Orrialde nagusia > Euskal Mundua > Bidatz Ruiz de Aguirre: Bigarren eta hirugarren belaunaldiko jendea bi kulturak nahasten ari da, venezuelarra eta euskalduna

Bidatz Ruiz de Aguirre: Bigarren eta hirugarren belaunaldiko jendea bi kulturak nahasten ari da, venezuelarra eta euskalduna

Caracaseko Euskal Etxeko kidea da Bidatz, bertara joaten da txikitatik. Euskaldun sentitzen da Venezuelan eta bertako bizimoduari buruz hitz egin die Euskal Herria Hortik Hara taldeko lagunei.

Zer egiten duzu Caracaseko Euskal Etxean?
Txikitatik etortzen naiz Caracaseko euskal etxera. Orain dantza talde bat dugu Gure Alaia taldea deitzen dena. Pilotan, palan eta frontenisean aritzen gara. Igerilekua ere badaukagu eta anitz erabiltzen dugu. Festetarako maiz biltzen gira San Antolin, San Fermin eta Danborrada bezalako jaiak ospatzeko.

Dantzan ikasten eta praktikatzen jarraitzen al duzu ?
Bai. Venezuelan festibal bat antolatzen da club ezberdinen artean, italiar, galiziar eta perutar jendea biltzen da. Bakoitzak bere kulturako dantzak antzezten ditu. Gero, Aberri Eguna eta Euskal Etxeko urtebetetzeetan ere dantza egiten dugu.

Eta noiz entseiatzen duzue ?
Dantza entseguak ekitaldi eguna iritsi baino aste bat lehenago egiten ditugu. Hortaz aparte ez dugu urtean zehar euskal dantza praktikatzen.

EuskoSare, Munduko Euskal Komunitatearen sarean albiste osoa irakurri.

Categories: Euskal Mundua Tags:
  1. Momentuz ez dago iruzkinik.
  1. Momentuz aipurik ez.