Etiketa honen artxiboa: internet

Euskarak ze paper du interneten?

Euskarak interneten, munduko sarerik handienean, duen presentzia aztertzeari ekin dio aste honetan ETB1eko “Tribuaren Berbak” saioak. Kike Amonarriz gidari duela, interneteko alor ezberdinak ikertzen eta eragile ezberdinekin hizketan aritu da taldea.

Kike Amonarriz, Tribuaren Berbak

Kike Amonarriz, Tribuaren Berbak

Pixka bat kokatzeko, interneteko sareetan begira jarrita, euskara ze lekutan dagoen ikusiko dugu: Wikipedia, adibidez, 287 hizkuntzatan dago idatzita eta, horien artean, euskara 35. lekuan dago: 181.000 artikulu daude gure hizkuntzan idatzita. Twitter, bestalde, 33 hizkuntzatan erabili daiteke, horietako bat euskara eta 200.000 txio inguru bidaltzen dira hilero gure hizkuntzan.  Horrez gainera, Google, Facebook, Youtube edota Tuentiren euskarazko bertsioak ere erabili ditzakegu.

Iratxe Esnaola, .eus

Iratxe Esnaola, .eus proiektuaren koordinatzailea

Baina aro digital honetan ondo finkatzeko, domeinu propio bat edukitzea aurrerapauso handia da eta gurea, .eus, errealitate bihurtzear dago.Iratxe Esnaolak, .eus domeinuaren koordinatzaileak azaldu digunez, “euskara eta euskal kulturaren gainean jarduten duten webguneentzat” sortutako domeinua izango da eta jendea euskarara gerturatzea izango du helburu. Une honetan, hasiera fasean dago, domeinu hau erabiltzen hasiko diren webguneen lehen zerrenda aurkeztuko dute laster; baina 2014ko abenduaren 3an, Euskararen Egunean, publikoari zabalduko zaio eta hedatzen hasiko da.

Xabier Armendaritz eta Kike Amonarriz

Xabier Armendaritz eta Kike Amonarriz

Lehen esan dugunez, Wikipedia da euskaraz erabili daiteken erremintetako bat. 181.000 artikulutik gora daude gure hizkuntzan eta edozein gaiei buruzko artikuluak dira. Printzipioz edonork argitaratu edo osatu dezake artikulu bat. Baina gure hizkuntzari dagokionez, dozena bat boluntario aritzen dira hilero artikuluak euskaratzen. Xabier Armendaritz itzultzailea da horietako bat eta gairen batean aditua den edonori gai horri buruz idazteko gonbidapena luzatu dio “Tribuaren Berbak” saioaren bidez.

Maite Goñi

Maite Goñi, IKT aditua

Eta beste alor askotan bezala, hezkuntzak ere paper garrantzitsua jokatzen du interneten erabileran. Maite Goñi irakaslearen eta IKT-ko adituaren hitzetan, internetek irakaskuntza errotik aldatzeko aukera ematen du, baina oraindik ez zaio behar adinako etekinik atera. Hala ere, txiki txikitatik haurrak interneten heztea garrantzitsua dela dio, bertako erremintek ikasketetarako aukera ugari ematen dituztelako, eta horiek zuzen kudeatzen jakitearen garrantzia aipatu du. Eduki gehienak ingelesez edo hizkuntza handietan idatzita badaude ere, Maiteren esanetan “euskal komunitatea txikia baino ekimentsua da” eta mundu honetan gero eta presentzia handiagoa duena.

Horrek euskararen iraupenean asko lagunduko du; izan ere, gaur egungo gizartea ikusita, mundu digitalean ez dagoen hizkuntzak desagertzeko arrisku handiagoa izango duela ematen du. Eta egiazki, alde batetik, digitalizazioak aukera berriak zabaldu dizkie hizkuntza txikiei eta hainbat argitalpen egiteko kostuak txikitu ditu; gaur egun, edonork igo baitezake bideo bat edo idatzi dezake edozer gairi buruz. Baina bestetik konpetentzia ere asko hazi da. Horixe aipatu dute “Tribuaren Berbak” saioan Garazi Goiak, BBCko hedapenerako arduradunak, etorkizuneko telebistari buruz hitz egiterakoan eta Javier Etxebestek, interneteko ekintzaileak, enpresek eta hizkuntzek interneten duten paperari buruz hitz egitean.

Saio osoa ikusi:

Arrasate: euskara eta kooperatibismoa

arrasate_aitzindari_1024x576

Arrasate aitzindaria izan da, bai euskara talde eta euskal komunikabideen sorreran, bai eta kooperatibismoari dagokionez ere. Ideia hau jorratu du eta bi ideia horiek uztartzen saiatu da aste honetan ETB1eko ‘Tribuaren Berbak’ saioa.

Joxemari Muxika AEDko presidente ohia

Joxemari Muxika AEDko presidente ohia

Horretarako Kikek Amonarrizek Joxemari Muxika AED Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteko presidente ohiarengana jo du lehendabizi. Elkartea, erreferentzia bilakatu zen gainontzeko euskara talde zein elkarterentzat.

AED 1983. urtean sortu zen euskara arrasatearren bizi-esparru guztietara zabaltzeko helburuarekin. Garai hartan, gaztelaniak itota zuen euskaldungoa eta Arrasate erdal mundu batean bizi zen. Testuinguru gordin horretan, euskararen egoeraz kezkatuta zegoen zenbait ‘kontzientziadun’ pertsona bilduta osatu zuten elkartea.  Gauzak horrela, lantalde ezberdinak jarri zituzten martxan euskararen erabilera bultzatzeko. Horien artean, gaur egun Arrasaten oso garrantzitsuak diren bi: lan-mundua eta hedabideak (Arrasate Press aldizkaria, egun Goeiena Telebista den Arrasate Telebista…).

Iban Arantzabal, Goienako zuzendaria

Iban Arantzabal, Goienako zuzendaria

Goiena Telebista Debagoieneko eskualdean eta Aramaion ikus daiteke, eta bertako gertaerei buruz aritzeaz gain harrobi lanak ere egiten ditu, hamaika kazetarik, aurkezlek eta teknikarik hemen eman baitituzte lehen urrats profesionalak. Anne Igartiburu, Maider Egues eta Asier Aranguren, adibidez, Arrasate Telebistan hasi ziren. Kike Amonarriz bertara hurbildu da, eta Iban Arantzabal, Goienako zuzendariarekin hitz egin du komunikazio taldearen (telebista, irratia, prentsa, internet, mugikorretarako aplikazioak…) inguruan gehiago ezagutzeko. Herria, herritarrak, inguruko edukiak eta euskara ditu Goeinako komunikazio taldeak oinarri.

Bestalde, kooperatibismoa XIX.mendean sortu bazen ere, Arrasate ere erreferentzia bilakatu da zentzu horretan. Kooperatibismoa da Arrasate munduko mapan kokatu duena, Mondragon Korporazioa bertan sortu eta bertan errotu baita. 289 erakundez osaturik dago, 80.000 langile baino gehiago ditu mundu osoan zehar, eta Euskal Herriko enpresa talderik handiena da.

Arianne Kareaga Lankidetzaren Ikertegiko (LANKI) kidea

Arianne Kareaga Lankidetzaren Ikertegiko (LANKI) kidea

Tribuaren Berbak saioa kooperatibismoa gertutik ezagutu nahi du, eta horretarako Arianne Kareaga Lankidetzaren Ikertegiko (LANKI) kidearekin hitz egin du. Mondragon Unibertsitateak kooperatiben esperientzia ikertzeko xedez sortu zen 2000.urtean.  Kooperatibismoarentzat unerik gozoenak ez badira ere, eredua zalantzan ez dagoela azpimarratu nahi izan du Ariannek. Euskarak kooperatibismoaren filosofian izan duen garrantziaz ere hitz egin digu ( Almen ikastola, HUHEZI irakasle eskola, euskara planak…).

Nuria Agirre, Laboral Kutxako Giza Baliabideetako zuzendaria

Nuria Agirre, Laboral Kutxako Giza Baliabideetako zuzendaria

Mondragon Korporazioaren beste erakunde batengana jo du Kike Amonarrizek:  Nuria Agirre Laboral Kutxako Gestio Sozialeko zuzendariarekin hitz egin du, euskarak kooperatibetan bizi duen egora ezagutzeko. Nuriak azaldu digunez, Laboral Kutxak garrantzia handia eman dio betidanik euskarari, euskara eta euskal kultura sustatzea euren izaeraren oinarri direlarik.

Unai Diego, Orbea-Txinako zuzendaria

Unai Diego, Orbea-Txinako zuzendaria

Bestalde, Orbea ere Mondragon taldeko beste kooperatiba bat da. Hasieran, armagintzari lotutako enpresa bat izan zen, baina gaur egun bizikletaren negozioa ardatz du. Egoitza nagusia Mallabian du, baina Portugalen eta Txinan ere baditu fabrikak. Mundu guztian zabalduta dagoen euskal marka da. Horrela, Kike Amonarrizek Unai Diego Orbeak Txinan duen zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan du, skype bidez.

Beraz, Arrasate herri sarrailagile bat izatetik euskarekin harreman zuzena duten finantza, banaketa, industria eta ezagutza lantzen dituzten hainbat enpresaren habia bihurtu dela ikusi dugu aste honetako ‘Tribuaren Berbak’ saioan.

Ezagutzen al duzu euskontu.com? Deskontuak ere, euskaraz!!

Ezagutzen al duzu Euskontu, euskontu.com? Badakizu, Interneten gero eta ohikoagoak dira deskontuak eskaintzen dituzten webguneak, seguru baten bat erabili duzula noizbait. Bada, euskaldunok ere euskara hutsean egindako mota horretako webguneak ere baditugu; tartean, esan duguna, euskontu.com, hauxe bera. Emango al dugu paseotxo bat bertatik, Euskararen inguruko gure blogean? 🙂

Zer da Euskontu? Kopiatuko dugu, ondo baderitzozue, webgunean bertan agertzen den azalpena: “Euskal kontuak eta deskontuak -diote hor-, hori da Euskontu, azken finean“. Gustuko dugun hori eskaintzen dute, “beti ere euskaraz, eta, gainera, beherapenarekin“. Euskaraz bizitzea ahalbidetzen duten enpresek burututako kalitatezko produktu eta zerbitzuak aurkituko ditugu euskontu.com-en.

euskontu.com webgunearen irudi bat.

euskontu.com webgunearen irudi bat.

Nolako produktu eta zerbitzuak erosi ahal ditugu Euskontu webgunean? Ba ia denetarik dugu eskuragarri hor. Jatetxak, kontzertuak, kirol ekintzak, ikuskizunak, moda,ihesaldiak, osasuna, estetika… “Egunero aisia euskaraz gozatzea erraztuko dizun plan berri bat eskainiko dizugu“, horrela dago iragarrita webgunean. Interesgarria, ez?

Euskontu hitza, beraiek azaltzen dutenez, “euskarazko deskontuei izena emateko gure taldeak asmatu duen terminoa da“. Oso hedatuta daude, hasieran esan bezala, deskontuak eskaintzen dituzten webguneak; bada, euskontu.com da euskaldunok dugun “bertsioa” :-).

Zenbait modu desberdin ditugu, gainera, jakiteko zein euskontu berri dauden. Webgunea bisitatu ahal dugu, jakina, baina harpidetza ere egin ahal dugu, beti jakinaren gainean egoteko. Sare sozialetan ere aktiboak dira webgunearen arduradunak: Facebook eta Twitterren jarraitu ahal ditugu euren eskaintzak, euskontuak azken finean.


Asko gustatu zaigu nola azaltzen duten Euskontu-n zer egin behar dugun erabiltzaileok erosteko: bideo baten bidez egiten dute!! 🙂 Begira, begira, hemen dago:

Amaitu baino lehen, azken gauza bat: igandean Tolosan ospatuko dugun Kilometroak jaiaren inguruko atal berezia dute, hauxe. Zozketa bat egongo da abian, urriaren 6an bertan (igandean), partekatu berri dugun estekan argi eta garbi azalduta dagoenez.

Erabiltzen al dituzue honelako webguneak? Guri, benetan, hau asko gustatu zaigu 😉 Mila esker guztioi, hemen bilduko gara laster!

Euskararen ginkana sarean da! Euskararekin ondo pasatu nahi al duzu?

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, Euskararen Ginkana lehiaketa antolatu dute sarean. Gogoratu, gainera, erronka dugula abian egun horretarako. Dagoeneko ba al zara Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdearen lagun?

Kutxa Ekoguneak, Euskararen Udal Patronatuarekin elkarlanean Euskararen Ginkana lehiaketa abiarazi zuen iragan astean. Esteka honekin jakitera ematen genizuen lehiaketa honen berri. Astero parte hartzaileek www.euskararenginkana.net webean euskarari buruzko galdera edo proba bati erantzun beharko diote. Lehiaketa gazteei zuzenduta dago bereziki eta banaka jokatu behar da. Modu erraza eta polita euskaraz jolasteko ezta? 🙂 Ba hori ez da dena, sariak baitaude jokoan. ¡Animatu eta eman izena, sare sozialetan eta teknologia berrietan euskararen presentzia gehitzea beharrezkoa da eta!

Eta abenduaren 3an egingo den euskaren aldeko jai handiaren harira, gogoratu nahi dizuegu erronka dugula abian! Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean abenduaren 3rako 10.000 lagun batuko al ditugu?. Dagoeneko 5.640 lagun gara, baina burugogorrak garela diote, ba nabaritu dadila!! Ia denon artean euskararen txoko eder hau handitzea lortzen dugun. Aurtengo Euskararen Eguna mundiala izango da! Gomendatu txoko hau zure lagunei, hilabete baino gutxiago dugu eta erronka gainditzeko!!

Eta atzo bertan Hiru3 eitb.com.eko atari berriaren berri ematen genizuen, Interneten marrazki bizidunak ikusteko aukera zabala eskaintzen duen orria. Aurrerantzean, beraz, Dragoi Bola, Shin Chan, Doraemon… ETB-3n gaur egun emititzen diren marrazkiak edozein momentutan Internet bidez ikusteko aukera dago, eta soilik klik eginez zure marrazki bizidun edo saiorik gustukoena ikus dezakezu! Raquel Ibarluceak, pozik, horrela esaten zigun: “Hau bai ona! nere semi Mikeleri asko gustatzen jako Txirri,Mirri, eta Txiribiton ikusten eta Amerikatan bakarrik ikusi leike dogu Domeketan”. Gu ere izugarri pozten gara, Raquel, telebista euskaraz ikustea euskaldunontzat berri bikaina baita!! 🙂

Honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Euskara maite baduzu eta euskalduna bazara, parte hartu gure Facebookeko orrialdean, gure hizkuntzaren inguruko albisteak biltzen ditugu eta txoko honetan, eta ondoren, blog honetan biltzen ditugu zuek esandakoak. Aupa zuek!! Ondo ondo pasa egun hauek eta eskerrik asko!!

Sakelakoentzako euskarazko teklatu “inteligentea”a, prest

Nonick 2011-n, Bilbon eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzak Interneteko joerei buruz antolatutako nazioarteko biltzarrean, sortu zen ideia, eta hori gauzatu da. TouchType enpresako SwiftKey tresnaren euskarazko bertsioa eskuragarri da, uda honetan garatu ostean. SwiftKey honi esker, sakelakoen teklatuetan idaztean hitz baten amaiera eta hitz horren osteko hurrengoa izan daitekeena iragartzen da.

SwiftKey euskaraz garatzeko ideia 2011ko Nonick-en sortu zen, Bilbon eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko SPRIk antolatuta, eta “Mobile” gai nagusi zutela, ingeles hutsean Interneteko joeren inguruan egindako nazioarteko biltzarrean.

Hizlarietako bat Ben Medlock gazte britainiarra izan zen, TouchType enpresako CTO eta sortzaileetako bat alegia. Horren hizketaldiaren ostean, Maite Goñik galdetu zion ia posible ikusten zuen tresna interesgarri hori euskaraz izatea, eta Medolckek baietz esan zuen, behar bezalako laguntza izanez gero.

Hori jakinda, eitb.com-ek euskaraz eta ingelesez idatzitako ehunka testu bidali zizkion. Maite Goñiren bitartez, Jaurlaritzako Euskara Aholku Batzordeak ere Corpus-a bidali zien, eta horietan oinarrituta egin dute garapena.

SwiftKey aplikazioak nazioarteko dozena erdi bat sari jaso ditu aurten eta 28 hizkuntzatan dago; horien artean, euskara. Orain frogatzeko doako bertsioa dago Android Marketen, eta froga garaia amaitu ostean, ordainpekoa izango da. Arrotz egiten bazaizu, ez arduratu, hona hemen Joxe Rojasek Teknopata blogerako egin duen bideo tutoriala. Ezin errazago eta argiago: