Honi buruz
Gastronomiari buruzko bloga: dietetika, nutrizioa, sukaldariak, jana, ardoa, elikadura, gastronomia produktuak eta gehiago!!
Gastronomiari buruzko bloga: dietetika, nutrizioa, sukaldariak, jana, ardoa, elikadura, gastronomia produktuak eta gehiago!!
Sua eta Sukaldea.
Jakin badakigu Herri xahar honetan makina bat emakume Sutan erre zituztela, Ama Lurrak eskeinitakoa eta Sukaldean Sutatik paseaz, etxeko guztien Osasunaren ARDURA kendu eta egun bizirik dirauen inkisizioa martxan izateko.
Horrela gure odolaren kalitatearen kontrol osoa dute, ALE OSOA ETA NATURALA jaten ez dugun bitartean, estankamenduentzat lekua egiten da. Birus, bakteria, tumore, minbizia, diabetesa… eta abar luze luze bati bidea irekiaz.
Medikuaren gana joan behar eta hauek noski, farmaziara bidaltzen gaituzte. Horrela ez da arraroa munduan diru gehien irabazten duen enpresa izatea.
Beraz bada ordua, gure buruaren ardura OSOA hartzeko, gure OSASUN OSOAREN ardura hartzeko. Geu baikara geure Biziaren arduradun bakarrak.
Gure Gorputza da Tenplurik garrantzitsuena, inberti dezagun egoki, ALE OSO ETA NATURA da gizakiaren janari printzipala. Berau janaz ez gara gaixotzen eta gainera desorekak ere desagertu egiten dira. Ez baitu odola estankatzeko aukerarik uzten.
Gizakiari egunean dagokion elikadura, OSSASUN OSOA izateko, fisiko, mental eta espirituala.
%50-70 ALE OSOA ETA NATURALA
%10-15 LEKARIAK
%25-30 BARAZKIAK, BERTAKOAK ETA GARAIKOAK
%10 FRUTA(garaikoa meriendatzen), ALGAK, FRUITU LEHORRAK(garaian), ESPEZIEAK,…
Erne gatzarekin, eboluzioan bizia itsasoan sortu zen eta gure odolak itsasoaren izugarrizko antza dauka beraz gatzak ITSASOKO GATZA ERREFINATU GABEA izatea oso garrantzitsua da 49 osagai dauzkalako, supermerkatuko gatza kloruro sodiko kimikoa besterik ez da hiruz bat lau osagaiekin, horrela ere gure odola txartzea lortzen dute, gaixotzeko bideak irekiaz, medikua, farmazia,… zirkulu biziosotik atera gabe beti betikoak dirua irabazten jarraitzeko, beraz aldaketa sinple eta garrantzitsua egin dezakegu etxeko gatza konstzienteki erosiaz.
Seguru baduzula lagun bat makrobiotika ezagutzen duena, eskaiozu mesedez otordu bat prestatzeko, behin ikusiz gero dena oso errexa baita.
Garrantzitsua da aleak, lekariak, barazkiak plateran banandua izatea ere. Unibertsoko Lege konstante bakarra aldaketa da beraz, platerea oso polita izatea haseratik amaieraraino eta ez txerri jana bezala dena nahasia. Bananduak izatean, goilaraka bakoitzean erabaki ahalmena lantzen dugulako.
Ongi murtxikatzeak ere berebiziko garrantzia du, bat jaten duguna solidoa denez ahoan likido egin arte mastikatuz odolaren tankera gehiago artzen du, likidoa. Bestalde listuan ez da ez bakteria ez birusik sartzen, oso entzima potentea da.
On egin eta har dezagun OSASUN OSOAREN ARDURA. Arbasoak Sutan erre zituztenetik galdurik dugun poterea errekuperatzeko garaia da. Geure esku dago. Eskerrikasko zuen arretarengatik.
Maitasunez,
Maaran