Global Funk irratsaioa ostiral gauez emititzen da Gaztean. Arkaitz Villarrek gidatzen duen programak jaiak antolatzen ditu hilabetean behin, Makalarekin batera, eta DJ gonbidatuak izaten dira horietan protagonista. Blog honek musika du xede nagusi eta albisteak, elkarrizketak, irratsaioa bera, festak eta beste hainbat kontu izango ditu ardatz. Ongi etorri, motherfunker!
Bigarren zatia beti da dantzagarriagoa Global Funk-en. Oraingoan ordea doinu gogorrak dira protagonista. Gehiegi agian gurea bezalako proposamen batentzat. Hemen kantuak, ea zer iruditzen zaizuen:
Mala Rodriguez “No pidas perdon”
Mia “Born Free” /\/\ /\ Y /\
MNDR “Fade to Black”
Mark Ronson & The Business “Bang Bang Bang” (feat. Q-Tip & MNDR)
Aste honetako irratsaioan entzungo diren kantuen zerrenda. Doinu biziagoak datoz bigarren zatian, elektro, house eta doinu urbanoak ere entzun daitezkeelarik. Dizzee Rascal, Sonar eta Benicassim-eko jaialdietako kartelburu izango denaren kantu ezberdinak ekarri ditut, bere ibilbidea gerturatu nahiean.
Lehenengo zatian ez galdu The Bamboos-en itzulera. Disko berria martxoan argitaratuko dute eta kantu benetan biziak datoz bertan.
Otsaileko lehen asteburuko bigarren zatia osatzeko, giro bizi, elektronikoak eta aurrrekoan baino modernoagoak aukeratu ditut. Hot Chip lan berriarekin datoz. Orain arte mundu osoan zehar zer esana izan duten diskoak argitaratu ostean, estudioko The Warning lan berria oso irregularra da. Pop giroak ez dira aurrekoetan bezain artistikoak, eta erdi bidean gelditu zaie. Thieves in the night kantua aukeratu dut bere disko berria erakusteko, orain arte landu duten dinamika erakusten duen abestia.
Dr. Rubberfunk-en Hot Stone diskoa erdi tempoko soul eta funk kantuek betetzen dute. Abesti handiak datoz bertan eta Sitzka abeslariaren ahots dotorea erakusteko balio digu. 2010eko lehen zatia maila handiarekin datorrela erakusten digun diskoa da hau.
RJD2 ezinbesteko erreferentzia da Hip Hop eta Rap eszenan. Diskoetxe berria sortu du, RJ´s Electrical connections, eta bertan kaleratu du The Colossus. Beti bezala mugimendu beltz urbanoan oinarrituta datoz kantu berriak.
Zero dB-ren bilduma berria argitaratu bitartean, A Pomba Girou bizia ekarri dut hemen.
Azkenik, Disco Love bilduma. Garai bateko disco erritmoak entzungo ditugu Patricia White (behean entzun dezakezuena) eta The Midas Touch-en eskutik. Hemen duzue kantuen zerrenda osoa, on egin!
- Dr. Rubberfunk “Part of me” feat. Sitzka (Hot Stone, 2010)
- Dr. Rubberfunk “Norhtern Comfort” feat. John Turrell (Hot Stone, 2010)
- Dr. Rubberfunk “Get away” feat. Sitzka (Hot Stone, 2010)
- Parov Stelar “Shine” feat Lilja Boom
- Zero dB “A pomba girou”
- Rjd2 “Giand squid” (The Colossus, 2010)
- Rjd2 “Crumbs off the table” feat Aaron Livingston(The Colossus, 2010)
- Rjd2 “Let there be horns” (The Colossus, 2010)
- Hot Chip “Thieves in the night” (One life stand, 2010)
- Hot Chip “Ready for the floor”
- Hot Chip “Over and over”
- Patricia White “Cosmic disco” (Disco love compilation, 2010)
- The Midas Touch “The nightlife (let´s get it on)” (Disco love compilation, 2010)
Muddy Waters “I got my mojo working” abesten; aurretik 1956an Preston Foster-ek idatzitako abestia. Elcano Browning Creamek bere disko berrian egin du kantu honen bertsioa. Sortu zenetin, BB King edo Buddy Guy bezalakoek jo izan dute. Gaur egun Kitty, Daisy & Lewis-ek ere bertsioneatzen du.
Global Funk irratsaioa ostiral gauez emititzen da Gaztean. Arkaitz Villarrek gidatzen duen programak jaiak antolatzen ditu hilabetean behin, Makalarekin batera, eta DJ gonbidatuak izaten dira horietan protagonista. Blog honek musika du xede nagusi eta albisteak, elkarrizketak, irratsaioa bera, festak eta beste hainbat kontu izango ditu ardatz. Ongi etorri, motherfunker!
Zuen iritziak