Gora Gora Kids & Berlin

Otsailaren 12an Gora Gora Kids Andoaingo gaztetxean aritu ginen. Bateria jotzen dut nik, laster argitaratuko dugun lehen diskoko kantuak zuzenean nola gelditzen diren frogatzen ari gara.We are a happy family.
Arratsaldeko zazpietan iritsi ostean. Gaueko hamarretan hastekoa zen emanaldia atzeratu egin zen. Afaltzen ari ginen bitartean, Global Funk irratsaioa entzun genuen gaztetxean bertan, goiko solairuan. Arraroa izan zen saioa entzutea, eta albokoen baziladak ere jasan behar izan nituen.
Kontzertua nahiko gaizki atera zitzaigun, nahiz jendeak ondo pasatu zuela iruditu. Oso urduri atera ginen eta tentsioa somatzen zen gure aurpegietan. Hala ere kantuak amaitzeko gai izan ginen eta esperientziak datozen kontzertuak hobetzeko balioko digu.
Makalarekin Berlinera bisita lotu dut. Laster argitaratuko duen lan berria aurkeztera joango gara. Astebete egingo dugu Berlinen. Oraindik dena lotzen ari gara eta hori egindakoan kontatuko dizuet zertaz doan bidaia.
The Who uzten dizuet hemen, Gora Gora Kids-ek ere egiten dugun bertsio bat eskaintzen (guk hobeto egiten dugu, jeje):
Global Funk irratsaioa ostiral gauez emititzen da
Zuen iritziak