
Euskakararen bloga. 2008an, Biarritzeko euskararen hizkuntza politika ondoko baliabide berritzaileen inguruan egituratua izan da : euskararen ordezkaritza baten sortzea, auzapez laguntzaile gisa aritzen dena, eta Euskara Bulegoaren eratzea. Politika publiko horren helburu nagusia honako hau da : hiztun osoen kopurua emendatzea, belaunaldi gazteak jomugatzat hartuz.
Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearen Sarea, web gunean

Korrikaren 16. edizioa ere Asiaraino iritsi zen. Hong Kongen hasi, Shanghaitik pasa eta Beijingeko Harresi Handian bukatzeko. Bere ibilbidea Hong Kongen hasi zuen martxoaren 29an Hong Kong Sevens errugbi txapelketa ikustera joan ziren euskaldunekin.
Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearen Sarea, web gunean

“Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira” lelopean abiatuko da gaur, hilak 26, arratsaldeko 17.30etan AEK-k urtero antolatzen duen Korrika euskararen aldeko mezua hedatuz. Guztira, 2.503 km beteko dira euskararen lekukoa herriz-herri pasatuz.
Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearen Sarea, web gunean
Interneten sare sozial asko daude, euren artean EuskoSare noski. Baina beste sektore batzuk existitzen dira non euskaldunak elkartzen diren, Myspace-en, Facebook-en edo hi5-en eta abar. Arazoa, sare horietan, gaztelera, ingelesa edo frantseza bakarrik erabitzen uzten dutela . Orain dela zenbait hilabete, facebooken sortu da talde bat… Facebook euskaraz deitzen da.
Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearen Sarea, web gunean.
Bizkaia:xede, Enplegu Departamentua eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako irabazi asmorik gabeko ekimena, ikertzaile edo profesional bizkaitarren bila dabil atzerrian lan postuak betetzeko. Interesa dutenek curriculuma web orrian sartu beharko dute.
Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearen Sarea, web gunean.

EuskoSare-k antolatutako pelikula motzen lehen lehiaketan, EuskoMovie-n, parte hartzeko epea amaitu da. Orain zuen txanda da Publikoaren Saria bozkatzeko. Bozka ezazu gustokoen duzun bideoa – 200 euro daude jokoan.
http://www.euskosare.org/euskomovie_2008
Gaurtik aurrera eta Irailaren 28an Euskal Herriko 24:00 orduak arte, EuskoSare-ren erabiltzaileek hirugarren sailkapena den Publikoaren Sariko bideo irabazlea aukeratu ahal izango dute, zein 200 eurotan baloratuta dagoen. Bozkapen bakarra eman ahal izango da bideo bakoitzeko. Oso harrera ona izan du lehiaketak eta bideoak munduko leku askotatik jaso egin dira: EEBBak, Inglaterra, Mexiko, Argentina eta Euskal Herritik. Kalitate handiko lanak aurkeztu dira eta saria ematea ez da erraza izango.
Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

Alemaniako Lucy Software enpresak gaztelania-euskara itzultzailea garatzeko akordioa sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin.
Gehiago irakurri…

Busti irratian audio berriak entzun ahal izango dira uda honetan.
Hasteko, irrati-nobela bat, ez hanka ez bururik ez duena, Txakurraren Bilboliña. Mafia kontuak, gaztaren krisia, txakur bahiketak… Zer ez ote da gertatuko Kikunbera kale imaginarioan.
Gehiago irakurri…

Bartzelonako Euskal Etxeak, Hizkuntz Eskola Ofizialeko Euskara sailak, AUBko Euskara sailak eta UBko euskara sailak euskal literatura Katalunian ezagutzera emateko Literaldia antolatzen dute. Aurtengoan, gaur egungo Euskal Herria literaturan nola islatzen den izango da ardatz nagusia. Hilabete batez, apirilaren 23tik maiatzaren 23rarte, errezitaldiek, irakurketek, musika emanaldiek, lehiaketek eta abarrek publiko katalana ere euskal literaturara hurbilduko dute.
Gehiago irakurri…

Atzo Senperen ospaturiko Herri Urratseko 25. urteurrenera hurbildu zen EuskoSare, munduko euskal komunitatearentzako sarea. Atzerrian dauden euskaldunei zuzendutako Eusko Ikaskuntzako programa honek Senpereko lakuaren inguruan urtero antolatzen den jaialdian parte hartu zuen.
Ugari izan ziren atzoko festa bultzatzera lagundu zutenak. Hainbat eta hainbat kolektibo aritu ziren bertako lagun euskalzaleei mota desberdinetako informazioa dibulgatzen. Herri Urrats elkartearen lehendakari ordearekin, Alain Boscekin, egon ginen hizketan (ikusi Benoit Etxeberrik egin zion bideo elkarrizeta), baita Maiatza elkarteko Lucien Etxezaharretarekin ere.
Gehiago irakurri…