Artxiboa

‘Gipuzkera’rekin etiketatutako sarrerak

Goierriko euskara: MUXAJEA, MATXARDEA, LEPAZAMARREKOA

2012(e)ko Maiatzak 10 Ane Santesteban 2 iruzkin

Arratiako hizkera eta Ondurratarren berbak jaso ostean, autobusa hartu eta Gipuzkoaldera egingo dugu bidaia, Goierrira, hain justu, eskualdea tradizioz, oso zonalde euskalduna baita. Azpieuskalki ugari topatu daitezke bertan, baina Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendiak urteetan zehar egindako “ZALDIBIAKO EUSKARA” lana  oinarri hartuta, Zaldibiko eta inguruko hitzak eta esapideak biltzeari ekin diogu.

Zaldibiko paisaiak. Iturria: Lazaro Gonzalez

Zaldibiko paisaiak. Iturria: Lazaro Gonzalez

Zaldibiko euskara

KUXIDADEA - txukuntasuna

LEPAZAMARREKOA - lepo gaineko kolpea

MUXAJEA - itxura kaskarra

BELARRIMOTXA - erdalduna

OIÑAZKARRA – tximista

MAIXIATU - kontuak nahastu

EMBAAZO IÑ – endredo egin

PIKOTSEN - makurturta

ZESUMA - zer egin ez dakigula egon, aspertuta

MATXARDEA – neska sorgiña, mihiluzea

BAZKAITTEA – bazkaltzera

ETXEKONAK - auzokoak, aldamenekoak

SOBRARE - dirudienez, nonbait

GIBELAUNDIE – arduragabea, lasaia

NARRATSA - txukuntasunik gabea

EBIE – euria

Zaldibiko esapideak

PORRU INDA EON - oso nekatuta egon; leher eginda egon.

OSKA AITTU- . hots egiten aritu, deitzen aritu.

BURUN JOTAKO SUGEA BEZALA - tontotuta, motelduta

ESAN IN BEAR DA OI E!hori esatea ere!.

EZERREZ TA FESTA – ezerezetik zerbait handia egitea.

Ezagutzen al duzu Goierriko hitz edo esapiderik? Ziur gaude baietz. Animatu bai Facebookeko orrialdean edo blog honetan bertan zure proposamenak botatzen. Gure aldetik besterik EZ.  EUSKARA MAITATU, ERABILI.. ETA POZIK BIZI! :-)

Goierriko euskara

Zer dinozu… Berba egin edo hitz egin? Euskara eta euskalkiak!

2012(e)ko Apirilak 2 Ane Santesteban 9 iruzkin

Erran edo esan erabiltzen duzu? Eta… Fan biot edo joan behar det? Zabala eta aberatsa da euskalkien mundua. Gaurkoan, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bidaia egingo dugu bertako euskara eta euskalkiak gertutik ezagutzeko! :-) Nola hitz egiten da zure herrian? Sekula izan al duzu zailtasunik beste eskualde bateko lagunak ulertzen?

Euskalkien sailkapena eta ezaugarriak….

Euskalkiak

Euskalkiak

Lapurtera eta Behenafarrera: hizkerak bereizi egin diren arren, haien arteko aldea txikia da egun eta multzo berean sartu ohi dira.

Zuberoera: Bi ezaugarri nagusi ditu xiberutarrak: batetik, gainerako euskalkien aldean oso berezia dela; bestetik, batasun eta berdintasun handia daukala eremu osoan.

Gipuzkera: bertan oinarritu delako, gehienbat, euskara batua.

Bizkaiera: Euskal Herriko mendebalean hitz egiten dena da, Bizkaian ez ezik, baita Araban eta Gipuzkoa mendebalean ere.

Nafarrera: Eremuz lur handia hartzen du euskalki handiz. Bere barnean daude Nafarroako hizkerarik gehienak, bazter batetik bestera alde nabaria dagoen arren.

Orri honetan Euskal Herriko euskalki nagusiak ezagutzeko eta entzuteko aukera duzue. Txoko desberdinetako hiztunak dira, denek esaldi berdina esaten duten baina bakoitzak bere euskalkian.

GUK EUSKARAZ HITZ EGITEN DUGU!

GIPUZKERA: guk euskaraz hitzeiten deu (Beasain)

Guk euskeraz itedeu!! (Zarautz, Ana Altuna Riaño)

LAPURTERA: gu eskuaraz mintzatzen ga (Senpere)

BEHE-NAFARRERA: Gu eskuaraz ai gitxu (Jutsi)

ZUBEROERA: Gük (e)uska(ra)z hitz egiten dügü (Altzai)

BIZKAIERA: Guk euskeraz eitxen dou berba (Lekeitio)

Guk euskeraz eittejuau (Mallabia, Ibon Zubiate)

Guk euskeraz itten du berba! (Oñati, Ainhoa Aiastui)

NAFARRERA: Gu (e)uskeraz mintzatzen gara (Irazoitz)

ARABA: Guk euskaraz itten dau (Aramaio)

Ahotsak.com atarian Euskal Herriko hizkeraren eta ahozko ondarearen inguruko hainbat kontu topatuko dituzue. Eta bitartean segi zuen euskalkiekin euskeraz hitzeiten, berbaiten, mintzatzen… eta BIZI POZIK! :-)