Artxiboa

‘Datozen kontzertuak’rekin etiketatutako sarrerak

Nun eta artaziak

2010(e)ko Martxoak 5 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Duela urte batzuk, Algortan bizitzeari utzi behar nionean, buelta ugari eman nizkion Collage diskoari. Nun talde bizkaitarraren disko hartan, soinu eta erritmo ezberdinen eztanda nahasketak harrapatu ninduen. Zuzenean ikusteko aukera ere izan nuen beranduago Standstill taldearekin Kafe Antzokian, festa polita izan zen hura!

Taldeak bere azken kontzertua eskainiko duela jakin nuenean, sentimendu ezberdinak etorri zitzaizkidan.Diskoa berreskuratzean Gu gara hiltzaileak edo behin eta berriz entzundako Eraman nazazu bueltan bezalako kantuak gogoratu ditut.

Collage sonoroak” esaten nuen behin eta berriz lan honi buruz hitz egitean. Askotan, egitura zinematografikoak gogorarazten zizkidaten collage sonoroak hain zuzen ere.

Disko hura martxan jartzen zuen artazi zarata hark moztuko du betiko Nun, bihar, martxoak 6 Gorlizen. Betiko? Ez. Artaziek ezin dute gure barnean piztutakoa itzali, adiorik gabe… eskerrik asko!

NUN

The Very Best, Bilbon

2010(e)ko Otsailak 5 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

The Very Best taldea apirilaren 23an Bilbon arituko da zuzenean. 2009an argitaratu zuen Warm heart of Africa, urteko disko onenetarikoa iruditu zitzaidan. Vampire Weekend taldeko Ezra Koenig eta M.I.A.-k kolaboratu zuten lehen diskoan. Talde ezezaguna bada ere erraz entzuteko moduko kantuak dira bereak, Malawiko hizkuntzan abestuak. Esau Mwamwaya Londresen bizi da eta bertan ezagutu zituen Radioclit taldeko musikariak. Honela, Esau Mwamwaya and Radioclit are the very best (2008) argitaratu zuten. Crookers taldearen Tons Of Friends diskoan kolaboratu zuten 2009an. Bertan, Spank Rock, Soulwax eta Roisin Murphy bezalakoek ere parte hartu zuten.

Afrikako doinu tradizionalak elektronikarekin nahasten ditu The Very Best taldeak, emaitza interesgarria lortuz. Etorkizunean zer esana eman dezakeen korrontearen abiapuntu dira. Denborak emango die arrazoia.