Bitamina galerak
Bitaminak izaki bizidunen nutrizioko prozesu metabolikoetan behar-beharrezkoak diren substantzia organikoak dira. Berez sintetizatzeko gai ez garenez, elikagaien bidez hartu behar ditugu ezinbestean. Salbuespenak ere badaude; D bitaminaren iturri nagusietako bat eguzkia da, eta K, B1, B12 eta azido folikoa hesteetako bakterio onuragarriek sortzen dute.
Dieta orekatua eta elikagai fresko eta naturaletan oparoa badugu, behar ditugun bitamina guztiak eskuratuko ditugu eta ez dugu bitamina-gehigarririk beharko.
Bitamina galera handiak saihesteko aholkuak:
· Lehenik eta behin, kontuan hartu behar dugu sasoian sasoiko elikagaiak direla aberatsenak, bitaminei dagokienez batez ere. Beraz, garaiko barazkia eta fruta hartzea dugu egokiena.
· Ahalik eta barazki freskoenak erosi behar ditugu.
· Ez ditugu barazkiak oso txiki moztu behar, eta estaltzeko beste ur baino ez zaie gaineratu behar.
· Ura irakiten dagoenean sartu behar dira barazkiak egostera.
· 5-15 minutu nahikoak dira egosteko, barazkiaren arabera noski.
· Egosteko erabili dugun ura saltsa edo krema bat egiteko erabil dezakegu, bitamina asko bertan geratzen baitira.

Bitamina eta mineralak (kaltzioa, burdina, magnesio, zink eta B konplexuko
bitaminak) jarduera fisiko altua duten pertsonen kasuan, garrantzitsuak dira
energia sortzeko, hemoglobina sintetizatzeko, hezur osasunerako eta inmunitatea
mantentzeko. Kantitate egokian ez hartzeak lekarkeen ondorio batzuk: kirol errendimendua gutxitzea eta kirol lesioa eduki eta gero, errekuperatzeko denbora gehiago behar izatea. Berez, dieta orekatu batekin gure gorputzat behar dituen bitamina guztiak lortzen ditugu. Kirola egin ostean bitaminak galtzen ditugu makronutrienteekin eta mineralekin batera. Nik ez nituzke bitamina gehigarririk hartuko. Ondo jan ezazu kirola egin aurretik eta bukatzean.
Aipagarria da, bitamina gaindosi batek, dieta orekatu batekin, ez du ondorio
positiborik errendimendu fisikoan, eta egoera urri batek, bitamina faltan dagoena,
errendimendu fisikoa gutxitu dezake.
Nire gomendioa:
Txapelketaren ondoren likidoak eta karbohidratoak berreskuratu behar dira, eta
elikaduran gehiegikeriak ekidin, gorputz nekatuak atseden metaboliko eta fisikoa
behar duelako.
Nahiko interesgarria iruditu zaidan artikulu baten linka jarri dizut:
http://saludydeporte.consumer.es/alimentacion/index.html
Kirol asko egiten dozuenean bitaminak galtzen dozuz. Beharrezkoa da bitamin extrak hartzea edo janarekin nahiko da. Eta hartu behar bada zeintzuk dira hartu behar diranak.