Global Funk datorrena
Global Funk festa berriak antolatu ditugu datozen hilabeteetarako. Hasteko, dj Lubacov etorriko da apirilean. Holandan jaiotako dj hau, Lovemonk diskoetxeari lotuta dabil azkenengo urteetan. Dave Roozendal da bere benetako izena eta Lubacov izen artistikoaren atzean izkutatzen da bere sesioetan. Señorloborekin batera (2009ko uztaileko Global Funk festetan izan genuen), Soleado irratsaioa egiten du.
Maiatzean 21ean Global Funk festen bigarren urteurrena ospatuko dugu Makala eta biok Bilboko Bullit Groove Club-ean. Ezustekoz betetako festa izango da, adi beraz! Egun bat beranduago Enlace Funk aldizkaria egiten duen Miguel A. Sutil-en txanda izango da Donostiako Bukowski aretoan, maiatzaren 22an.
Ekainean, hiruhilekoa amaitzeko, Dj 6 Belgikarraren bisita izango dugu. Geert Six da bere benetako izena eta bere herrialdeko eszenaren agitatzaile sutsua da. Donostiako Bukowskin arituko da ekainaren 19an eta Be Bopen 21ean.
Let´s party and dance with global funk!

Global Funk irratsaioa ostiral gauez emititzen da
Zuen iritziak