Orrialde nagusia > Soul > Maybe so, maybe no

Maybe so, maybe no

MayerHawthorneBilbao

Datorren maiatzaren 16an Bilbon eta uztailean Donostiako Heineken – Jazzaldian arituko da Mayer Hawthorne. Detroiten jaiotako musikariak soul klasikoaren dotoreziaz betetzen ditu bere abestiak. Maitasunak pisu handia dauka Just ain´t gonna work out bezalako kantuetan, eta bere diskoa erraz entzuten diren horitakoa da.

Azken urteetan Soul musika ezagutzen ari den berpizkundearen lekuko garbia da Hawthorne. Eszenak indar handia hartu du Duffy edo Amy Winehouse bezalakoak publiko zabalera iritsi ostean. Bidea erraztu die Sharon Jones, Laura Vane, Tuomo, The Bamboos edo The Pippets bezalakoei (zerrenda askoz luzeagoa da). Bitxiena, hauetako asko musikaren munduan Winehouse edo Duffy baino lehenago hasi zirela da, arrakasta azken hauek lortu badute ere.

Mayer Hawthorne Hondarribian egon zen pasa den urte amaieran, Gaztemaniak ekimenak antolatutako kontzertuan. Han egon zirenek jendez lepo zegoela kontatu digute; eta emanaldia beroa izan zela. Joan ez ginenok beste aukera bi izango ditugu: maiatzaren 16an Bilboko Kafe Antzokian eta uztailaren 23an Donostiako Heineken-Jazzaldian.

Bilboko Soul 4 Real kolektiboko lagunak bestalde, urtero bezala Erresuma Batuan egiten den Soul bilgune batera joan ziren. Bidai horren kronika interesgarria idatzi dute bere Flickr-ean, hainbat argazki ere igo dituztelarik. Hemen duzue horren berri; irakurriaz bat, bekaizkeria sentituko baduzu ere pena merezi du.

Categories: Soul Tags:
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. 2010(e)ko Apirilak 30 17:37(e)tan | #1
  2. 2010(e)ko Apirilak 30 18:37(e)tan | #2