Artxiboa

‘Soul Portrait’ atalaren artxiboa

Soul 4 real & soul portrait

2010(e)ko Otsailak 9 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Urtarrileko Global Funk festak pasa den urtarrilaren 29 eta 30an ospatu genituen. Donostiako festa Bilbokoa baino hobeto joan zen argazki hauetan ikusi daitekeen bezala. Bukowskin, giro aparta egon zen. Jendeak, beti bezala erantzun zuen eta gaueko ordu txikitan amaitu zen festan ez zen dantzarako gonbiterik falta. Bilbokoa beste kontu bat izan zen. Aretoak zer ikusirik ez zuen arazo batengatik, bolumena ez zen behar bezalakoa izan eta jendea gerturatu bazen ere, erdizka gozatu genuen.Tartean Audience taldeko Hannot Mintegia eta Skunkfunkeko Gixon ere etorri ziren eta elkarrekin garagardo parea edaten genuen bitartean solasteko aukera ere izan genuen.

Aurretik, Bilboko erdialdean dagoen Trueba jatetxean afaldu genuen. Bertan, Jadd-en lagun batzuk ezagutzeko aukera izan nuen. Horien artean Bilbon urtero ospatzen den Soul 4 Real jaialdiko antolatzaile diren Alex eta Aitor zeuden. Tipo jatorrak. Demoden albiste bat idatzi genuenez emailez ezagutzen banituen ere, ez genuen aurrez – aurre elkar ezagutzen. Ohiko Athletik eta errealaren txantxak eta gero, Erresuma Batuan ospatzen den soul jaialdi bati buruz hizketan aritu ginen. Urtero antolatzen dute bidaia bertara, eta aurten ere horrela egingo dute. Soul 4 real-i dagokionez aurten urriaren 8 eta 9an ospatzekoak dira. Datak gerturatzen diren heinean emango dizkizuet datu gehiago. Afarian, Alexek duen proiektu bati buruz ere hitz egin genuen. Soul Portrait flickr-en aurkitu dezakezuen fanzine bat da. Soul-aren fanzine honetan denetarik aurkituko duzue, baina batez ere, maila altuko gomendioak datoz. Bilbon, izkutuan bada ere, musikaz asko ikasi dezakegula erakusten digun froga berri bat da hau.