Global Funk party: Alice Russell & TM Juke

Urtarrilak 20, osteguna, gaueko 22:00etan Bilboko Kafe Antzokian
Festa handia antolatu dugu Global Funk-en hamarkada berria ondo hasteko. Alice Russell eta TM Juke elkarrekin arituko dira Bilboko Kafe Antzokian datorren urtarrilaren 20ean. Dj Makala eta Arka ere, Global Funk kolektiboko kideak, bertan egongo gara gaua borobiltzeko.
Alice Russell-ek gaur egungo nazioarteko soul eszenako ahots indartsuenetakoa dauka. Quantic, Nostalgia 77 edo TM Juke bezalakoekin egindako kolaborazioei esker egin da ezagun. Bilbon zuzenean arituko da datorren urtarrilaren 20an TM Juke dj eta ekoizlearekin batera.
2004an argitaratu zuen lehen diskoa. Tru Thoughts diskoetxeak argitaratutako Under the Munka Moon lanean, bere lehen single, kolaborazio eta abestiak bildu zituen. Gero, Then Came my favourite letters (Tru Thoughts), Under the Munka Moon II (True Thoughts), Alice Russell – Live in Paris (True Thoughts) eta Pot of Gold (Six Degrees) bezalako lanak argitaratu zituen.
Grant Daddy G (Massive Attack), Lonnie Liston Smith, Femi Kuti, De la Soul, Amy Winehouse, David Byrne eta Fatboy Slim bezalako musikariekin egin ditu kolaborazioak.
Alex Cowan-en proiektua da Tm Juke. Dj eta ekoizle lanak egiten ditu eta Jazz, Funk eta Soul doinuak sortu eta nahasten ditu sampler-en laguntzarekin.
Maps from the wilderness (Tru Throughts) eta Forward bezalako diskoak argitaratu ditu eta TM Juke And The Jack Baker Trio taldeko kidea da.
Global Funk irratsaioa ostiral gauez emititzen da
Zuen iritziak