Etiketa honen artxiboa: euskaldunok euskaraz

13.000 euskaldun biltzeko erronka Facebooken, 2013ko Euskararen Egunerako!

Milaka kanturen artean bat aukeratzekotan, Ruper Ordorikaren β€œZaindu Maite Duzun Hori” kanta aukeratu dut gaurkoari ekiteko. Letra mamitsua benetan, izan ere, β€œinork ez zidan esan, euskaldun izatea zein nekeza den…”. Aurten ere, abenduaren 3a euskararen eguna ospatuko dugu euskaltzaleok, eta, 2012ko Euskararen Eguna mundiala izan bazen, aurtengoa are eta mundialagoa izango da. Zergatik? πŸ™‚ Erronka berri bat jarri dugulako abian!! 2013ko Euskararen Nazioarteko Egunerako 13.000 euskaldun biltzea Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean.

Iturria:euskaramaitedut.com

Iturria:euskaramaitedut.com

Euskararen Nazioarteko Egunaren historia luzea eta aberatsa da. 1995ean instituzionalizatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak, eta, orduz geroztik, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkartek, erakunde publikok eta herritarrek milaka ekitaldi antolatzen dute egun horretan Euskal Herriko hainbat txokotan.

Euskara hizkuntza zaharra da, baina jakin du, ondo jakin ere, garai berrietara egokitzen. Iragan urtean, esaterako, Euskararen Nazioarteko Egunean #euskarazbizinahidugu traola TT izatea lortu genuen.

Eman euskaldun orori erronka honen berri, guztion artean lortuko dugulako 2013ko Euskararen Nazioarteko Egunerako 13.000 euskaldun biltzea. ZAINDU MAITE DUZUN HORI! .-) Gure historiaren hizkuntza delako, gure hizkuntza delako.

10.000 lagun, Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrian. ZORIONAK!

2013ko otsailaren 26a gogoratzeko eguna izango da euskaldunontzat. 10.000 euskaldun bildu gara dagoeneko Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrian, eta hori ospatzeko berria da!! πŸ™‚ Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuek gabe hau ez bailitzateke posible izango. Eta ondoren, euskaldun guztiak zoriondu nahi ditugu, euskaraz eta euskarari buruz hitz egiten duen orri honetako parte izateagatik. Benetan hunkigarria da hor zaudetela jakitea, beraz, aupa zuek eta jarraitu horrela!

522079_321297787924871_909667364_n copy

2010eko urtarrilaren 1ean sortu zen euskararen aldeko orrialde hau eta hiru urte geroago euskaldunon bizitzako parte bilakatu da. Guztion artean euskararen inguruko albisteak, bitxikeriak, deialdiak, eztabaidak… sortzea zuen helburu, eta erronka lortu dugu, euskararen inguruan gertatzen ari dena euskaldunon ahotatik kontatzen dugulako. Horregatik JARRAI DEZAGUN EUSKARA BULTZATZEN! πŸ™‚

Euskal Herrian euskaraz

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

Sare sozialak euskaraz? horra erronka, euskaldunok euskaraz!

Gazteek sare sozialetan euskarari ematen dioten erabilera aztertuko dugu gaurkoan, eta Facebookeko orrialdean dugun erronka errepasatzeaz gainera, larunbatean Irunen egingo den Hitz Gurutzatuen Txapelketaren berri ere emango dugu. Hori guztia euskara maitatu, euskara ikasi eta euskara goraipatzeko helburuarekin. Bidean gurekin etorriko al zarete? πŸ™‚

Behin eta berriro entzuten dugu sare sozialak geroz eta leku handiagoa hartzen ari direla gure gizartean, batez ere gazteen artean. Euskal gaztediak ere maiz erabiltzen ditu erreminta berri horiek baina…Β  Zer nolako erabilera ematen diote? ETB-1eko β€œArratsaldero” saioan, honi erantzuna ematen saiatu dira. Eta iritziak? Denetarikoak! Erreparatu irudiei eta egin zuek ere gogoeta gai honen aurreran:

Larunbatean euskaldunok hitzordua dugu Irunen, izan ere, Ola Sagardotegian Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa egingo da. Atzo, azaroak 23,Β  zenuten izena emateko azken eguna. Ekitaldi honen xedea euskara aberastea da beraz, arrakasta izatea espero dugu euskara bihotzean eramaten dugun guztiok.

Txikia izanagatik ere, euskarak bere txokoa du, beste zenbait hikuntza txikik bezalaxe, eta hori dela eta, datorren azaroaren 30ean, euskarak harrera egingo die hainbat hizkuntza gutxituri MinoriTB jardunaldienΒ  baitan EITBren egoitzan. Bertan egon nahi izatera, idatzi minoritb@eitb.com helbidera eta eman zure izen abizenak. Animatzen?

Erronka, puri –purian

Iragan astean 10.00 lagun Euskaldunok Euskaraz komunitatean biltzeko erronka bero-bero zegoela kontatzen genizuen, eta blogera esteka partekatu bezain pronto, zuek, euskaldunok, hartu zenuten hitza. Gorka Askatasuna euskaldun berria da, eta gure orrialdean interesaturik, ia testuak gazteleraz jartzerik genuen galdetzen zigun. Euskararen txokoa denez, ezinezkoa zela erantzun bagenion ere, gure albisteak irakurtzera animatzen genuen, horrela, apurka-apurka hizkuntza gehiago menderatzeko. Izugarria da jendeak euskara ikasteko egiten duen esfortzuar, eta izugarri pozten gara, baita Gontzal Sierra ere, izan ere, esteka hau uzten zion Gorkari pixkanaka aurrera egin dezan. Juan Villanuebak, berriz, Euskararen Egunean zein kontzertu izango ziren galdetzen zuen horman, eta Gasteizen abenduaren 3an izango ziren taldeen berri ematen genion.

Baina horiek ez dira 10.000 lagunetara helduko garela dioten bakarrak. Josune Arestik, esaterako, kantuan animatzen gintuen: β€œGuk Euskaraz, Zuk Zergatik ez?”. Urkoren abesti horrek gu ere animatu gintuen, eta Etxe abeslariak egindako kanta horren bertsioa iruditan uzten genuen. Markel Del Riok ere ez zuen zalantzan jartzen erronka lortzearena: β€œnoski lortuko dugula,eta 10.000 ez.15.000 gutxienez!!”.

Duela pare bat aste eta Euskararen Nazioarteko Egunari begira, euskararen ginkana sarean zela kontatzen genizuen eta Kutxa Ekoguneak aste honetan gurean parte hartu du eta ondorengo galdera bota digu: β€œIrakurtzea asko maite duzu, baina ba al dakizu zein den euskaraz idatzitako libururik zaharrena? Eman erantzuna www.euskararenginkana.net helbidean!”. Ba al dakizue? Guk horman ere esaten genizuen bagenekiela.. eta dagoeneko hartu dugu parte, ia globoan hegaldia lortzen dugun. Zuetakoren bati egokituz gero, kontatu zer moduzko esperientzia izan den!!

Euskararen eguna geroz eta hurbilago dago eta ari gara gure koadrila handitzen Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean. Oraindik β€œGustuko dut” botoiari eman ez dion norbait ezagutzen baduzu, badakizu!! Euskaldun guztiok egon behar dugu txoko honetan. Jarraitu geure hizkuntzaren inguruko kontuak hemen partekatzen, guk zuek kontatutakoak Euskaren blog honetan bilduko ditugu eta. Josunek utzitako kantuaren lehendabiziko hitzekin, agur esango dizuegu gaurkoz. Euskara putzu sakon eta ilun bat zen,eta zuek denok ur gazi bat atera zenuten…handik… nekez….Guk Euskaraz… Zuk Zergatik ez? Badakizue, Euskaraz bizi!! πŸ™‚

Euskarak izango al ditu 10.000 lagun Facebooken? Erronka bero dago

Euskararen Eguna ate joka daukagu eta eguna mundiala izatea nahi dugu. Hori dela eta, Facebookeko orrialdean erronka abiatu genuen duela aste batzuk. Dagoeneko ba al zara Euskaldunok Euskaraz orrialdearen lagun? Abenduaren 3an izango ditugun kontzertuez gainera, euskararen inguruko beste hainbat konturi errepasoa egingo diegu gaurkoan. Goazen, bada, laburpenarekin! πŸ™‚

Euskaldunon eta Euskararen txokoak ez du arnasarik hartzen, eta euskararen inguruko jakintza aditzera emateaz gainera, egunotan erronka ederra daukagu martxan, datorren abenduaren 3rako, 10.000 lagunek euskaldunok euskaraz orrialdea gustuko izatea. Horren aurrean, zuetariko askok horman parte hartu duzue eta erronka lortuko dugula aipatzen zenuten. Joxemari Carrere, esaterako, erronkatik haratago joan: β€œ10.000 bakarrik? Gu Roberto Carlos kantari brasildarra baino gutxiago ez gara izango, badakizue: “Yo quiero tener un millΓ³n de amigos…” Hark lortu bazuen… guk 2 milioi, edo gehiago!!!”. Ohiana Prietok, Iker Iturriegik, Gurutzeta Sorondok eta Izaskun Kortazarrek ere lortuko dugula uste dut, eta Imanol Ibaigorriagak, berriz, hitz eder hauek uzten zituen euskararen txokoan: β€œBerbetan, eskribiduten, esateko eran, nazena naz euskaraz, besarkada bat danoi”. Besarkada handi bat zuri ere, baita gugan sinestu duzuen guztioi ere!

Eta ez gara aspertuko Euskaren Eguna mundiala izango dela esaten. Gaztea irratiak ere orrialdean parte hartzen zuen eta, datorren abenduaren 3an, Euskararen Eguna dela eta, Gasteizko Mendizorrotza Kiroldegian hainbat kontzertu izango direla kontatzen zigun. Gogora ekartzen zuen, gainera, β€œEuskaldunok euskaraz orrian erronka dutela eta abenduaren 3rako 10.000 lagun izatea nahi dutela. Lortuko al dute?”. Lortuko ez dugu ba! Zuen laguntzarekin, hori eta gehiago lortuko dugu, ziur. Gatibu, EH Sukarra, Kerobia eta Hesian taldeak izango dira Euskararen Eguneko giroa berotuko duten taldeak.

Euskara telebistan eta teknologia berrietan

Teknologia berrien presentzia geroz eta handiagoa da euskal gizartean, eta euskarak ere badu bere txokoa mundu honetan. Iragan ostiralean euskarak Facebookean proba-garaia gainditu zuela kontatzen genizuen. Aurrerantzean, beraz, Facebook sare sozialak eskaintzen dituen tresna guzti-guztiak dagoeneko euskaraz ditugu!

Hau guztiaz gainera, eta teknologia berrietan euskara areagotzeko asmoz, igande honetan, azaroak 20, hauteskunde gaua euskal blogariekin pasatzeko gonbitea luzatzen genizuen. Hirugarren hitzordua da hau, duela bi urte pasatxo hauteskunde autonomikoetan egin baitzen lehenengoz baita azken udal eta foru hauteskundeetan ere, bigarrengoz. Animatzen al zara 2011ko hauteskunde orokorrak euskal blogariekin igarotzera? Gainera, Txio zerbitzua probatzeko aukera izango da, hitzordu ezberdinak sare sozialen bitartez jarraitu ahal izateko zerbitzu berria.

Eta sare sozialetatik telebistara egingo dugu saltoa, izan ere, astelehen honetan Mihiluze saioak, euskararekin jolas egiten duen saio honek, denboraldiko lehen sari potoloa banatu zuten eta, hala, Aitor eta IΓ±igok 22.815 euroko saria irabazi zuten. Aupa bikote, zorionak, eta segi euskaraz jolasean!

Eta amaitzeko, bertsolaritza gustuko dutenentzat aipamena. Pasa den igandean Hitzetik Hortzera ETB-1eko saioa eskaini zen telebistan. G Puntua eta Sarako bertso afaria izan zituen protagonista, eta EiTB Nahieran saioa oso osorik ikusteko aukera eskaintzen genizuen. Ikusi al duzue? Benetan merezi du!!

Eta honekin gaurkoz amaiera emango diogu laburpentxoari. Badakizu, euskaldun, hauxe da zure txokoa. Partekatu euskararen inguruko albisteak, hitzorduak, argazkiak… Guk zuek esandakoak Euskararen blog honetan bilduko ditugu. Eta ez ahaztu, egin euskaraz! Muxu potolo bat guztioi eta laster arte! Pozik bizi! πŸ™‚

Euskararen ginkana sarean da! Euskararekin ondo pasatu nahi al duzu?

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, Euskararen Ginkana lehiaketa antolatu dute sarean. Gogoratu, gainera, erronka dugula abian egun horretarako. Dagoeneko ba al zara Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdearen lagun?

Kutxa Ekoguneak, Euskararen Udal Patronatuarekin elkarlanean Euskararen Ginkana lehiaketa abiarazi zuen iragan astean. Esteka honekin jakitera ematen genizuen lehiaketa honen berri. Astero parte hartzaileek www.euskararenginkana.net webean euskarari buruzko galdera edo proba bati erantzun beharko diote. Lehiaketa gazteei zuzenduta dago bereziki eta banaka jokatu behar da. Modu erraza eta polita euskaraz jolasteko ezta? πŸ™‚ Ba hori ez da dena, sariak baitaude jokoan. Β‘Animatu eta eman izena, sare sozialetan eta teknologia berrietan euskararen presentzia gehitzea beharrezkoa da eta!

Eta abenduaren 3an egingo den euskaren aldeko jai handiaren harira, gogoratu nahi dizuegu erronka dugula abian! Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean abenduaren 3rako 10.000 lagun batuko al ditugu?. Dagoeneko 5.640 lagun gara, baina burugogorrak garela diote, ba nabaritu dadila!! Ia denon artean euskararen txoko eder hau handitzea lortzen dugun. Aurtengo Euskararen Eguna mundiala izango da! Gomendatu txoko hau zure lagunei, hilabete baino gutxiago dugu eta erronka gainditzeko!!

Eta atzo bertan Hiru3 eitb.com.eko atari berriaren berri ematen genizuen, Interneten marrazki bizidunak ikusteko aukera zabala eskaintzen duen orria. Aurrerantzean, beraz, Dragoi Bola, Shin Chan, Doraemon… ETB-3n gaur egun emititzen diren marrazkiak edozein momentutan Internet bidez ikusteko aukera dago, eta soilik klik eginez zure marrazki bizidun edo saiorik gustukoena ikus dezakezu! Raquel Ibarluceak, pozik, horrela esaten zigun: β€œHau bai ona! nere semi Mikeleri asko gustatzen jako Txirri,Mirri, eta Txiribiton ikusten eta Amerikatan bakarrik ikusi leike dogu Domeketan”. Gu ere izugarri pozten gara, Raquel, telebista euskaraz ikustea euskaldunontzat berri bikaina baita!! πŸ™‚

Honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Euskara maite baduzu eta euskalduna bazara, parte hartu gure Facebookeko orrialdean, gure hizkuntzaren inguruko albisteak biltzen ditugu eta txoko honetan, eta ondoren, blog honetan biltzen ditugu zuek esandakoak. Aupa zuek!! Ondo ondo pasa egun hauek eta eskerrik asko!!

Euskareran aldeko apostua Goenkalen. Telebistan ere euskaraz!

Euskaraz egiten den telesailik arrakastatsuenak, Goenkalek iragan asteartean aspaldian izandako audientzia daturik onenak eman zituen. Arraldeko kontuak eta Facebookeko orrialdean aipatu diren beste gai batzuk izango ditugu mintzagai gaurko laburpenean.

Nork ez du Goenkale ezagutzen? Ba al da euskaldunon artean Maria Luisa edo Boga Boga ezagutzen ez duenik? Urteak dira Goenkale ETB-1eko saio arrakastatsua lehenengoz estreinatu zela, hemezortzi urte, hain justu. Goenkale 1994. udazkenean hasi zen eta hasiera batean Lasa familiaren gorabeherak kontatzen bazituen ere, euskal aktore askok eman dituzte euren pausoak telesail arrakastatsu honetan.

Lehendabiziko urteetan astelehenetik ostiralera emititzen bazen ere, egun astelehenetan eta astearteetan goza dezakegu Goenkalez, eta Facebookeko orrialdean aipatzekoa iruditu zaigu esteka honekin astearte honetako atalak saioak urte osoan izandako audientzia daturik altuenak lortu dituela. Zorionak, Goenkaleko kideei guztiei, eta nola ez, baita telesailaren jarraitzaileei ere, horiek egiten baitute posible Goenkale!

Askok eman diozue β€œGustuko dut” botoiari, eta Maite Aguirrek honela esaten zigun komunitatean: β€œAupa!!!Kolonbian bizi den euskaldun bat naiz eta Goenkale ikusteko moduren bat badaukat jakin nahiko nuke, eitb.com-en bilatzen egon naiz baina ez dut ezer aurkitu. Mila esker!!!”. Oinatz Ortyizek berehala erantzuten zion http://www.eitb.tv/eu/ eitb.com-eko Nahieran orrialdera linka utziz.

Iragan ostiralean, berriz, β€œEuskaraz bizi nahi dut kanpaina” aurkeztu zuen Kontseiluak Donostiako DOKA Kafe Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Aurkezpenean azken hilabeteotan euskaraz bizitzearen alde egindako hainbat ekimenen berri emango zuten eta Esne Beltza taldeak egindako abestia ere aurkeztu zen. Guk Facebookeko orrialdean kanpainaren bideoa eskegitzen genizuen, izan ere, euskaraz bizitzea da gure nahia!

Amaitzeko, hilabete geratzen da Euskararen Egunerako, eta 10.000 lagun biltzea nahi dugu Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean. Euskaldunak burugogorrak garela diote, eta arrazoi apur bat badute beraz, animatu eta gomendatu Euskaldunok euskaraz zuen lagunei, denok elkarrekin euskararen aldeko txoko erraldoi batean bilakatu behar dugu eta gure orrrialdea. Badakizue, egin euskaraz etxean, kalean, gurasoekin, lagun artean, jolasean….. Bizi euskaraz!! Besarkada bat eta laster arte lagunok. Pozik bizi!!

Euskarazko aditzak jolasean landu nahi?

Euskarak eta euskal aditzek lanak ematen dizkigute zenbaitetan eta horri aurre egiteko asmoz, erreminta berri bat aurkeztu dizuegu Facebookeko orrialdean. Hori eta mugikorretarako aplikazio baten berri, gaurko laburpenean. Goazen jolasean, gaurko postarekin!

Eskolan baita eskolatik kanpo ere maiz izan ohi ditugu buruko minak euskal aditzekin. Ba… badaukagu irtenbidea!! Nola? Hemen aurkezten dizugun tresna berri honen bitartez. Eskolako ohiko taula aspergarriak albo batera utzi eta kasuak eta pertsonak aukeratu beharko dituzu, eta ondoren webguneak adizki zuzena emango dizkizu. Klik eginez, eta modu erraz, xinple eta intuitiboan, Euskal aditzak ikasteko eta zalantzak argitzeko webgune berria da Aditzak.com, Ideatecak hil honetan argitaratu berri duen txokoa. Askok eta askok eman diozue β€œGustuko botoiari” eta Amaia Irabak, berriz, tresna berriaren inguruko iruzkina utzi du: β€œideia ona iruditzen zait”. Jolastu, egin klik eta ikasi aditzak behar den bezala erabiltzen!

Izugarria da sakelako telefonoek nola aldatu duten mundua. Honetan ere euskaldunok euskaraz egin nahi dugu, eta orain arte ez dugu aukera handirik izan. Aurten ordea, Nonicken, Bilbon eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzak Interneteko joeren inguruan antolatzen dituzten nazioarteko biltzarrean ideia berri bat sortu da, eta ideia hori, gauzatu da dagoeneko. SwiftKey tresnaren euskarazko bertsioaz ari gara, norberaren mugikorrarekin euskaraz hitz bat idatzi eta hurrengo hitzaren lehen hiruzpalau letrak soilik tekleatuta, telefonoak euskaraz hitz osoa zein den aurreikusi eta automatikoki idazten duen aplikazio berriaz. Sakelakoan ere euskaraz egin nahi dugu!! Hemen duzue azalpen bideo bat eta egin froga!!

Amaitzeko gogorarazten dizuegu erronka dugula martxan zuentzako. Abenduaren 3a, euskararen eguna, egun mundiala izatea nahi dugu eta horretarako zuen laguntza behar dugu. 10.000 lagun bildu nahi ditugu! Lortuko al dugu? Euskaldun asko gara Euskal Herrian, eta nabaritu dadila! Animatu zuen lagunak gure lagun egitera!! Euskararen eta euskaldunon topalekua da hau eta, beraz, partekatu geure hizkuntza honen inguruko albisteak, hitzorduak… eta beste zenbait kontu gure horman. Ez ahaztu Euskaldunok Euskaraz egin behar dugula!Β  Pozik bizi!! πŸ™‚

Euskal selekzioa, euskaldunok euskaraz, urteberri on

Urte berri on guztioi!

Nola amaitu duzue urtea? Eta berria ondo hasi zenuten?seguruenik jai giroan gehienok bezala. Nahiz eta gabonak izan guk hemen jarraitzen dugu lan eta lan euskararen inguruan eta euskaldunokin zerikusia duten notiziak biltzen eta blogean argitaratzen.

Urtea hasi berri eta ia 5000 pertsona gara euskararen alde facebooken parte hartzen dugunok! Eskerrik asko eta nahi duenak badaki, denon artean komunitatea sortzeko gaude. Denon artean euskararen alde egiteko alegia.

Nabarmendu behar dugu joan den astean izandako Euskal selekzioaren partida, norbait joan al zen?Β  Aitor Aranak esan zuen bezala, jokatu bakarrik ez, irabazi ere egin genuen! β€œEuskal selekzioak irabazi 3-1!!!!oeoeoeoeoeoe!!! onenak gara!”

Badakizue, zerbait esaterik baduzue hemen gaude nahi duzuenean gure facebookeko horman argitara dezazuen.Β  Ba ongi jarraitu astea eta datorren asterarte!