Orrialde nagusia > Dietetika > Elikagaien artean ere modak daude

Elikagaien artean ere modak daude

Supermerkatuetan geroz eta bifidus efektudun produktu gehiago aurkitzen ditugu: jogurtak, galletak, zukuak eta ogiak; publizitate ugari eta informazio gutxirekin sartu zaizkigu. Produktu horietako batzuen onurak frogatuta daude, baina benetan beharrezkoak ditugu? Kontuan hartzekoa da mota hauetako produktuak elikagai “arruntak” baino garestiagoak direla, eta orain, krisiari begira, ez legoke txarto elikagai hauek aztertzea.

Zergatik hartzen ditugu? Benetan osasungarriagoak dira? Normalean produktu prebiotiko eta probiotikoak izaten dira. Bai prebiotikoak bai probiotikoak elikagai funtzionalen atalean sartzen dira. Propietate nutrizional onuragarriak izateagatik ez ezik, osasunarentzat mesedegarriak gertatzearren ere nabarmentzen direnak hartzen dira halakotzat. Horrek, baina, ez du esan nahi guztiok horrelako produktuak hartu behar ditugunik; kasu gehienetan elikagai anitzetan oinarrituriko dieta orekatua aski izaten dugu saltzaileek iragarritako mesedeak eskuratzeko. Adibidez, omega 3rekin aberastutako esnekiak modan jarri dira azken urteetan. Pertsona askok produktu horiek kontsumitzen dituzte. Ba al dakite zer eta zertarako balio duen? Omega 3 hartzeko nahikoa dugu dietan arraina sartzearekin, elikagai horrek omega-3 baitauka.

Egia da egoera batzuetan mesedegarriak izan daitezkeela, intolerantziak agertzen direnean, bakterio-flora berreskuratzeko…

Salmenta bultzatzen duen marketing indartsuak produktu horiek ezinbestekoak direla sinestarazi nahi badigu ere, zuhurtasunez egin behar ditugu erosketak. Gainera, produktu horien etiketak eta telebistako iragarkietan abiadura handiz agertzen diren oharrak irakurtzea komenigarria da, dosi egokia ezagutzeko, umeek eta haurdun dauden emakumeek hartu ahal duten jakiteko…. Beraz, nik galdera hau planteatzen dut: kontsumitzaileak duen informazio eskasarekin supermerkatuan produktu horiek beste produktu “arrunten” ondoan jartzea ongi dago? Edo, hobe litzateke toki berezitu bat izango balute?

  1. Jone Jemein
    2009(e)ko Martxoak 31 12:13(e)tan | #1

    Niretzat argi dago beste leku batean egon beharko zirela, beste ohiko produktuetatik bananduta. Baina neurri hori nahikoa ez dela uste dut. Hasteko informazio gehiago eskaini behar zaio kontsumitzaileari. Gainera, badaude dietetikaz arduratzen diren dendak eta niretzat horiek izango ziren produktu hauek saltzeko leku aproposenak.

  2. june
    2009(e)ko Martxoak 30 16:27(e)tan | #2

    nire ustez, produktu hauek beste toki batean egon beharko lirateke. horretaz gain, nonbaiten jarri beharko lukete gaixotasunik ezean ez dela horiek hartzea gomendatzen. askotan, iragarkietan letra xehe eta arinean jartzen dute eta jendea ez da enteratzen.

  1. Momentuz aipurik ez.