Orrialde nagusia > Euskal Herria > Sareen topaketa Baionan: EuskoSare, Surfrider Fundazioa eta EITB

Sareen topaketa Baionan: EuskoSare, Surfrider Fundazioa eta EITB

Baionako festen hasiera dela eta, EuskoSareren, Surfrider Fundazioaren eta EITBren sareen topaketa antolatu egin dugu. Hurrengo asteazken honetan, uztailak 30, arratsaldeko 18.00etan Baionako Bar du Marché tabernan, Rue des Basques-en kokatuta, izango da beraz bertan zuei guztioi espero zaituztegu.

  

Baionako jaiak hurrengo asteazken honetan izanda, EuskoSareren sarearen eta euren lagunen topaketa egiteko une egokia zela pentsatu genuen, zergatik ez? Horrexegatik egin ahal izango dugu asteazken honetan, uztailak 30, arratsaldeko 18.00etan Baionako Bar du Marché tabernan, Rue des Basques-en kokatuta.

Hitz egiteko, eztabaidatzeko, elkar ezagutzeko edo edari bat elkar hartzeko une egokia baita, ospakizunentzako ambiente berezi batetan,…jaietan beharrezkoa den zeozer… txuri ta gorriz…

Osorik irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

Categories: Euskal Herria Tags:
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.