Artxiboa

‘Ardo beltza’rekin etiketatutako sarrerak

Ardoa, onurak eta kalteak

2009(e)ko Otsailak 24 Jone Jemein Iruzkinik ez

Edari alkoholdunak elikagai fruitiboak dira, hau da, berez elikagaiak ez diren produktuak. Kontsumitzaileek asetzeko hartzen dituzte, baina ez dute elikagai-ekarpen nabaririk. Edari horiek etanola dute, eta etanol horrek 7 kcal sortzen ditu gramoko. Gainera, bero moduan xahutu ohi dira, eta organismoak ezin izaten ditu aprobetxatu.

Gure herrian ohitura zabala da otorduetan ardoa hartzea, eta horretara ohitutako pertsonek ez dute pentsatzen ardoa osasunarentzat kaltegarria izan daitekeenik. Badakigu, osagai polifenolikoetan aberatsa denez, ardoak, ardo beltzak batik bat, propietate osasungarriak dituela, baina horiek mahatsaren azalean daude eta propietate antioxidatzaileak dituzte. Esan beharra dago, beraz, onura horiek mahatsa jaten ere lor daitezkeela.

Bestalde, ezin dugu ahaztu ardoa edari alkoholduna dela eta gehiegi hartzeak nutrizio desorekak sortu ahal dituela. Hortaz, ardoak substantzia onuragarriak bakarrik ez dituenez, egunean bi baso (125 cc, baso bakoitza) baino gehiago edatea da ez da batere osasungarria. Gehiago hartzeak, onurak baino, kalteak ekartzen ditu.

Categories: Dietetika Tags: ,