Artxiboa

Egilearen artxiboa

Amaitu da 2008ko Euskal Aste Nazionala Argentinan

2008(e)ko Azaroak 4 Leire Gaceo Iruzkinik ez

Amaitu da aurten La Platan ospatu den Euskal Aste Nazionala. Bertan dantza, txistulariak, tailerrak, konfentzeriak, musika eta festa nagusitu dira.
Festa, musika, tailerrak eta kontzertuz beteriko aste bat eta gero, La Platako Euskal Aste Nazionala 2008 amaitu egin da. Igandean ospatu ziren asteari bukaera emateko ekitaldi ugari. Festa honek Argentina eta Uruguay bezalako herrialdeetako lagunen Euskal Herriarekiko sentimendua indartzera lagundu du berriro ere.

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearen Sarea, web gunean.

Categories: Euskal Mundua Tags:

EuskoSare 2008 Mikronarrazioen III. Nazioarteko Lehiaketa

2008(e)ko Urriak 16 Leire Gaceo Iruzkinik ez

Eusko Ikaskuntzaren EuskoSarek "Mikronarrazioen Nazioarteko Lehiaketa"ren hirugarren edizioa zabaldu du. Lehiaketa hau euskal gaiez euskaraz, gaztelaniaz, fantsesez edo ingelesez idatzi nahi duten munduko edozein tokiko idazleei zuzenduta dago. 300 hitz izan daitezke.Lanik hoberena 500 euroko saria jasoko du.

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

 

Categories: Euskal Mundua Tags:

Euskal gazte solidarioen Elkarrekin Hobetuz sareak lehen topaketa antolatu du Ostegun honetan Urriak 9an 19:30tan Gasteizko Man in the Moon tabernan.

2008(e)ko Urriak 6 Leire Gaceo Iruzkinik ez

Elkarrekin Hobetuz mundu hobeago bat sortzeko asmoa elkar-banatzen duten euskal gazte solidarioen sarea da. Mr Elkarrekin Hobetuz behar edo nahi duenari Euskara klaseak emateko irrikitan dago eta Mrs Elkarrekin Hobetuz inoiz jantzi ez duen eta hain handia den soineko hura oparitzeko irrikitan dago. Baliteke jasotzeko bakarrik prest gaudenik; baliteke eman ere egin behar dugularen jakinminaren falta izatea.

Animatu zaitez ostegun honetan, Urriak 9, eta etorri zaitez Man in the Moonera lore batekin (egiazkoa, marrazki modura, praketan josita…) eta elkar-trukatu esperientziak eta desira solidarioak hurbiltzen diren lagunekin!

Talde birtualaren parte izan nahi baduzu, sar zaitez Facebook-era eta bilatu Elkarrekin Hobetuz – Euskaldun Solidarioen Sarea. Ehundaka arima solidario daude zure zain!

Categories: Euskal Mundua Tags:

Oier Fuentes-en “Beghiri” EuskoMovie-ko lehen edizioaren irabazle

2008(e)ko Irailak 30 Leire Gaceo Iruzkinik ez

Gipuzkoako Oier Fuentes-ek egindako "Beghiri" filme laburra izan da EuskoMovie-ren lehen edizioaren lehen edizioa. Ideia Berririk Onenaren Saria Xabier Hernández eta Mikel Gorrotxategik jaso dute "Consejos" filmeagatik. EuskoSareko erabiltzaileek erabaki dute Publikoaren Saria "Memorias de una albokari" ematea. Oier Fuentes-en "Kakarril"-ek aipamen berezia jaso du epaimahaiaren eskutik.

Lehiaketaren sariak hurrengoak dira:

* Filme Labur Onena: 600 euro
* Ideia Berri Onena: 400 euro
* Publikoaren Saria: 200 euro

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

Categories: Euskal Herria Tags:

Aukera ezazu udako argazkirik onena

2008(e)ko Irailak 19 Leire Gaceo Iruzkinik ez

Ibilbide bat mendian zehar, Finlandian hotzikaraz beteriko neskak, Mexikon buzeatzen, areiaz estalitako gizona hondartzan, gatzez inguratuta Gatzitutako Bailaran, Pragako paisai ikusgarria, ehun kupuletako hiria…Zein da zuretzat udako argazkirik onena? Zuk erabaki dezakezu nor izango den EuskoSare: Muga Guztien Gainetik kamisetaren irabazlea.

http://www.euskosare.org/euskosareri_buruz/oporraldiko_argazkirik_onena

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

Categories: Euskal Herria Tags:

Bozka ezazu zure bideorik gogokoena!

2008(e)ko Irailak 17 Leire Gaceo Iruzkinik ez

EuskoSare-k antolatutako pelikula motzen lehen lehiaketan, EuskoMovie-n, parte hartzeko epea amaitu da. Orain zuen txanda da Publikoaren Saria bozkatzeko. Bozka ezazu gustokoen duzun bideoa – 200 euro daude jokoan.
                 

                                                                                  http://www.euskosare.org/euskomovie_2008

Gaurtik aurrera eta Irailaren 28an Euskal Herriko 24:00 orduak arte, EuskoSare-ren erabiltzaileek hirugarren sailkapena den Publikoaren Sariko bideo irabazlea aukeratu ahal izango dute, zein 200 eurotan baloratuta dagoen. Bozkapen bakarra eman ahal izango da bideo bakoitzeko. Oso harrera ona izan du lehiaketak eta bideoak munduko leku askotatik jaso egin dira: EEBBak, Inglaterra, Mexiko, Argentina eta Euskal Herritik. Kalitate handiko lanak aurkeztu dira eta saria ematea ez da erraza izango.

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

Categories: Euskara Tags:

Euskarazko Wikipedian 28.867 artikulu argitaratu dira

2008(e)ko Irailak 8 Leire Gaceo Iruzkinik ez

Wikipedia, 253 hizkuntza desberdinetan idatzitako proiektu internazionala da. Euskarazko Wikipedia, sarean dagoen euskal entziklopedia aske handiena da eta 28.867 artikulu argitaratu dira dagoeneko. Wikipedia Entziklopedia askea 2001eko urtarrilaren 15ean sortu eta bizkor egin du bere txokoa sarean.

Internetek gero eta leku handiagoa du gaur egungo gizartean eta euskarak Interneten bere lekua izan dezan dihardute lanean Wikipedia Entziklopedia Askea sortzen ari diren lankideak.

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

Categories: Euskal Mundua Tags:

Kimuak katalogoaren XI. edizioan inoiz baino handiagoa izan da parte-hartzea

2008(e)ko Irailak 4 Leire Gaceo Iruzkinik ez

Euskal film laburrak jasotzen ditu Kimuak katalogoak. Kimuak-en XI. edizioan fikzioa, dokumentala eta animazioa bildu dira. 52 izan dira orotara aurkeztu diren laburmetraiak, parte-hartzea inoiz baino handiagoa izan da aurtengo edizioan.
Euskal film laburrez osatutako XI. Kimuak katalogoak, fikzioa, dokumentala eta animazioa bildu ditu. Beraz, hiru genero handi jaso ditu Kimuak-ek.

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

Categories: Euskal Herria Tags:

EuskoMovie-en parte hartzeko epea amaitzeko bi aste gelditzen dira

2008(e)ko Irailak 1 Leire Gaceo Iruzkinik ez

EuskoMovie-n parte hartzeko 14 egun gelditzen, EuskoSareren lehendabiziko online bidezko Laburmetraien lehiaketa da. Telefono mugikorrarekin, argazki kamerarekin edota bideo bidez grabatu ahal dira lanak. Denbora gutxiko lanaren truke 600, 400 eta 200 euro irabaz ditzakezu.
EuskoMovie 2008, EuskoSareren lehendabiziko online bidezko Laburmetraien lehiaketa bere azkenera iristen ari da. Filmoteca Vasca eta Eusko Ikaskuntzaren Zinematografia Sailaren laguntzarekin martxan jarri den lehiaketan parte hartzeko epea amaitzeko bi aste baino ez dira gelditzen.

  Gehiago irakurri…

Categories: Euskal Mundua Tags:

Xabier Euzkitze: “Beti izan dut Sahararekiko aparteko sentiberatasun bat”

2008(e)ko Abuztuak 21 Leire Gaceo Iruzkinik ez

Xabier Euzkitze, Saharautz elkarteko bozeramailea da. Sahararekiko Elkartasun taldea da Saharautz eta bere egitasmo nagusia udan haur sahararrak Euskal Herrira etortzean oinarritzen da.

  Gehiago irakurri…

Categories: Euskal Mundua Tags: