Artxiboa

‘Global Funk festak’ atalaren artxiboa

Global Funk datorrena

2010(e)ko Martxoak 30 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Global Funk festa berriak antolatu ditugu datozen hilabeteetarako. Hasteko, dj Lubacov etorriko da apirilean. Holandan jaiotako dj hau, Lovemonk diskoetxeari lotuta dabil azkenengo urteetan. Dave Roozendal da bere benetako izena eta Lubacov izen artistikoaren atzean izkutatzen da bere sesioetan. Señorloborekin batera (2009ko uztaileko Global Funk festetan izan genuen), Soleado irratsaioa egiten du.

Maiatzean 21ean Global Funk festen bigarren urteurrena ospatuko dugu Makala eta biok Bilboko Bullit Groove Club-ean. Ezustekoz betetako festa izango da, adi beraz! Egun bat beranduago Enlace Funk aldizkaria egiten duen Miguel A. Sutil-en txanda izango da Donostiako Bukowski aretoan, maiatzaren 22an.

Ekainean, hiruhilekoa amaitzeko, Dj 6 Belgikarraren bisita izango dugu. Geert Six da bere benetako izena eta bere herrialdeko eszenaren agitatzaile sutsua da. Donostiako Bukowskin arituko da ekainaren 19an eta Be Bopen 21ean.

Let´s party and dance with global funk!

mail

DUSTY “JAZZ&MILK”, basque tour by Global Funk

2010(e)ko Martxoak 2 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Gonbidatu berezia etorriko da martxoan Global Funk festetan parte hartzeko.Munichetik, Alemania, Dustyk bere diskoetxea den Jazz&Milk-en argitaratzen dituen doinuak erakutsiko dizkigu. Etorkizun handiko dj eta ekoizlea izanda, proposamen berezia bezain interesgarria da berea.

Chris “Dusty”

Martxoak 3 asteazkena, Be Bop, Donostia

Chris “Dusty” + Makala

Martxoak 5 ostirala,Le Bukowski, Donostia

Chris “Dusty” + Makala + Arka!

Martxoak 6 larunbata, Kafe Antzokia, Bilbo

Hamahiru urterekin hasi zen Chris “Dusty” lehen Hip Hop diskoak erosi eta biltzen.Denborarekin, jazz, trip hop, break beats, drum n´bass eta funk estiloetara gerturatu da.Berak sortutako Jazz&Milk diskoetxean kaleratzen ditu berak sortutako kantu eta bildumak.Jazz&Milk diskoetxe berezia da, kalitate handiko lanak argitaratzen ditu eta etorkizun handiko zigilua da.

Entzun berak egindako nahasketa.

Irratia.com-en ere hitz egin dute gutaz.

GLOBAL FUNK PARTY, dj ADRIAN FEVER

2010(e)ko Otsailak 17 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

2010/02/19

23:00etan

Global Funk Party:

ADRIAN FEVER (Bilbao) + MAKALA Djs. LE BUKOWSKI, Donostia

AdrianFever

ADRIAN FEVER bio

Hamar urte baino gehiago daramtza dj lanetan.Hasiera batean, Bilboko Comics aretoan aritu zen gero Bullit Groove Club aretoa sortzeko.Gaur egun, Fever-en ari da musika jartzen eta hango Black Fever aretoan entzun daitezke bere emanaldiak.Bill Brandon, Johnny Lyttle, Soledad Brothers edo Jon Spencer, ez dira bere emanaldietan falta, eta Chicago, Madrid, Barcelona, Berlín eta Londres-en aritu da musika jartzen. Keb Darge, Jazzman Gerald, Eddie Piller (Acid Jazz), Oli Stewart (Casbah 73), Jadd (Improvisto), Mark Taylor (Blue Note), Carlo Coupe (Funkorama Records) eta Jose Castillo (Afrodisia / Madrid) bezalakoekin partekatu du dj kabina.

Categories: Bukowski, Global Funk festak Tags:

Bloga eta festa berriak

2010(e)ko Urtarrilak 25 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Globalfunk2010

Honekin estreinatzen da Global Funk bloga. Ostiraletako irratsaioa (gaueko hamarretatik hamabietara) festa izateaz gain, blog bihurtu dugu. Irratsaiotik dantzalekura bidean gure burutik pasatzen diren kontu guztiak ekarriko ditugu hona. Hasteko, gurekin izango dugun dj JADD-en berri eman nahi dizuegu. Ostiralean Bukowskin eta larunbatean Bullit-en arituko da soul hoberena pintxatzen.

JADD 80ko hamarkadaren erdialdetik dago presente Madrilgo musika beltzeko zirkuituetan.Madrilgo klub ezagunenetakoetan egin du lan: Siroco Soul Club (90-95), Kathmandu Jazzin Club (95-08), Marula café (2003. urtetik), eta, horrez gain, sustatzaile ere aritu da Soul Cellar, Funky People, Soul Cargo eta Blackout klubetan.

Jazzin Club disc-jockey taldeko kide da eta egun Marula café-n eta Kathmandu-n ari da dj lanetan.Improvisto! saileko bi diskoen egilea da. Serie horrek 70ko hamarkadan Hi Top diskoetxerako egindako grabaketak biltzen ditu, nazioartean ere da ezaguna eta oso kritika onak jaso ditu, gainera.

2006an Madrilgo Hiri Kultura festibalera gonbidatu zuten, 2007an Gasteizko Jazz Jaialdira; Gijongo Nazioarteko Zinema Jaialdian izan da hainbatetan, baita Minijazz/Gasteiz, Jazzaldia/Donostia eta S.O.U.L. jaialdietan ere, besteak beste. Horrez gain, beste hainbat hiritako soul, jazz eta funk klub eta ekitaldietan izan ohi da: Soul4real (Bilbo), Movin On (Bartzelona), eta Colonia, Dresden, Dusseldorf, Hamburgo eta Goterborg hirietako musika beltzeko klub garrantzitsuenetan aritu da.

1986an musika beltzean espezializatutako Atlantic City irrati-programa sortu zuen. Programa hori 90eko hamarkadaren erdialdean Soul Incorporated-en eman zuten, hiru urtez.

Madrilgo Arte Ederretako Zirkuluko Dialsoul taldeko kide izan da duela gutxi arte, taldea desegin arte, hain zuzen. Disko bilduma handia du, batez ere lehen edizioz osatuta, aldizkari espezializatuetan idatzi ohi du, eta Vampisoul eta Guersenn diskoetxeen hainbat lan berrargitaratzeko erabilitako material grafikoa berea da.

Dantza egin, eta motherfunker bilakatzeko garaia da.

jadd