Artxiboa

‘Maite Goñi’rekin etiketatutako sarrerak

Euskararen Egunerako 10.000 lagun biltzeko erronka. Lortuko dugu!

2011(e)ko Urriak 20 Ane Santesteban Iruzkin 1

Euskararen Egunerako Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean 10.000 lagun lortzeko erronka abiatu dugu. Erronka horren inguruko azalpenak eta Maite Goñik euskara sarean zabaltzeko egindako proposamenak errepasatuko ditugu gaurkoan. Goazen, bada, laburpenarekin!

Asko dira euskararen alde egiten diren ekitaldiak, eta horien artean aipagarriena abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunean, egiten de Euskararen Nazioarteko Eguna da. Euskara aldarrikatzea eta goraipatzea du helburu egun honek, eta aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna mundiala izatea nahi dugu. Hori dela eta erronka berri bat jarri dugu martxan, datorren abenduaren 3rako 10.000 lagunek Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdea gustuko izatea. Horretarako “Atsegin dut” botoiari eman eta ondoren zuen lagunei gomendatu orrialdea. Baietz Euskararen Egunerako 10.000 lagun bildu Euskaldunon orrialdean. Aupa zuek, lortuko dugu!!

Bestalde, eta Euskara sarean zabaltzeko asmoz, Maite Goñik 5 proposamen luzatzen zituen artikulu interesgarri bezain aberats honetan, maitego, bere blogean argitarartutakoa. Honen hitzetan, bide ugari daude euskara sarean hornitzeko, eta gure, hau da, euskaldunon esku dagoela azpimarratzen zuen. Horregatik zuen proposamenak bidaltzeko eskaria egiten genuen horman. Animatu!!! Guztiak ongietorriak izango dira eta! :)

Hau guztiaz gainera, iragan astean, ostiralean, AEBko zenbait irakaslek Boisen lantegia egingo zutela kontatzen genizuen lotura honekin. Asteburuan zehar, aurreko 4 urteetan egindako lana berrikusi, lortutako helburuak baloratu, datozen urteei begira pausuak adostu edo klaseak nola prestatu, horiek eta beste gai batzuk jorratu zituzten  NABOko euskara irakasleek laugarren trebakuntza lantegian.

Eta honekin, amaiera emango diogu gure gaurko postari. Gogoratu erronka dugula zuentzat, 10.00o lagun lortzea Facebookeko orrialdean. Euskaldunok burugogorrak omen gara, hori diote, ba nabaritu dadila. Aupa euskaldun!! Ondo ondo izan eta besarkada bat :)

Sakelakoentzako euskarazko teklatu “inteligentea”a, prest

2011(e)ko Irailak 26 admin Iruzkinik ez

Nonick 2011-n, Bilbon eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzak Interneteko joerei buruz antolatutako nazioarteko biltzarrean, sortu zen ideia, eta hori gauzatu da. TouchType enpresako SwiftKey tresnaren euskarazko bertsioa eskuragarri da, uda honetan garatu ostean. SwiftKey honi esker, sakelakoen teklatuetan idaztean hitz baten amaiera eta hitz horren osteko hurrengoa izan daitekeena iragartzen da.

SwiftKey euskaraz garatzeko ideia 2011ko Nonick-en sortu zen, Bilbon eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko SPRIk antolatuta, eta “Mobile” gai nagusi zutela, ingeles hutsean Interneteko joeren inguruan egindako nazioarteko biltzarrean.

Hizlarietako bat Ben Medlock gazte britainiarra izan zen, TouchType enpresako CTO eta sortzaileetako bat alegia. Horren hizketaldiaren ostean, Maite Goñik galdetu zion ia posible ikusten zuen tresna interesgarri hori euskaraz izatea, eta Medolckek baietz esan zuen, behar bezalako laguntza izanez gero.

Hori jakinda, eitb.com-ek euskaraz eta ingelesez idatzitako ehunka testu bidali zizkion. Maite Goñiren bitartez, Jaurlaritzako Euskara Aholku Batzordeak ere Corpus-a bidali zien, eta horietan oinarrituta egin dute garapena.

SwiftKey aplikazioak nazioarteko dozena erdi bat sari jaso ditu aurten eta 28 hizkuntzatan dago; horien artean, euskara. Orain frogatzeko doako bertsioa dago Android Marketen, eta froga garaia amaitu ostean, ordainpekoa izango da. Arrotz egiten bazaizu, ez arduratu, hona hemen Joxe Rojasek Teknopata blogerako egin duen bideo tutoriala. Ezin errazago eta argiago: