Tag Archives: eusko ikaskuntza

Euskararen nazioarteko eguna, Begoñazpi ikastola, Eusko Ikaskuntza

Share Button

Arratsaldeon guztioi!

Zer moduz joan da astebukaera? Domeka euritsua izan dugu, baina bestela astebukaera ongi aprobetxatuko zenutela espero dugu!! Euskaldunok euskaraz orrialdean erronka bat ipini diogu gure buruari Euskararen Nazioarteko eguna izango dela eta. Abenduaren 3rako 10.000 lagun bildu nahi dutugu euskaldunok euskaraz orrialdean.
Horrela, urtean zehar ere, euskararen inguruan sortzen diren albiste, deialdi, argazki, bideo, eleberri. Beraz badakizue gure helburua hilabete honetan hori izango da, lagun iezaiguzu euskara zabaltzen!

Aste honetan ere, astelehenero bezala Euskaldunok Euskaraz” orrialdeko hesian jasotakoekin laburbilduma prestatu  dugu zuek egindako informazioarekin :

Ainere Agirrek gogorarazi digun bezala, “Begoñazpi ikastolak ekitaldi potoloa darabil bere esku: Etorkizuneko euskal gizartearen arduradunak izango diran gazteen Heziketan eta baloreak transmititu behar dira.” Beraz hor duzue ekitaldia nahi duenak hurbiltzea dauka!

Ibon Perez-ek Euskararen Nazioarteko Eguna izango dela eta, Eusko Ikaskuntzaren orrialdeko ekarpena egin digu, non bakoitzak bere euskarazko hizt gogokoena aukeratu ahal duen.  “Euskararen Nazioarteko Egunerako (ENE), abenduaren 3an, hainbat ekimen martxan jarri ditu Eusko Ikaskuntzak ere. Euskal Herriko pertsonaia ospetsu askok bat egiten dute ekimenarekin (besteak beste Bernardo Atxaga, Benito Lertxundik, P …edro Miguel Etxenike, Mikel Urdangarin, Mikel Urmeneta, Xala pilotaria, Laura Mintegi, Kirmen Uribek, Karlos Arguiñano, Toti Martinez de Lezeak edo Lourdes Oñederrak).

Bestalde, bi pertsona ere baditugu euskara ikasten ari direnak Pedro Maria de Aguirrek esaten du “Ikasten ari nintzan baino es dakit, pixkat ¡¡¡¡” eta Joxin Etxezarretak gehitzen du “Deustuko Unibertsitateak ere euskaraz egin nahi du.” Animo biei zuen saiakeretan!

Azkenik, Itsaso Apraizek Ordizian izan den Sustreiez blai jaialdiaren inguruan informazioa utzi digu: “Sustraiez
Blai jaialdia izango da larunbat honetan Ordizian!! Hamar urte bete ditu Goierriko
kulturen festak, eta debaldeko kontzertuekin ospatuko dute. Hau da jaialdia iragartzeko egin duten bideoa. Animatuko da norbait?
”  Beraz, norbait egon bada, badaki, hemen konta diezaguke nolakoa izan den jaialdia.

Beraz hau da guztia adiskideok! Aste honetan hauek izan dira blogean utzi dizkiguzuen notiziarik nabarmenenak, animatu parte hartzen eta informazioa blog honen bitartez zabaltzen!

Euskararen nazioarteko eguna, euskarak milaka aurpegi, e-uskaltegia

Share Button

Kaixo guztioi!

Zer moduz joan da astebukaera? Bide batez, Zorionak Erreala eta errealzaleoi!!Espero dugu ospakizun galantak egotea Gipuzkoa aldean. Nahiz eta kalean euria zarra-zarra dabilen, gure blogeko orrialdean informazioa eta alaitasuna dira nagusi . Euskaldunok Euskaraz” orrialdeko hesian jasotakoekin laburbilduma prestatu  dugu oraigo aste  honetan ere.

Hasteko, Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika aldaera hartzen dituen lelo mutantearekin gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du abian Donostiako Euskararen Udal Patronatuak.

Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots ekimena kanpaina honen baitan dago. Webgune honen bidez kanpainarekin atxikimendua adierazten duten pertsonen argazkiekin osaturiko mosaiko bat egiten ari dira. Norberak bere argazkia webgunean kargatu ahal izango du modu errazean eta automatikoki argitaratuko da webguneko mosaikoan, aurretik bat egin duten gainontzeko pertsonen argazkiekin batera. 

Eusko Ikaskuntzak ere Euskararen Nazioarteko eguna izango dela eta, beste ekimen bat antolatu du. Beñat Mendietak dioen bezala: “Euskararen egunerako diseinatu diren kamiseta bat lor dezakezu, euskararen hitz politena zein den esanez eta zergatik, azaroaren 29a baino lehen. Animatu!”

Bestalde, Maite Lasak ere beste web orrialde baten inguruko informazioa ekarri digu, e-uskaltegiarena alegia. “Gune
honetan euskara lantzen lagunduko dizuten hainbat baliabide topatuko duzu. Horien artean zure kabuz lantzeko moduko baliabide asko eta baita AEKren online katalogoa eta haren inguruko informazioa ere
.” Baina ez da informazioa utzi digun bakarra izan, Begoña Ugartek, Aunia eleberriaren ingurko informazioa utzi digu, bertan euskal herriko janzkera historikoen inguruan hitz egiten da.

Aste honetan hauek izan dira blogean utzi dizkiguzuen notiziarik nabarmenenak, animatu parte hartzen eta informazioa blog honen bitartez zabaltzen!