Artxiboa

‘Denetik’ atalaren artxiboa

Makala, dena jateko prest

2010(e)ko Maiatzak 3 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Lovemonk diskoetxekoek bidalitako prentsa oharrean, Makalaren musikaz Laurent Garnier bezalakoek pentsatzen dutena irakurri daiteke:

“Looove both tracks. Great tunes to get the party going.”

Laurent Garnier

“Great stuff as usual!”

Alex Attias

“Yes I am digging this!!! Nice hot vibes……”

Pathaan

“Digging both of these tracks!!! These are phat! Will play both!”

Fort Knox Five

“This sounds, great ethos, love the sound of the label.”

Jim Stanton – Horse Meat Disco

“BIG TUNE!!!”

Michael Rutten

“Great as usual!”

Osunlade

Nazioarteko dj eta ekoizle hauen iritzia, 2009an argitaratutako “Partió la Tabla” eta “Cartoon Tune” abestiei buruzkoak dira.Orain, “Vamos a comer” lan berria argitaratu du Makalak. Lau abestik osatutako luxuzko lana da. Bi binilok osatua, alde bakoitzean kanta bana entzun daitekeelarik, garai bateko single formatura itzuliaz.Txarly Brownek diseinatu duen euskarria eramangarria da, eta bere baitan ska, latin eta boogaloo eztanda gordetzen du.Pasa den apirilean Bullit Groove Club-ean jarri nuenean, jendea dantzan jarri zen.Izan ere horretarako aproposak dira kantuok, dantzarako sortuta dagoen lan bizia da,  europa osoan zehar erakutsiko duena.

Azkeneko urteetan nazioarteko soul, jazz & latin eszenan zer esana ematen ari da Makala eta Lovemonk diskoetxe ospetsuko katalogoko parte izateak ere bere balioa du.Urteak daramatza bere bidea sendotzen, horren emaitza bere emanaldietan egiten ditugun dantzaldiak dira. Entzuteko, baina batez ere daztatzeko diskoa da hau, on egin!

Categories: Denetik Tags: ,

The Bamboos, disko berriaren grabaketa prozesua

2010(e)ko Martxoak 30 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

The Bamboos talde Australiarra da seguruenik gaur egungo funk talde onena. 4 diskoa argitaratu berri du Tru Thoughts diskoetxean eta lan horren grabaketa prozezua da hemen ikusi daitekeena:

Hemen, On The Sly kantuaren bideo zoragarria ikusi daiteke:

Amaitzeko, Kings Of Lion taldearen King of the Rodeo kantuaren bertsioaren bideoa ikusi dezakezue hemen.

Categories: Denetik Tags:

Santana 1969

2010(e)ko Martxoak 21 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

santana1

Mexikotik San Franciscora bizitzera joandako Carlos Santanak bere lehen diskoa 1969an argitaratu zuen. Santana izeneko lanean, latin, groove, rock eta psikodelia doinuak nahastu zituen besteak beste.

Grabaketa lanetan Carlos Santana bera (gitarra eta ahots nagusia), Gregg Rolie (teklatuak eta ahotsak), David Brown (baxua), Michael Shrieve (bateria), Michael Carabello (perkusioa) eta Jose “Chepito” Areas (perkusioa) aritu ziren.
Michael Shrieve baterijoleak 19 urte besterik ez zituen garai hartan. Adin horrekin aritu zen gainera Woodstock jaialdian ere, ekitaldiko musikari gazteena bilakatuz. Azpian ikusi dezakezuen bideoan nabari daiteke bere gaztetasuna. Shrieve 1975 arte aritu zen Santanaren taldean. Musikan lan asko egin zuen gero eta baterijole izateaz gain, perkusionista bezala ere lan handia egin zuen eta musikari askorekin lan egiteaz gain disko eta bilduma ugari argitaratu zituen.
Jingo izan zen diskoa aurkezteko aukeratu zuten lehen singlea. Niri gehien gustatzen zaidan kantua. Hala ere Evil Ways bigarren singleak ireki zizkion munduko ateak taldeari, San Frantziskoko eszena astintzen ari zen talde izatetik mundu mailan ezagun izatera igaroaz. Ezin dugu ahastu Soul Sacriface kantua. Arimaz betetako kantu indartsu eta basatia.
Diskoa grabatzerako orduan erabilitako inprobisazioek joera berezia eman zioten eta lan berezian bilakatu zuten.

Categories: Denetik Tags: ,