Nazioarteko Internet Eguna Laudion, Araba

Bihar, maiatzak 17, Nazioarteko Internet Eguna ospatuko da mundu osoan eta Laudioko herriak (Araba) festa honetan parte hartu nahi izan du teknologia berriak zabaldu eta bultzatzera zuzendutako hiru jardunaldi antolatuz. EuskoSare jardunaldietan hartuko du parte stand batekin.
Laudioko herriak teknologia berriak bultzatzeko helburuarekin eta Arabako Aldundia, Laudioko Udala, Euskaltel, Spri edo Eusko Ikaskuntza bezelako erakundeen laguntzari esker, hiru jardunaldi antolatu ditu "Internet Eguna" lelopean.
Ekitaldiaren inaugurazioa Jon Karla Menoyo, Laudioko alkatearen esku egon da eta hau harriturik agertu da ikimen honek hartutako dimentsioagatik. Ekintza hau lehenengoz Araban ospatzeaz eta bereziki, aukeratutako herria Lodio izateaz harro, Menoyok XXI mendean teknologia berriek duten garrantzia azpimarratu nahi izan du.
EuskoSare, Munduko Euskal Komunitatearen sarean albiste osoa irakurri.
