Orrialde nagusia > Euskal Herria > San Ferminak

San Ferminak

Iruña zuri-gorriz jazten da urtero San Ferminen ohorez – hiriak milaka bisitari jasotzen ditu mundu osoan ospetsua den jai honetan parte hartzeko. San Ferminak Iruñeako jai ezagunenak dira eta ‘entzierroak’ dira ezaugarririk nabarmenena. Mundu osoko bisitariak jasotzen ditu Iruñeak 6tik 14ra arteko astean San Ferminen ohorez egiten diren jai hauetan.

  

Dataren aldetik aldaketa nabariak jaso ditu jaiak; 1591an urrian ospatzen ziren eta uztailera pasatzea erabaki zen eguraldia zela eta. Hori dela eta, uztailaren 6an ematen zaie hasiera Udaletxe plazatik txupinazoa jaurti eta ‘Pamplonesas, Pamploneses, ¡Viva San Fermin!. Iruindirrak, Gora San Fermin!’ esanez eta bukaera berriz, uztaileko 14an izaten da gaueko hamabietan ‘pobre de mi’ abestiarekin jaia hurrengo urterarte agurtuz.

Lehen aipatu dugun moduan, San Ferminek sekulako ospea dute mundu osoan zehar eta Rio de Janeiroko inhauteriak edo Municheko garagardo festarekin batera munduko jaiarik ezagunenak dira. Aipagarria da Ernest Hemingwayek San Ferminei buruz egindako zabalkundea bere ‘Fiesta’ (The sun also rises) liburuan. Beraz, ez da harritzekoa Iruñak urtero San Ferminetan 1.500.000 bisitari inguru jasotzea.

Gehiago irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.

Categories: Euskal Herria Tags:
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.