Tag Archives: ondarroa

Ze egoeratan dago euskara gure kostaldean?

Euskal Herriko kostaldeko hizkerak, kostaldeko euskarak, aztertu ditu aste honetan “Tribuaren Berbak”, ETB1eko saioak. Lekeitio eta Bermeotik hasi eta Miarritzeraino, hainbat herritako euskara eta hizkera propioak mantentzeko dauden ekimenak ezagutzera eman ditu Kike Amonarrizek saio honetan.

June Lauzirika eta Jone Aboitiz

June Lauzirika eta Jone Aboitiz

Bizkaian hasita, Lekeitio eta Bermeoko euskara aztertu duten bi filologo izan ditu lagun: June Lauzirika eta Jone Aboitiz. Bi hizkera hauek 20-25 urte inguruko 20 gazteren hizkerak aztertu dituzte bi neska hauek, azken urteetan euskalki hauek aldatzen ari ote diren ikusteko. Eta bai, aldatzen ari direla nabarmendu dute. Alde batetik, beste hizkuntzetako hitzak eta hauen bariazioak ugaritu direlako (porrejenplo, tipo, rollo, fifti-fifti…). Eta, bestetik, beste euskara batzuen (batuaren edo inguruko herrietako euskaren) eragina handitu delako; adibidez, lehen entendidu erabiltzen zuten eta orain ulertu.

Iñigo Zabala ondarrutarra

Iñigo Zabala ondarrutarra

Ekialdera eginez, Ondarroako hizkera ezaguna da Euskal Herri osoan, euskarari ematen dizkion hitz berezi pila direla eta. Iñigo Zabala ondarrutarrarekin egin du zita Kikek, azken urte hauetan euren hizkerarekin izan dituen esperientziak entzuteko. Besteak beste, Kakatzan mendi-bizikleta lasterketako kartelen egilea izan ohi da. Urtero, sare sozialen bidez Euskal Herri osora zabaltzen dira lasterketa honetarako egiten dituen kartel umoretsuak.

Eta zuek… ba al dakizue zer esan nahi duten intxirrikatu edota lantzoi hitzek?

Iker Itxaso eta Jone Azkoaga

Iker Itxaso eta Jone Azkoaga

Zarauzko eta Orioko euskarak, gertu egonagatik ere, ezberdintasun asko dituzte. Zarautzen, Gaztetxera gerturatu da “Tribuaren Berbak” saioa eta Iker Itxaso eta Jone Azkoaga aurkitu ditu han. Zarauzko euskararen berezitasunetako bat da mutilen artean hitanoaren erabilera oso zabaldua dagoela, gazte nahiz zaharren artean. Horrez gainera, badituzte hainbat hitz oso bertakoak direnak; txaparro adibidez, uretarako edozein jantziri (bainujantzi, neopreno, bikini…) esaten diote horrela.

Jabier Zabaleta Orioko euskara teknikaria

Jabier Zabaleta Orioko euskara teknikaria

Oriok ere itsasoarekin lotutako hitz pila ematen dizkio euskarari (txikota, arranpla, mutiloia…) eta herri euskaldunaren fama izan du beti. Baina Jabier Zabaleta euskara teknikariak, esan digunez, duela 25 urte egindako ikerketa baten ondorioz, gazteen %30ek soilik erabiltzen zutela euskara Orioko kaleetan konturatu ziren. Orduan martxan jarri zuten euskara sustatzeko plan batean bi eskolak eta gazte pila bat inplikatu zituzten, eta, gaur egun, %90era igo da zenbaki hori.

Eneko Gorri Miarritzeko euskara teknikaria

Eneko Gorri Miarritzeko euskara teknikaria

Azkenik, Miarritzeraino iritsiz, hiri kosmopolita eta surflari honetan euskarak duen presentzia ez dela oso ona esan digu Eneko Gorri euskara teknikariak. Baina azken urteetan zantzu positiboak antzematen dituztela esan digu; esate baterako duela 20 urte ia inork ez zuen euskaraz ikasten eta gaur egun, haurren %25 ari dira gure hizkuntzan hezkuntza jasotzen.

Turismoari begira dagoen hiri honetan euskararen alde egindako ekimenetako bat, poltsikoko hiztegi ttipiak argitaratzea izan da. Hainbat gairi buruzko hiztegitxoakatera dituzte euskara alor guztietan eta jende guztiarentzat erabilgarria izan dadin.

Ander Ithurbide, Txomin Sorraits eta Iban Ithurbide

Ander Ithurbide, Txomin Sorraits eta Iban Ithurbide

Ipar Euskal Herriko kostaldean surfak duen indarra ikusita, euskara eta surfa uztartuko dituzten ekimen ugari egiten dituzte, euskara bizitzako alor guztietan erabili daitekeela erakusteko. Ander Ithurbide, Txomin Sorraits eta Iban Ithurbideri esker surf eskolak euskaraz hartu daitezkeela edota, Glissegunak ekimenari esker, surfean euskaraz aritu daitekeela jakin dugu.

 

BIDEOA: Ondarruko berbak, ondarrutarren eskutik

Ondarruko euskalkia nortasun handikoa dela gauza jakina da, eta horren adibide garbia da jarraian aurkeztuko dizuegun BIDEO mundiala. Intxirrikatun, pipilinu… eta beste zenbait hitzen esanahia zein den kontatu dute ondarrutarrek. BEJONDEIZUELA!!! 🙂

 

ONDARROAKO HITZEN ZERRENDA

INTXIRRIKATUN: Atea erdi itxita dagoenean.

PIPILINU: Haurrei zakila esateko modu bat.

FAMAU: ona, abila, trebea, gauzak ondo egiten dituena.

TRUNPALLE: Buruko golpea. Kaskarrekoa.

BORRAGARRIXE: Zerbait sinesgaitza denean, parekorik ez duenean.

TXITXIN POTXIN: Noizean behin, tarteka-marteka, askotan, sarri–sarri.

DIARROTSA: Eztabaida handia, zarata handia, zerbait fuerte esaten denean.

ERRIE EMON: Zerbaiti jaramonik ez egin, laga, amore eman ez duzu zereginik eta

KIKIRRI EDUKI: Pertsona gorra, ondo ez duena.

ZIBOTA: Gauza berri bat, arropa berria, esaterako, estreinatzen duzunean.

TXUPILLA: Plateretik dena jatea.

 

GORA GURE EUSKALKIAK!!!

Zeintzuk dira munduko herririk euskaldunenak?

Amazonia munduko birika edo arnasgunerik garrantzitsuena den moduan, hizkuntzek ere arnasguneak dituzte, hau da, erabilera handiko guneak. Ideia hau abiapuntu hartuta, euskararen arnasguneak jorratu ditu aste honetako ETB1eko ‘Tribuaren Berbak’ saioak.

tribu_aizpurua

Jon Aizpurua, Hizkuntza Politikarako Sailburu ordetza

Horretarako, Jon Aizpurua, Hizkuntz Politikarako Sailburu ordetzako kidearengana jo dugu. Eusko Jaurlaritzak euskararen bosgarren mapa soziolinguistikoa argitaratu berri du. Bertan, euskarak duen egoera eta bilakaera aztertzen da, EAEko biztanleria kontutan hartuz. Azterketa honetaz eta euskara indartsuen dagoen eremuez gehiago ezagutu nahi izan du Kike Amonarrizek aurkezten duen saioak.

Mapa soziolinguistiko honetatik bi ondorio nabarmendu ditu Aizpuruak. Lehenik eta behin, euskararen ezagutzak aurrerapen handia egin du. EAEKo euskaldunen portzentajea %22tik %36ra igaro da. Bestetik, euskaldunen ezaugarriak ere aldatu dira. Orain 30 urte, euskaldun gehienak helduak ziren, gune euskaldunetan bizi ziren eta euskara etxean zein eremu informalean erabiltzen zuten. Gaur egun, aldiz, euskaldunen artean gero eta gazte gehiago daude, gune erdaldunetan bizi dira, eta euskara etxetik kanpo ikasi dute, eskolan zein euskaltegietan.

Azpeitia, herririk euskaldunena

Azpeitia, herririk euskaldunena

Gainera, emaitzen arabera lau eremu soziolinguistiko sailkatu dituzte: Lehena,  euskaldun kopurua %20tik beherakoa duena; bigarrena, %20tik %50era bitartekoa; hirugarrena, %50tik %80rakoa; eta azkenik, laugarrena, %80tik gorakoa. Azken eremu honetan, EAEko herririk euskaldunenak aurkitzen dira. Guztira 62 udalerri daude honetan, 61 Bizkaia eta Gipuzkoakoak dira, eta 1, Arabakoa: Aramaio, hain zuzen ere. Horrela, 5.000 biztanle baino gehiagoko herrien artean Azpeitia munduko herririk euskaldunena dela adierazi digu Jon Aizpuruak.

Honekin lotuta, Lea-Artibai da eskualderik euskaldunena. Bertokoek esaten dutenaren arabera, orain garai batean baino gehiago erabiltzen da euskara. Etorkinek ere euskaraz hitz egiten dute bertan eta.

Xabier Bengoetxea euskara teknikaria

Xabier Bengoetxea euskara teknikaria

Xabier Bengoetxea euskara teknikariak ere Tolosaldeko lau herri-arnasgune ikertu zituen: Berastegi, Asteasu, Alegia eta Amezketa. Hizkuntza bat ahul dagoen herrietan   hizkuntza hori indarberritzeko prozesuan, arnasguneak oso garrantzitsuak direla azpimarratu du Bengoetxeak. Azken finean, daukagunetik abiatu behar garelako edozein indarberritze prozesutan (etxeak, eskolak…). Dena den, lau arnasgune hauetan egindako azterketan ahulguneak ere azaldu dira: esparru formalean euskararen erabilera areagotu bada ere, etxe giroan ahuldu da. Aldaketa sozialek, kulturalek, demografikoek… euskararen erabileran eragina izan dutela esan du Xabier Bengoetxeak.

Tribuaren Berbaksaiok ere Iparraldeko euskararen arnasguneak ezagutu nahi izan ditu. Horretarako, Kike Amonarriz Pagolara hurbildu da eta bertako bi lagunekin izan da: Maitena eta Jean Claude.

Pagola

Pagola

Historikoki, euskararen arnasgune izan da Pagola eta bere ingurua. Lehen, gehienek euskaraz hitz egiten bazuten ere, denborarekin euskaldun kopurua txikituz joan dela esan digu Maitena Etxeber Pagolako erizainak.

Jean Claude Aguerre eta Maitena Etxeber

Jean Claude Aguerre eta Maitena Etxeber

Bere adinekoen artean, eskola frantziarrari leporatzen dio euskara ez erabiltzearen arrazoi nagusiena. Maitena lau urterekin eskolan sartu zenean, soilik euskaraz hitz egiten zekien. Eskolan, ordea, zigortu ez zezaten frantsesez egitera behartuta zegoen. 80 urtetik gorakoek ere, euskara maitatzen duten arren, ohituragatik frantsesez aritzea nahiago dutela esan du. Haur eta gazteen artean, ere euskararen erabilera asko jaitsi dela dio.

Jean Claude Aguerre irakasleak euskara ama-hizkuntza izan zuen, eta frantsesa eskolan ikasi zuen. Gaztaroan, ordea, euskara baztertu zuen inkontzienteki. Egoera honi buelta eman nahi dio orain, eta bere familiarekin euskaraz hitz egin eta bizi nahi du.

Beraz, pertsonak, herria eta hiriak etengabe aldatzen ari dira, eta era berean, hizkuntzak ere eraldaketa horietara moldatzen dira.  Honen harira, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak egiten duen lana eta helburuak hurbilago ezagutzeko Maren Belastegi UEMAko presidentearengana jo du Kike Amonarrizek.

Maren Belastegi UEMAko presidentea

Maren Belastegi UEMAko presidentea

UEMA orain 23 urte sortu zuten eta 19 herrik osatutzen zuten. Egun, EAE eta Nafarroako 70 herrik osatzen dute UEMA. Hasieran, herrietako administrazioak euskalduntzen batu zituen indar guztiak. Orain, herritarren bizitza pribatua eta publikoa euskaraz izatea da UEMAren helburu nagusienetako bat.

Arnasguneak herri handi edo hirietan ere aurki ditzakegula esan du Marenek. Horrela, Zarautz, Azpeitia, Bermeo, Bergara eta Tolosa, adibidez, UEMAren barnean dauden herriak dira, eta %70 baino gehiagok euskaraz hitz egiten dute. Udalerri hauetan bezala, euskararen aldeko politika aurrerakoia eginez gero, herri bat arnasgune bihurtu daitekeela eta euskaraz bizitzea posiblea dela gaineratu du.

Beraz, hizkuntza batek biziraun nahi badu, inguruan arnasgune indartsu eta sanoak edukitzea ezinbestekoa da.

Ondarroako ‘Euskal Hiztegi Enciclopediku”: Matexala, txorbi…

Ondarru eta ondarrutarren euskalkia izango ditugu hizpide ondorengo lerroetan, izan ere, Kike Amonarriz euskaltzale eta aurkezleak gaur goizean bidalitako txio batek arreta piztu digu. Eta zergatik? Bada, Ondarruko “Euskal Hiztegi Enciclopediku”-a aurkeztu duelako. “Astelehenari irribarrez ekiteko hona Lekeitioko lagun batek bidalitako “Ondarruko ‘euskal?’ Hiztegi Enciclopediku”, zioen txioak. Aurretik ere landu izan ditugu Ondarroako berbak baina oraingoan zerrenda luzatu dugu.

Ondarroa. Egilea: Rikardo Agirregomezkorta

Ondarroa. Egilea: Rikardo Agirregomezkorta

 

 Ondarroako “Euskal Hiztegi Enciclopediku”

Paloposti: Kale-argi
Faroli: Kale-argi
Plazaberduri: Merkatua
Paeteko diru: Kutxazain automatikoa
Astokaballu: Mandoa
Patada boladori: Ostikada hilgarria
Puñetazu: Ukabilkada
Puntxetu: Ukabilkada bortitza
Enanu: Txikia
Superenanu: Oso txikia
Katxu: Zatia
Liadi: Arazoa
Mobidi: Arazo larria
Marroi: Arazo oso larria
Marronazu: Herritik ihes egiteko arrazoi izan daitekeen arazo oso larria
Bulli: Borroka
Hostipartiue: Borroka latza
McHartu: Hostia asko hartzen dituen gizasemea
Pilobat jende: Jende asko
Mogolloi peña: Ehundaka jende
Asako peña: milaka jende
Beran buru asesina: Suizidioa
Jugoi: Zerbait ona denean
Eh Flai: Eh txikito
Metelé: Ona!
Fogeu: Okerreko saiakera
Asako: asko, baina kubora goratua
Pelau: inozoa, téntela
Felipi: Ahoko zipristina
Pilobat asako: Ia infinitoa
Relaja Pezoi: Lasaitu hadi
Bebederu: Animalien azka
Burdinezko ure: Menditik datorren ura
Almondingingillak: Potroak
Pabi: neska ikusgarria
Kriston pabi: Neska oso ikusgarria
Txorbi: neskalaguna
Pintxillu: Ogitarteko dezentea
Fuela: Futbola
Mantekau: Pole-ko izozkia
Txutxekeixak: Litxarreriak
Beangañi: Lurrazala
Fregau: Arazoa
Koneju: katua
Palaposte mobile: esku-argia
Palaposte frontala: Buruko argia
Farreru: Drogazalea
Kriston farreru: Drogazale amorratua
Txema: Txortan egiteko moduko ama
Rayadi: Apertzea
Apea: enteratu
Garratza: speed-a
Gozu: Kokaina
Zaldixe: Heroína
Jebise: Makarra
Punkise: Makarra baino makarragoa
Sudurreko asuntu: Droga
Matexala: droga
Baserritxarra: Kamiñazpiko mugetatik aratago bizi den edonor
Kaxeru: Baserritar petoa

Eta astelehena umorez eta euskaraz amaitzeko, azken ilebeteotan arrakasta itzela izan duen ondarrutar batekin uzten zaituztegu. Imaginatzen ondarrutar bat eta Kike Amonarriz, epaiketa batean lekuko?