Etiketa honen artxiboa: ipuinak

Sorgina Txirulina. Irudia: http://www.unrelatoparacadarato.com/es/aprender-euskera-cuentos/

Sorgina Txirulina, euskara ikasteko

Sorgina Txirulina (Erica Liquete) ekimenak euskaldunak ez diren pertsonek seme-alaben eta ipuinen laguntzaz euskara ikastea du helburu.

Guraso askok eskolara bidaltzen dituela seme-alabak, baina euren neska-mutikoek eskolatik kanpo ez dute euskararik erabiltzen.

Horregatik, egitasmo bitxi honek ipuinak prestatu ditu, haurrak motibatzeko eta gurasoek euren ikasteko gogoa erakusteko asmoarekin.

Sorgina Txirulina pertsonaiak jatorrizko ipuinak Sarera igotzen ditu. Ipuin bakoitzak testuaren itzulpena, unitate didaktikoa, entzuteko ipuina, eta ekintza baten proposamena dakar.

Horrela, gurasoek istorioa aldez aurretik prestatu, eta horren ostean, familiek ipuinaz gozatzeko aukera dute.