Santana 1969
2010(e)ko Martxoak 21
Iruzkinik ez

Mexikotik San Franciscora bizitzera joandako Carlos Santanak bere lehen diskoa 1969an argitaratu zuen. Santana izeneko lanean, latin, groove, rock eta psikodelia doinuak nahastu zituen besteak beste.
Grabaketa lanetan Carlos Santana bera (gitarra eta ahots nagusia), Gregg Rolie (teklatuak eta ahotsak), David Brown (baxua), Michael Shrieve (bateria), Michael Carabello (perkusioa) eta Jose “Chepito” Areas (perkusioa) aritu ziren.
Michael Shrieve baterijoleak 19 urte besterik ez zituen garai hartan. Adin horrekin aritu zen gainera Woodstock jaialdian ere, ekitaldiko musikari gazteena bilakatuz. Azpian ikusi dezakezuen bideoan nabari daiteke bere gaztetasuna. Shrieve 1975 arte aritu zen Santanaren taldean. Musikan lan asko egin zuen gero eta baterijole izateaz gain, perkusionista bezala ere lan handia egin zuen eta musikari askorekin lan egiteaz gain disko eta bilduma ugari argitaratu zituen.
Jingo izan zen diskoa aurkezteko aukeratu zuten lehen singlea. Niri gehien gustatzen zaidan kantua. Hala ere Evil Ways bigarren singleak ireki zizkion munduko ateak taldeari, San Frantziskoko eszena astintzen ari zen talde izatetik mundu mailan ezagun izatera igaroaz. Ezin dugu ahastu Soul Sacriface kantua. Arimaz betetako kantu indartsu eta basatia.
Diskoa grabatzerako orduan erabilitako inprobisazioek joera berezia eman zioten eta lan berezian bilakatu zuten.
Global Funk irratsaioa ostiral gauez emititzen da
Zuen iritziak