Munduko Txokoa: Ekintza berriak martxoan!
Munduko Txokoan, ALBOANek eta Ellacuria Zentroak elkartasunerako formakuntzarako urtean zehar antolatzen duten espazioan, hainbat ekintza garatuko dira datorren martxoan.
Emanaldi eta aukera desberdinak eskainiko dira. Alde batetik, Dantza tailerraz gozatzeko aukera izango dugu. Horretaz gain, Sahara azpiko emakumeen eta hauek Europara bidean egiten dituzten migrazioen inguruan egingo digu berba Eliane Trabalonek, Marokoko Errefuxiatuen Zerbitzu Jesuitako kideak. Beste konferentzia bat eskainiko digu Jan de Cock teologoak bere esperientzia gogorren inguruan, izan ere, munduan zehar 100 kartzela baino gehiago bisitatu ditu belgiar honek.
Urrengo hiru hileen egutegia ikusi nahi baduzu, sartu zaitez hemen>


Azken urteetako hondamendi humanitario handiena -220.000 heriotza- jaso zenetik bi urte pasa dira. 132 milioi kanalizatu zituzten GKEek Kordinakuntzaren bidez eta Herrialdearen garapena sustatzeko proiektuak garatzea ahalbidetu zen.
Maitasun keinuak nori bidaliko dizkiozun jakin nahi du… eta horretarako zuretzat prestatu du…
Portugaleten egindako bidezko merkataritza, eskulanak, kafetegi solidarioa eta argazki erakusketak azken Gabonetan zehar Kongoko errefuxiatu zelaietan haurtzaro gogorra pasatzen ari diren neska-mutilei hezkuntza helaraztea ahalbidetu zuten.