dj bezala eta bere ibilbidean zehar hainbat lan argitaratu ditu ESL Recordings bezalako diskoetxe ezagunetan. 20 erremix baino gehiago egin ditu eta hainbat bildumatan parte hartu du. Gainera, ‘Turntables on the Hudson’ edo ‘Coney Island Love’ bezalako proiektuen sortzailea da.
‘Endangered Species’ eta ‘Sun people’ diskoak mundu osoko dj eta ekoizleek nahastu zituzten ‘Endangered Species Remixed’ eta ‘Sun People Remixed’ diskoetan.
‘Mi swing es tropical’ da bere ibilbidean sortu duen abesti ezagunetariko bat. Quantic-ekin batera egindako abesti horretan latin doinuetara gerturatu zen. Norabide sonoro ezberdinei ateak itxi gabe eskaintzen dituen emanaldietan funk, soul edo hip hop doinuak entzun daitezke, besteak beste.
Global Funk irratsaioa ostiral gauez emititzen da
Zuen iritziak