Eusko Movie 2008: Online laburmetraien lehen lehiaketa

EuskoSarek EuskoMovie 2008 aurkezten du: telefono mugikorraz, argazki makinaz edo bideoz filmatutako pelikulen lehiaketa. Proiektuak Euskal Filmotekaren eta Eusko Ikaskuntzako Zinemagintza Sailaren laguntza du. Parte-hartzea gaur hasiko da eta Uztailak 20rarte iraungo du.
EuskoSarek laburmetraien lehenengo online lehiaketa jarri du martxan. Lanak telefono mugikorraz, argazki makinaz edo bideoz filmatu beharko dira. Gainontzekoa norberaren imaginazioaren esku dago. 1.200 euro banatuko dira saritan. Gure web gunetik parte hartzera animatzen zaitugu; Lehiaketa guztiei irekita dago. Ekimen honen helburua partaidetza eta kreatibitatea bultzatzea da.
Hautagai izateko oinarri eta baldintzak hurrengo hauek dira:
Lehiaketan edozeinek parte har dezake, adin, nazionalitate, edo beste inolako mugarik gabe.
Gaia
Euskal gaiak ("euskaldun baten hitza" esaldiak dituen konotazioak, euskaldunak eta itsasoa, euskal kirolak, Euskal gastronomia, Euskal pertsonaia ospetsuak, etabar).
Mailak
3 maila ezberdin egongo dira:
1. Laburmetrairik onena
2. Ideia berririk onena
3. Publikoaren saria
Gehiago irakurri EuskoSareren, Euskal Komunitatearentzako Sarea, web gunean.
