Euskararen ginkana sarean da! Euskararekin ondo pasatu nahi al duzu?
Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, Euskararen Ginkana lehiaketa antolatu dute sarean. Gogoratu, gainera, erronka dugula abian egun horretarako. Dagoeneko ba al zara Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdearen lagun?
Kutxa Ekoguneak, Euskararen Udal Patronatuarekin elkarlanean Euskararen Ginkana lehiaketa abiarazi zuen iragan astean. Esteka honekin jakitera ematen genizuen lehiaketa honen berri. Astero parte hartzaileek www.euskararenginkana.net webean euskarari buruzko galdera edo proba bati erantzun beharko diote. Lehiaketa gazteei zuzenduta dago bereziki eta banaka jokatu behar da. Modu erraza eta polita euskaraz jolasteko ezta?
Ba hori ez da dena, sariak baitaude jokoan. ¡Animatu eta eman izena, sare sozialetan eta teknologia berrietan euskararen presentzia gehitzea beharrezkoa da eta!
Eta abenduaren 3an egingo den euskaren aldeko jai handiaren harira, gogoratu nahi dizuegu erronka dugula abian! Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean abenduaren 3rako 10.000 lagun batuko al ditugu?. Dagoeneko 5.640 lagun gara, baina burugogorrak garela diote, ba nabaritu dadila!! Ia denon artean euskararen txoko eder hau handitzea lortzen dugun. Aurtengo Euskararen Eguna mundiala izango da! Gomendatu txoko hau zure lagunei, hilabete baino gutxiago dugu eta erronka gainditzeko!!
Eta atzo bertan Hiru3 eitb.com.eko atari berriaren berri ematen genizuen, Interneten marrazki bizidunak ikusteko aukera zabala eskaintzen duen orria. Aurrerantzean, beraz, Dragoi Bola, Shin Chan, Doraemon… ETB-3n gaur egun emititzen diren marrazkiak edozein momentutan Internet bidez ikusteko aukera dago, eta soilik klik eginez zure marrazki bizidun edo saiorik gustukoena ikus dezakezu! Raquel Ibarluceak, pozik, horrela esaten zigun: “Hau bai ona! nere semi Mikeleri asko gustatzen jako Txirri,Mirri, eta Txiribiton ikusten eta Amerikatan bakarrik ikusi leike dogu Domeketan”. Gu ere izugarri pozten gara, Raquel, telebista euskaraz ikustea euskaldunontzat berri bikaina baita!! ![]()
Honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Euskara maite baduzu eta euskalduna bazara, parte hartu gure Facebookeko orrialdean, gure hizkuntzaren inguruko albisteak biltzen ditugu eta txoko honetan, eta ondoren, blog honetan biltzen ditugu zuek esandakoak. Aupa zuek!! Ondo ondo pasa egun hauek eta eskerrik asko!!

Zure iritzia