Etiketa honen artxiboa: azpieuskalkiak

Mangaixue, eldarra eta merixue. Ezagutzen al duzu Azkoitiako euskara?

Ohitura onak ez galtzeko, berriz ere martxa hartu eta geure azpieuskalkiak aztertzen jarraituko dugu. Lekeitioko berbak, Ondarroako hitz bitxiak, Goierriko euskara, eta Arratiako hiztegia ezagutu ditugu, eta horiek atzean utzi, autobusa hartu eta Urola erdialdean egingo dugu gure hurrengo geldiadia: Azkoitiako euskara ezagutu nahi al duzu? 🙂

Azkoiti Izarraitzetik. Egilea: Ibon Larrañaga

Azkoiti Izarraitzetik. Egilea: Ibon Larrañaga

AZKOITIKO EUSKARA

MERIXUE: aguazila, munizipala

BEBARRUE: portala

MAXIXATZEN ibili: marmarrean ibili, kuxkuxeatzen

ZANPANA: neska tuntuna, txolina

MANGAIXUE:  nekea, giharretako miña

ANTXINTXIKALAIXE: Korrikalaria.

MOZKOTIE: txikia eta potoloa den persona

KIRIXUK: nerbioak

AMORRAUE IZEN: zalea izan

ELDARRA:  txistua (ahokoa)

XAPITULIE: estalpea

KIRIXUK: nerbioak

KOSKORRETAKUE (azentoaren arabera bi esanahi)

Kóskorretakue: koskabilotakoa, potrotakoa   eta

Koskorrétakue: buruan, kopetan hartutako kolpea

Azkoitia euskaraz bizi da. Zuk ere euskara maite baduzu, euskaraz egiten baduzu, eta zure azpieuskalkia gurean agertzea nahi baduzu, idatzi gure Facebookean edo blog honetan bertan. ESKERRIK ASKO ETA POZIK BIZI!:-)

Lekeitioko berbak. DROGAN EIN, PAPARROIAK, KAKALAMUX…

Euskal Herriko azpieuskalkiekin solasean gabiltza azken aldian. Goierriko euskara atzean utzi eta Bizkaiko kostaldera egingo dugu bidaia, Lekeitiora, hain zuzen ere. Arrantzale herri honetako kaleetan euskara da nagusi, baina bertakoak ez garenontzat zenbaitetan deigarriak egiten zaizkigu Lekeitioko berbak.

Lekeitio. Egilea: Txosan Martin Hernandez

Lekeitio. Egilea: Txosan Martin Hernandez


PAPARROIAK: gizonezkoen bainujantzia

ZINGAN JUAN: popatik hartzera joan

PANTALOIAK: kuleroak

KAKOTA: mozkorra

TORTOLIA: alua

KAKALAMUX: itzulipurdi

OTSUA: hartza

BURRUNDADIA: zarata

DROGAN EIN: borrokan egin

KAKAPIRRIJA: beherakoa (diarrea)

TXOTXINJUTA: tontotua

BEKEREKIA: ardia

TXITXIN EGUNA: egun tontoa

TANTOBAIE: sorbalda gainean (umeak eramatea)

TANGIA: Antzarretan erabiltzen duten “katilua”

EUNEKO AMEN TANGIA: “Zer diñozu!” edo “Bai zera!””

LARRIJA EMON: nazka eman

TANGARRUA: trago handia

MUTXUNENEKO KABRIA: azken azeituna (la de la verguenza)

ERREKAIXIA: hego haizea

BAGIA: hondoko-itsasoa

GALARRENA: galerna

TATARREZ: arrastaka

LABAN EIN: irristatu

DZANGA EIN: uretara salto egin

ATESUAN: estu, tentsioan

KABANA: arrain fabrika

ARRELEPO: lepo gainian

LEPO: bizkarra

KOKOTA: lepoa

SAMIA: eztarria

Ainhoa Rodriguezen proposamenak:
ASUBILA: sagarraren barruko hazia
LANBASA: fregona
URRUTIZKINA: telefonoa
GANGARUSAINA: barregura

Ezagutzen al dituzu Lekeitioko berba gehiago? Horrela bada, animatu eta partekatu gu guztioikin bai Facebookean baita blog honetan ere. Amek askotan erabiltzen duten esaldi batekin uzten zaituztet: “GABAZ GERRAKO BAPORA ETA GOIZIAN POTINA BEZ” , alegia, “noches alegres mañanas tristes”. MAITATU EUSKARA eta EUSKARAZ BIZI! Aio!!!!!

Goierriko euskara: MUXAJEA, MATXARDEA, LEPAZAMARREKOA

Arratiako hizkera eta Ondurratarren berbak jaso ostean, autobusa hartu eta Gipuzkoaldera egingo dugu bidaia, Goierrira, hain justu, eskualdea tradizioz, oso zonalde euskalduna baita. Azpieuskalki ugari topatu daitezke bertan, baina Karmele Etxabe eta Larraitz Garmendiak urteetan zehar egindako “ZALDIBIAKO EUSKARA” lana  oinarri hartuta, Zaldibiko eta inguruko hitzak eta esapideak biltzeari ekin diogu.

Zaldibiko paisaiak. Iturria: Lazaro Gonzalez

Zaldibiko paisaiak. Iturria: Lazaro Gonzalez

Zaldibiko euskara

KUXIDADEA – txukuntasuna

LEPAZAMARREKOA – lepo gaineko kolpea

MUXAJEA – itxura kaskarra

BELARRIMOTXA – erdalduna

OIÑAZKARRA – tximista

MAIXIATU – kontuak nahastu

EMBAAZO IÑ – endredo egin

PIKOTSEN – makurturta

ZESUMA – zer egin ez dakigula egon, aspertuta

MATXARDEA – neska sorgiña, mihiluzea

BAZKAITTEA – bazkaltzera

ETXEKONAK – auzokoak, aldamenekoak

SOBRARE – dirudienez, nonbait

GIBELAUNDIE – arduragabea, lasaia

NARRATSA – txukuntasunik gabea

EBIE – euria

Zaldibiko esapideak

PORRU INDA EON – oso nekatuta egon; leher eginda egon.

OSKA AITTU. hots egiten aritu, deitzen aritu.

BURUN JOTAKO SUGEA BEZALA – tontotuta, motelduta

ESAN IN BEAR DA OI E!hori esatea ere!.

EZERREZ TA FESTA – ezerezetik zerbait handia egitea.

Ezagutzen al duzu Goierriko hitz edo esapiderik? Ziur gaude baietz. Animatu bai Facebookeko orrialdean edo blog honetan bertan zure proposamenak botatzen. Gure aldetik besterik EZ.  EUSKARA MAITATU, ERABILI.. ETA POZIK BIZI! 🙂

Goierriko euskara

Ondarroako berba bereziak: KALAPITXIXE, GANARU, LARRIZTO…!

Askotan entzun izan dugu ondarrutarrak ulertzea zaila dela. Euskara aberatsa dela gauza jakina da, eta hori dela eta,  Ondarroako Udalaren laguntzaz, azpieuskaldi honen hitz bitxienak biltzeari ekin diogu. Guztiak biltzea ezinezkoa denez, batzuk besterik ez ditugu bildu, beraz… ondarrutarrik bada hor nunbait, bota dezala bere berba!:-)

 

Ondarroa. Egilea: Txomin Rezola

 

KALATXOIXE– kaioa (gaviota)
KALAPITXIXE-
tximeleta
BALTSIUAN-
bikotearekin dantza lotua egin
GANARU-
Behia
LANTZOI-
Arrain mota bat da, baina iraintzeko erabiltzen da
LARRIXE emon-
nazka eman
MANTSU-
besomotza
ARINGAINGAN-
korrikan
LASUNE-
arrain mota bat (muble)
IRAULEZTA-
alderantziz
LARRIZTO-
persona nazkagarria
RU EGIN –
ihes egin
FAMAU-
Oso trebea den persona
FIRRI FORRU:
Erropa edota apaindura gehiegi
IKIMOKU-
Gauza bati punta ateratzea, aitzakia merkea
KAKUMENA-
jakintasuna
TANGI JO-
larrua jo
TENTA –
adarra jo
TROKU-
mutil gazte
ULE KIRIKOL –
ile kizkurra

TOTU – Lodia
INTZIRRIKITUN – Atea erdi zabalik dagoenean adierazteko

(Olaiz ondarrutarrak proposatutakoak)

AXUETI – zapatak lotzeko lokarria

PATXÍ – ahatea

ALPA – alde,joan

Eta xuan-xuan, alegia, pixkanaka pixkanaka amiatzen joango gara. Badakizue bai Euskarak Facebookean duen orrian baita blog honetan bertan, zuen proposamenak ongietorriak izango direla. Iragan astean Arratiako hitzak bildu genituen, eta hurrengoa zure esku dago. Zein azpieuskalkien hiztegitxoa egiten nahi duzu?  IZAN ZORIONTSU ETA SEGI EUSKARA MAITATZEN! 🙂

Ezagutzen al dituzu Arratiako berbak? akeita, abazeria, urguxua…

Arratiako harana oso eskualde euskalduna da, euskara da erabiltzen den lehen hizkuntza eta horregatik gaurkoan bertako hizkera izango dugu mintzagai. Honekin hasiera emango diogu azpieuskalkien inguruko post zerrendari. Angel Larrea eta Juan Rekalde irakasleen “Arratia inguruko hiztegia” lana hartu dugu eskuartean eta galtzear dauden berbak ezagutuko ditugu gaurkoan, bertakoentzako ezagunak, gainerako eskualdetako jendearentzat, aldiz, arrotzak. Arratiakoa al zara? Lagundu gure hiztegitxoa zabaltzen! 🙂

Arratia Inguruko Hiztegia

Arratia Inguruko Hiztegia

ZIRGILO Euskara Batuan BELARRITAKO
EZKAILU Euskara Batuan SUKALDE
URRUTIZKIN: Euskara Batuan TELEFONOA
URGUXUA Euskara Batuan IGELA
TXIRRI-TXIRRIA: Euskara Batuan KILKERRA
IGURDIALDIA: Euskara Batuan MASAJEA
ZAPEA: Euskara Batuan TXIMA
ABAZERIA: Euskara Batuan JANA
AIUBERTA: Euskara Batuan LOKARRIA, zapatilarena, esaterako
AKEITA: Euskara Batuan KAFEA
ANOTS: Euskara Batuan OHIARTZUNA
AMPOLLAK: Euskara Batuan EURI TANTA HANDIAK
APUKO: Euskara Batuan AITZAKIA
ARBEL EGIN: Euskara Batuan PORROT EGIN
ARKOLOA: Euskara Batuan ALFERRA
GEITU: Euskara Batuan DEITU
KARRA-KARRA: Euskara batuan KORRIKA
MIKO: Euskara Batuan MIZKIN
UKUZKETA: Euskara Batuan GARBIKETA
KUIKA: Euskara Batuan EZKUTAKETAN
SUNDA: Euskara Batuan KIRATSA
IROL: Euskara Batuan KOMUNA
ITZAL: Euskara Batuan ERRESPETU
HOGEN: Euskara Batuan PEKATU

Arratia inguruko hiztegia. Tximeleta. Iturria: eitb.com

Arratia inguruko hiztegia. Tximeleta. Iturria: eitb.com

Ikusi duzuen moduan, liburuaren azalean tximeleta bat ikus daiteke, eta horrek badu bere zergatia. Izan ere, Arratia inguruan TXIMELETA esateko 20 hitzetik gora daude: pitxikoletea, txiripitonea, mitxoletea, mitxilotoia, eskabie, txilipotadea, pitxilotea, txirripitea, bitxilikotea, txilipitañea, sorgin-bitxie, zeruko katue… Ez ahaztu, EUSKARA MAITATU ETA GEURE BERBAK BULTZATU. Bizi pozik eta besarkada bat guztioi! 🙂