Makala, dena jateko prest

2010(e)ko Maiatzak 3 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Lovemonk diskoetxekoek bidalitako prentsa oharrean, Makalaren musikaz Laurent Garnier bezalakoek pentsatzen dutena irakurri daiteke:

“Looove both tracks. Great tunes to get the party going.”

Laurent Garnier

“Great stuff as usual!”

Alex Attias

“Yes I am digging this!!! Nice hot vibes……”

Pathaan

“Digging both of these tracks!!! These are phat! Will play both!”

Fort Knox Five

“This sounds, great ethos, love the sound of the label.”

Jim Stanton – Horse Meat Disco

“BIG TUNE!!!”

Michael Rutten

“Great as usual!”

Osunlade

Nazioarteko dj eta ekoizle hauen iritzia, 2009an argitaratutako “Partió la Tabla” eta “Cartoon Tune” abestiei buruzkoak dira.Orain, “Vamos a comer” lan berria argitaratu du Makalak. Lau abestik osatutako luxuzko lana da. Bi binilok osatua, alde bakoitzean kanta bana entzun daitekeelarik, garai bateko single formatura itzuliaz.Txarly Brownek diseinatu duen euskarria eramangarria da, eta bere baitan ska, latin eta boogaloo eztanda gordetzen du.Pasa den apirilean Bullit Groove Club-ean jarri nuenean, jendea dantzan jarri zen.Izan ere horretarako aproposak dira kantuok, dantzarako sortuta dagoen lan bizia da,  europa osoan zehar erakutsiko duena.

Azkeneko urteetan nazioarteko soul, jazz & latin eszenan zer esana ematen ari da Makala eta Lovemonk diskoetxe ospetsuko katalogoko parte izateak ere bere balioa du.Urteak daramatza bere bidea sendotzen, horren emaitza bere emanaldietan egiten ditugun dantzaldiak dira. Entzuteko, baina batez ere daztatzeko diskoa da hau, on egin!

Categories: Diskoak Tags: ,

Maybe so, maybe no

2010(e)ko Apirilak 30 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

MayerHawthorneBilbao

Datorren maiatzaren 16an Bilbon eta uztailean Donostiako Heineken – Jazzaldian arituko da Mayer Hawthorne. Detroiten jaiotako musikariak soul klasikoaren dotoreziaz betetzen ditu bere abestiak. Maitasunak pisu handia dauka Just ain´t gonna work out bezalako kantuetan, eta bere diskoa erraz entzuten diren horitakoa da.

Azken urteetan Soul musika ezagutzen ari den berpizkundearen lekuko garbia da Hawthorne. Eszenak indar handia hartu du Duffy edo Amy Winehouse bezalakoak publiko zabalera iritsi ostean. Bidea erraztu die Sharon Jones, Laura Vane, Tuomo, The Bamboos edo The Pippets bezalakoei (zerrenda askoz luzeagoa da). Bitxiena, hauetako asko musikaren munduan Winehouse edo Duffy baino lehenago hasi zirela da, arrakasta azken hauek lortu badute ere.

Mayer Hawthorne Hondarribian egon zen pasa den urte amaieran, Gaztemaniak ekimenak antolatutako kontzertuan. Han egon zirenek jendez lepo zegoela kontatu digute; eta emanaldia beroa izan zela. Joan ez ginenok beste aukera bi izango ditugu: maiatzaren 16an Bilboko Kafe Antzokian eta uztailaren 23an Donostiako Heineken-Jazzaldian.

Bilboko Soul 4 Real kolektiboko lagunak bestalde, urtero bezala Erresuma Batuan egiten den Soul bilgune batera joan ziren. Bidai horren kronika interesgarria idatzi dute bere Flickr-ean, hainbat argazki ere igo dituztelarik. Hemen duzue horren berri; irakurriaz bat, bekaizkeria sentituko baduzu ere pena merezi du.

Categories: Soul Tags:

Lubacov DJ (Holanda)

2010(e)ko Martxoak 31 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Global Funk apirileko festa:

Lubacov DJ-a

Apirilak 16  Le Bukowski, Donostia

Apirilak 17 Bullit Groove Club, Bilbao

Soul doinua daraman musikaren maitale dugu Lubacov. Holandan jaiotako dj hau, Lovemonk zigiluari lotuta dabil azkeneko urteetan. 90ko hamarkada erdialdean Mulletheadz proiektuko kide izan zen, jungle estiloa defendatuz.

Ordutik, break eta estilo ugari igaro dira bere mahaiko orratzetatik. Amsterdam-en eta Amberes-en, Belgika, urte ugari igaro ostean, Madriden kokatu zuen bere bizilekua. Lovemonk diskoetxeko promozio arduradun ari da bertan, eta Señorlobo-rekin batera, Soleado irratsaioa egiten du Gladys Palmera irratian.

Global Funk datorrena

2010(e)ko Martxoak 30 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Global Funk festa berriak antolatu ditugu datozen hilabeteetarako. Hasteko, dj Lubacov etorriko da apirilean. Holandan jaiotako dj hau, Lovemonk diskoetxeari lotuta dabil azkenengo urteetan. Dave Roozendal da bere benetako izena eta Lubacov izen artistikoaren atzean izkutatzen da bere sesioetan. Señorloborekin batera (2009ko uztaileko Global Funk festetan izan genuen), Soleado irratsaioa egiten du.

Maiatzean 21ean Global Funk festen bigarren urteurrena ospatuko dugu Makala eta biok Bilboko Bullit Groove Club-ean. Ezustekoz betetako festa izango da, adi beraz! Egun bat beranduago Enlace Funk aldizkaria egiten duen Miguel A. Sutil-en txanda izango da Donostiako Bukowski aretoan, maiatzaren 22an.

Ekainean, hiruhilekoa amaitzeko, Dj 6 Belgikarraren bisita izango dugu. Geert Six da bere benetako izena eta bere herrialdeko eszenaren agitatzaile sutsua da. Donostiako Bukowskin arituko da ekainaren 19an eta Be Bopen 21ean.

Let´s party and dance with global funk!

mail

The Bamboos, disko berriaren grabaketa prozesua

2010(e)ko Martxoak 30 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

The Bamboos talde Australiarra da seguruenik gaur egungo funk talde onena. 4 diskoa argitaratu berri du Tru Thoughts diskoetxean eta lan horren grabaketa prozezua da hemen ikusi daitekeena:

Hemen, On The Sly kantuaren bideo zoragarria ikusi daiteke:

Amaitzeko, Kings Of Lion taldearen King of the Rodeo kantuaren bertsioaren bideoa ikusi dezakezue hemen.

Categories: 1 Tags:

Santana 1969

2010(e)ko Martxoak 21 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

santana1

Mexikotik San Franciscora bizitzera joandako Carlos Santanak bere lehen diskoa 1969an argitaratu zuen. Santana izeneko lanean, latin, groove, rock eta psikodelia doinuak nahastu zituen besteak beste.

Grabaketa lanetan Carlos Santana bera (gitarra eta ahots nagusia), Gregg Rolie (teklatuak eta ahotsak), David Brown (baxua), Michael Shrieve (bateria), Michael Carabello (perkusioa) eta Jose “Chepito” Areas (perkusioa) aritu ziren.
Michael Shrieve baterijoleak 19 urte besterik ez zituen garai hartan. Adin horrekin aritu zen gainera Woodstock jaialdian ere, ekitaldiko musikari gazteena bilakatuz. Azpian ikusi dezakezuen bideoan nabari daiteke bere gaztetasuna. Shrieve 1975 arte aritu zen Santanaren taldean. Musikan lan asko egin zuen gero eta baterijole izateaz gain, perkusionista bezala ere lan handia egin zuen eta musikari askorekin lan egiteaz gain disko eta bilduma ugari argitaratu zituen.
Jingo izan zen diskoa aurkezteko aukeratu zuten lehen singlea. Niri gehien gustatzen zaidan kantua. Hala ere Evil Ways bigarren singleak ireki zizkion munduko ateak taldeari, San Frantziskoko eszena astintzen ari zen talde izatetik mundu mailan ezagun izatera igaroaz. Ezin dugu ahastu Soul Sacriface kantua. Arimaz betetako kantu indartsu eta basatia.
Diskoa grabatzerako orduan erabilitako inprobisazioek joera berezia eman zioten eta lan berezian bilakatu zuten.

Categories: 1 Tags: ,

Nun eta artaziak

2010(e)ko Martxoak 5 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Duela urte batzuk, Algortan bizitzeari utzi behar nionean, buelta ugari eman nizkion Collage diskoari. Nun talde bizkaitarraren disko hartan, soinu eta erritmo ezberdinen eztanda nahasketak harrapatu ninduen. Zuzenean ikusteko aukera ere izan nuen beranduago Standstill taldearekin Kafe Antzokian, festa polita izan zen hura!

Taldeak bere azken kontzertua eskainiko duela jakin nuenean, sentimendu ezberdinak etorri zitzaizkidan.Diskoa berreskuratzean Gu gara hiltzaileak edo behin eta berriz entzundako Eraman nazazu bueltan bezalako kantuak gogoratu ditut.

Collage sonoroak” esaten nuen behin eta berriz lan honi buruz hitz egitean. Askotan, egitura zinematografikoak gogorarazten zizkidaten collage sonoroak hain zuzen ere.

Disko hura martxan jartzen zuen artazi zarata hark moztuko du betiko Nun, bihar, martxoak 6 Gorlizen. Betiko? Ez. Artaziek ezin dute gure barnean piztutakoa itzali, adiorik gabe… eskerrik asko!

NUN

DUSTY “JAZZ&MILK”, basque tour by Global Funk

2010(e)ko Martxoak 2 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Gonbidatu berezia etorriko da martxoan Global Funk festetan parte hartzeko.Munichetik, Alemania, Dustyk bere diskoetxea den Jazz&Milk-en argitaratzen dituen doinuak erakutsiko dizkigu. Etorkizun handiko dj eta ekoizlea izanda, proposamen berezia bezain interesgarria da berea.

Chris “Dusty”

Martxoak 3 asteazkena, Be Bop, Donostia

Chris “Dusty” + Makala

Martxoak 5 ostirala,Le Bukowski, Donostia

Chris “Dusty” + Makala + Arka!

Martxoak 6 larunbata, Kafe Antzokia, Bilbo

Hamahiru urterekin hasi zen Chris “Dusty” lehen Hip Hop diskoak erosi eta biltzen.Denborarekin, jazz, trip hop, break beats, drum n´bass eta funk estiloetara gerturatu da.Berak sortutako Jazz&Milk diskoetxean kaleratzen ditu berak sortutako kantu eta bildumak.Jazz&Milk diskoetxe berezia da, kalitate handiko lanak argitaratzen ditu eta etorkizun handiko zigilua da.

Entzun berak egindako nahasketa.

Irratia.com-en ere hitz egin dute gutaz.

Gora Gora Kids & Berlin

2010(e)ko Otsailak 17 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

gora gora kids

Otsailaren 12an Gora Gora Kids Andoaingo gaztetxean aritu ginen. Bateria jotzen dut nik, laster argitaratuko dugun lehen diskoko kantuak zuzenean nola gelditzen diren frogatzen ari gara.We are a happy family.

Arratsaldeko zazpietan iritsi ostean. Gaueko hamarretan hastekoa zen emanaldia atzeratu egin zen. Afaltzen ari ginen bitartean, Global Funk irratsaioa entzun genuen gaztetxean bertan, goiko solairuan. Arraroa izan zen saioa entzutea, eta albokoen baziladak ere jasan behar izan nituen.

Kontzertua nahiko gaizki atera zitzaigun, nahiz  jendeak ondo pasatu zuela iruditu. Oso urduri atera ginen eta tentsioa somatzen zen gure aurpegietan. Hala ere kantuak amaitzeko gai izan ginen eta esperientziak datozen kontzertuak hobetzeko balioko digu.

Makalarekin Berlinera bisita lotu dut. Laster argitaratuko duen lan berria aurkeztera joango gara. Astebete egingo dugu Berlinen. Oraindik dena lotzen ari gara eta hori egindakoan kontatuko dizuet zertaz doan bidaia.

The Who uzten dizuet hemen, Gora Gora Kids-ek ere egiten dugun bertsio bat eskaintzen (guk hobeto egiten dugu, jeje):

Categories: Gora Gora Kids Tags:

GLOBAL FUNK, otsailak 19

2010(e)ko Otsailak 17 Arkaitz Villar Iruzkinik ez

Otsailaren 19an ospatu dugu hilabete honetako lehen Global Funk festa. Adrian Fever, Donostiako Bukowski aretoan programatu dugu soul eta funk emanaldia eskaintzeko. Hurrengo festa otsailaren 27 larunbata izango da. Bertan, makala eta biok arituko gara Black Fever aretoan.

Irratsaioari dagokionez, Black Eyed Peas da bitxikeri nagusia. “Meet me halfway” kantua Ianire Casero lankideak jarri dit programa hasi baino minutu bat lehenago. Programan sartzea erabaki dut, Black Eyed Peas delako mainstream-a hobeto jasan duen taldea. Momentuz behintzat lan sendoa erakutsi dute eta mota guztietako dantzalekuak pizteko gai dira.

Primavera Sound jaialdian arituko diren The drums eta diplo ere ekarri ditut. Aste honetan jakin dugun albistea ospatzeko.

Aste honetako zutabea Kings of drum and bass bilduma izan da. 4 Hero eta dj Marky-k sortu duten lana. Abiadura handiko kantuak datoz eta saioan zehar programatu ditut, gaua bizitzeko asmoz.

Part 1

Black Eyed Peas “Meet me halfway”

Theoretical girl “Dancehall deceit”

Theorical girl “Rivals”

Elcano Browning Cream “Far east sweet”

Elcano Browning Cream “Euphoria”

Aquasky “Images” (Kings of drum and bass by 4 Hero & dj Marky)

De Phazz & The Radio Big Band Frankfurt “The mambo craze”

De Phazz & The Radio Big Band Frankfurt “Belle de jour”

4 Hero “Better Place” (Marcus Intalex & ST Files Remix) (Kings of drum and bass by 4 Hero & dj Marky)

The Drums “Let´s go surfing”

The Drums “Make you mine”

Calibre “Versions” (Kings of drum and bass by 4 Hero & dj Marky)

Patato & Totico “Dilo como yo “ Antibalas remix

Part 2

Marlena Shaw “California soul” Diplo remix

Lemon D “Jazz in” (Kings of drum and bass by 4 Hero & dj Marky)

Balkan Beat Box “Balkumbia”

Balkan Beat Box “Marcha de la vida”

Tom & Jerry “Maximun style” (Kings of drum and bass by 4 Hero & dj Marky)

Wagoon Cookin ”She´s a hot shot”

Wagoon Cookin ”Incredible”

Ricardo Marrerro “Feel like making love” (Ashley Beedle remix)

Lenny Fontana presents Black Sun “Spread Love” (Nu:Tone Remix) (Kings of drum and bass by 4 Hero & dj Marky)

La Lupe “Fever” (Sinder remix)

Categories: Irratsaioak Tags: