Orrialde nagusia > Bukowski, Global Funk festak > DUSTY “JAZZ&MILK”, basque tour by Global Funk

DUSTY “JAZZ&MILK”, basque tour by Global Funk

Gonbidatu berezia etorriko da martxoan Global Funk festetan parte hartzeko.Munichetik, Alemania, Dustyk bere diskoetxea den Jazz&Milk-en argitaratzen dituen doinuak erakutsiko dizkigu. Etorkizun handiko dj eta ekoizlea izanda, proposamen berezia bezain interesgarria da berea.

Chris “Dusty”

Martxoak 3 asteazkena, Be Bop, Donostia

Chris “Dusty” + Makala

Martxoak 5 ostirala,Le Bukowski, Donostia

Chris “Dusty” + Makala + Arka!

Martxoak 6 larunbata, Kafe Antzokia, Bilbo

Hamahiru urterekin hasi zen Chris “Dusty” lehen Hip Hop diskoak erosi eta biltzen.Denborarekin, jazz, trip hop, break beats, drum n´bass eta funk estiloetara gerturatu da.Berak sortutako Jazz&Milk diskoetxean kaleratzen ditu berak sortutako kantu eta bildumak.Jazz&Milk diskoetxe berezia da, kalitate handiko lanak argitaratzen ditu eta etorkizun handiko zigilua da.

Entzun berak egindako nahasketa.

Irratia.com-en ere hitz egin dute gutaz.

  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. 2010(e)ko Martxoak 5 16:05(e)tan | #1
  2. 2010(e)ko Martxoak 11 20:46(e)tan | #2