Artxiboa

Martxoa, 2010 (r)entzako artxiboa

Lubacov DJ (Holanda)

2010(e)ko Martxoak 31 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Global Funk apirileko festa:

Lubacov DJ-a

Apirilak 16  Le Bukowski, Donostia

Apirilak 17 Bullit Groove Club, Bilbao

Soul doinua daraman musikaren maitale dugu Lubacov. Holandan jaiotako dj hau, Lovemonk zigiluari lotuta dabil azkeneko urteetan. 90ko hamarkada erdialdean Mulletheadz proiektuko kide izan zen, jungle estiloa defendatuz.

Ordutik, break eta estilo ugari igaro dira bere mahaiko orratzetatik. Amsterdam-en eta Amberes-en, Belgika, urte ugari igaro ostean, Madriden kokatu zuen bere bizilekua. Lovemonk diskoetxeko promozio arduradun ari da bertan, eta Señorlobo-rekin batera, Soleado irratsaioa egiten du Gladys Palmera irratian.

Global Funk datorrena

2010(e)ko Martxoak 30 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Global Funk festa berriak antolatu ditugu datozen hilabeteetarako. Hasteko, dj Lubacov etorriko da apirilean. Holandan jaiotako dj hau, Lovemonk diskoetxeari lotuta dabil azkenengo urteetan. Dave Roozendal da bere benetako izena eta Lubacov izen artistikoaren atzean izkutatzen da bere sesioetan. Señorloborekin batera (2009ko uztaileko Global Funk festetan izan genuen), Soleado irratsaioa egiten du.

Maiatzean 21ean Global Funk festen bigarren urteurrena ospatuko dugu Makala eta biok Bilboko Bullit Groove Club-ean. Ezustekoz betetako festa izango da, adi beraz! Egun bat beranduago Enlace Funk aldizkaria egiten duen Miguel A. Sutil-en txanda izango da Donostiako Bukowski aretoan, maiatzaren 22an.

Ekainean, hiruhilekoa amaitzeko, Dj 6 Belgikarraren bisita izango dugu. Geert Six da bere benetako izena eta bere herrialdeko eszenaren agitatzaile sutsua da. Donostiako Bukowskin arituko da ekainaren 19an eta Be Bopen 21ean.

Let´s party and dance with global funk!

mail

The Bamboos, disko berriaren grabaketa prozesua

2010(e)ko Martxoak 30 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

The Bamboos talde Australiarra da seguruenik gaur egungo funk talde onena. 4 diskoa argitaratu berri du Tru Thoughts diskoetxean eta lan horren grabaketa prozezua da hemen ikusi daitekeena:

Hemen, On The Sly kantuaren bideo zoragarria ikusi daiteke:

Amaitzeko, Kings Of Lion taldearen King of the Rodeo kantuaren bertsioaren bideoa ikusi dezakezue hemen.

Categories: Denetik Tags:

Santana 1969

2010(e)ko Martxoak 21 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

santana1

Mexikotik San Franciscora bizitzera joandako Carlos Santanak bere lehen diskoa 1969an argitaratu zuen. Santana izeneko lanean, latin, groove, rock eta psikodelia doinuak nahastu zituen besteak beste.

Grabaketa lanetan Carlos Santana bera (gitarra eta ahots nagusia), Gregg Rolie (teklatuak eta ahotsak), David Brown (baxua), Michael Shrieve (bateria), Michael Carabello (perkusioa) eta Jose “Chepito” Areas (perkusioa) aritu ziren.
Michael Shrieve baterijoleak 19 urte besterik ez zituen garai hartan. Adin horrekin aritu zen gainera Woodstock jaialdian ere, ekitaldiko musikari gazteena bilakatuz. Azpian ikusi dezakezuen bideoan nabari daiteke bere gaztetasuna. Shrieve 1975 arte aritu zen Santanaren taldean. Musikan lan asko egin zuen gero eta baterijole izateaz gain, perkusionista bezala ere lan handia egin zuen eta musikari askorekin lan egiteaz gain disko eta bilduma ugari argitaratu zituen.
Jingo izan zen diskoa aurkezteko aukeratu zuten lehen singlea. Niri gehien gustatzen zaidan kantua. Hala ere Evil Ways bigarren singleak ireki zizkion munduko ateak taldeari, San Frantziskoko eszena astintzen ari zen talde izatetik mundu mailan ezagun izatera igaroaz. Ezin dugu ahastu Soul Sacriface kantua. Arimaz betetako kantu indartsu eta basatia.
Diskoa grabatzerako orduan erabilitako inprobisazioek joera berezia eman zioten eta lan berezian bilakatu zuten.

Categories: Denetik Tags: ,

Nun eta artaziak

2010(e)ko Martxoak 5 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Duela urte batzuk, Algortan bizitzeari utzi behar nionean, buelta ugari eman nizkion Collage diskoari. Nun talde bizkaitarraren disko hartan, soinu eta erritmo ezberdinen eztanda nahasketak harrapatu ninduen. Zuzenean ikusteko aukera ere izan nuen beranduago Standstill taldearekin Kafe Antzokian, festa polita izan zen hura!

Taldeak bere azken kontzertua eskainiko duela jakin nuenean, sentimendu ezberdinak etorri zitzaizkidan.Diskoa berreskuratzean Gu gara hiltzaileak edo behin eta berriz entzundako Eraman nazazu bueltan bezalako kantuak gogoratu ditut.

Collage sonoroak” esaten nuen behin eta berriz lan honi buruz hitz egitean. Askotan, egitura zinematografikoak gogorarazten zizkidaten collage sonoroak hain zuzen ere.

Disko hura martxan jartzen zuen artazi zarata hark moztuko du betiko Nun, bihar, martxoak 6 Gorlizen. Betiko? Ez. Artaziek ezin dute gure barnean piztutakoa itzali, adiorik gabe… eskerrik asko!

NUN

DUSTY “JAZZ&MILK”, basque tour by Global Funk

2010(e)ko Martxoak 2 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Gonbidatu berezia etorriko da martxoan Global Funk festetan parte hartzeko.Munichetik, Alemania, Dustyk bere diskoetxea den Jazz&Milk-en argitaratzen dituen doinuak erakutsiko dizkigu. Etorkizun handiko dj eta ekoizlea izanda, proposamen berezia bezain interesgarria da berea.

Chris “Dusty”

Martxoak 3 asteazkena, Be Bop, Donostia

Chris “Dusty” + Makala

Martxoak 5 ostirala,Le Bukowski, Donostia

Chris “Dusty” + Makala + Arka!

Martxoak 6 larunbata, Kafe Antzokia, Bilbo

Hamahiru urterekin hasi zen Chris “Dusty” lehen Hip Hop diskoak erosi eta biltzen.Denborarekin, jazz, trip hop, break beats, drum n´bass eta funk estiloetara gerturatu da.Berak sortutako Jazz&Milk diskoetxean kaleratzen ditu berak sortutako kantu eta bildumak.Jazz&Milk diskoetxe berezia da, kalitate handiko lanak argitaratzen ditu eta etorkizun handiko zigilua da.

Entzun berak egindako nahasketa.

Irratia.com-en ere hitz egin dute gutaz.