Etiketa honen artxiboa: aek

“Korrika badator!”: ‘Tribuaren Berbak’ ere, Korrika

korrika-lekuko

Remigio Mendibururen lekukoa San Telmon

19. Korrika abiatzear den honetan, euskararen aldeko ekimen erraldoia hartu du abiapuntu “Tribuaren Berbak” saioak. 40.000 kilometro eskas egin ditu orain arte Euskal Herrian herriz herri, munduaren zirkunferentziari bira emateko lain! Aurten, beste 2.500 kilometro egingo ditu Urepeletik Bilbora.

Hasieratik hasteko, Donostiako San Telmo museora jo du Kike Amonarrizek, bertan baitute, ondo gordeta, Remigio Mendiburuk egindako lehen lekukoa. AEk-k dohaintzan utzi zion museoari 1999an, eta 2011z geroztik dago ikusgai museo ezagun horretako erakusketa iraunkorrean. Tenperatura, hezetasuna eta argia ongi kontrolatuta dauzkate, onddorik eta antzerakorik ager ez dadin, eta, beraz, zaharberritzera irits ez dadin.

gorriti

Juan Gorriti

Mendiburuk egindako lekuko haren ideia Juan Gorriti artistak eman zion: motrailu baten makilaren itxura ematekoa, alegia. Oraingo lekukoa Gorritik egina da, aurrekoaren ereduari jarraiki. Artistak Amonarrizi esan dio “gure herriaren historia plasmatzen” duela lekukoak, eta, horregatik, ez du nahi hori garbitzerik, bertan bildutako malkoak, izerdia, euria, izotza eta abar mantendu egin behar direlako. Mendibururen lekukoa, esan bezala, San Telmon dago; Gorritiri, ordea, berea beti jendearen esku artean egotea gustatuko litzaioke.

amets

Amets Arzallus

18. Korrikaren lekukoa eraman zuen azken persona izan zen Amets Arzallus bertsolaria. Hark idatzi zuen lekukoak barruan zeraman mezua, eta Baionako plazan hura irakurtzea ohore handia izan zen beretzat. “Korrikak badu zerbait magikoa, euskaldunon bizipoza sentiarazten eta zabaltzen duelako”. Horregatik, egun hartan bizipoz hori guztia bere gorputzean kontzentratuta sentitu zuen bertsolariak. “Euskaldun bati egin dakiokeen opari politenetakoa da”, adierazi du.

brouard

Kike Amonarriz eta Edurne Brouard

Amonarriz, Lekeitiora joan da Edurne Brouardekin hitz egitera. Orain arte Korrikaren koordinatzaile izandakoak Oñatitik Bilbora joan zen lehen Korrika gogoratu du, 1980. urtean. Elurpean eta euripean aritu ziren, baina hala ere, jende andana bildu zuten, eta, beraz, mantendu beharra zegoela erabaki zuten.

amondo

Kike Amonarriz eta Asier Amondo

Izan ere, euskararen aldeko ekintza nagusietakoa da, baina helburu ekonomikoa ere badu. Asier Amondo egungo koordinatzaileak azpimarratu du oraindik euskaltegiak ez daudela normalizatuta, eta Korrikak biltzen duen dirua beharrezkoa zaiela, bereziki Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Dena den, aipatu du beretzat helburu polita litzatekeela aurtengorako “euskahaldun kontzeptu gisa gelditzea”, ahalduntzeak ekarriko bailuke indarrak metatzea euskararen inguruan, auzolanean eta elkarlanean.

amuriza

Xabier Amuriza eta Kike Amonarriz

Akelarre, Egan, Gozategi, Oskorri, Esne Beltza, Gose, Tapia eta Leturia, Fermin Muguruza… Musikari ugarik izan dute Korrikako kanta egitearen ardura, baina lehena, lehen abestiaren egilea, Xabier Amuriza izan zen. “Zuek ere esan bai euskarari” zuen izena, eta “arrapaladan” egin behar izan zuen. Egun batetik bestera egiteko ardura eman zioten, eta Lopategiren doinua, bertso pare bat eta lelo bat egokitu zituen horretarako. Amurizaren hitzetan, kanta garrantzitsua da, “identifikazio handia eta nortasuna ematen diolako kanpainari”.

furgonetak

Kike Amonarriz eta Andoni Seijo

Bi urtean behin izaten da, eta hamar eguneko iraupena izaten du, baina azpiegitura lan izugarria behar du Korrikak. Andoni Seijo “Ibilbide” taldeko kidea elkarrizketatu du Amonarrizek. 16 pertsona ibiltzen dira egunero lanean 2 furgonetatan. Ibilgailuak gasolina hartzeko baino ez dira geratzen, baina lan-taldeko kideek araututa daukate egunean otordu bero bat eserita egitea, erritmoari ongi eutsi ahal izateko.
Lekuetara puntual iristeko, aldez aurretik lan handia egiten dute, eta batez besteko bat dute ezarrita: kilometroko 6 minutu. Seijok aipatu du barru-poz izugarria eragiten diela toki batera iritsi eta jende andana zain dutela ikusteak, baina are gehiago hunkitzen dira zenbait lekutan, persona gutxiago badira ere, horiek ahalegin osoa egiten ikusita.

erribera

Itziar Elejalde, Alizia Iribarren eta Kike Amonarriz

Hori gertatzen da, esaterako, Nafarroako Erriberan. 1.715. kilometroan, Tuteran, topatu ditu Kikek Alizia Iribarren Nafarroako AEK-ren koordinatzailea eta Itziar Elejalde Korrikaren batzordeko kidea. Euren hitzetan, Korrikak laguntza handia ematen dio inguru hartako euskarari, “ilusio handia pizten duelako euskaltzale eta euskaldunen artean”. Gainera, orain arte euskarara hurbildu ez den jendeak ikusten du euskaraz ongi pasa daitekeela jai-giroan. Bestalde, dirua ekartzen du, baina, batez ere, euskara ikusarazi egiten du, eta horrek “hurrengo 2 urtetarako pilak kargatzen” laguntzen die.

19. Korrika Urepelen abiatuko da, eta bertan, sorburuan, amaitu nahi izan dute “Tribuaren berbak” saioa. Adur euskara taldeko Xan Airerekin eta Karine Etxeberrirekin elkartu da Kike bertako plazan, 0 kilometroa egongo den lekuan. 320 biztanle inguru dira, eta lan handia izaten ari da guztia antolatzea, baina “emozio handiz” egin dute. Korrika ez da bertatik sekula igaro, eta, beraz, lorpen handia izan da abiapuntu izatea.

urepele

Karine Etxeberri eta Xan Aire

Eskuz esku igaroko da Korrikaren lekukoa datozen egunetan, eta esku horiek lotuko dituzte kate trinkoz Urepel eta Bilbo. Etenik ez duen katea izango da, eta “Tribuaren Berbak” saioak ere izan nahi izan du kate horretako begi.
Hemen duzue, osorik, “Korrika badator” saioa, EITB Nahieranen.

Euskara eredu ere badelako!

Euskara bere txikitasunean handia da, eta beste hizkuntza gutxitu batzuentzat eredu dela erakustera etorri zaigu ‘Tribuaren berbak’ saioaren azken atala.

Eredu ere bagarelako” izenburupean emititu du ETB1ek aste honetako saioa. Euskara zenbait alorretan, eta zenbait lurralderentzat, erreferente dela erakutsi du, eta, horretarako, hainbat pertsonaren esperientziak eta iritzia bildu ditu Kike Amonarrizek.
tribu-garabide_1024x576

Garabide hizkuntza lankidetza egiten duen garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Maddi Iñarrak eta Ander Bolibarrek azaldu dute hizkuntza biziberritzeko planak egiten dituztela, batik bat, Hego Amerikan. Euren ustez, hizkuntza berreskurapena da Euskal Herriak munduarekin elkarbanatzeko duen esperientzia interesgarrienetako bat. Kolonbiarekin, Guatemalarekin, Ekuadorrekin eta Mexikorekin harreman iraunkorra dute, eta herrialde horietako hainbat komunitatek eredu hartzen dute Euskal Herria hezkuntza-ereduari, herrigintzari eta komunikabideei dagokionean.
tribu-egana_1024x576
Bertsolaritza oso gurea dugu, eta, garai batean hala pentsatzen bazen ere, ez da kantu inprobisatuen adibide bakarra munduan. Portugalen, Galizian, Kanaria Uharteetan, Bretainian eta Iberoamerikan, besteak beste, topa ditzakegu horren adibideak. Gainera, azken urteotan asko zabaldu eta indartu dira bertsolaritzak kantu inprobisatua lantzen duten beste herrialdeekin dituen harremanak. Andoni Egaña bertsolariaren hitzetan, ezagutu dituzten munduko beste kultura guztietan, hemen bezala, amaieratik hasten dira bertsoa eraikitzen. Aldiz, kultura gehienetan musika-tresnen laguntzaz inprobisatzen dutenez, bitxia egiten zaie gure bertsolariek “a capella” kantatzea. Alabaina, atzerrian, bertsogintzak berak baino gehiago, hemengo auto-antolatzeko moduak harritu du jendea gehien; hau da, Bertsolari Elkartea sortzeak, eta hark ikerketak, zabalpenean eta transmisioan egindako lanak.
tribu-korrika_1024x576
Korrika ere erreferente da euskararen sustapenean. Lau urtean behin Euskal Herria kilometroz kilometro zeharkatzen duen lasterketa herrikoia 19.enez abiatuko da martxoaren 19an. Asier Amondo arduradunak adierazi du Korrika badela “auzolanaren eta elkarlanaren adibide”, eta “horrek laguntzen gaitu ahalduntzen, alde batetik, eta, bestetik, euskahalduntzen”. Bestalde, nabarmendu du kanpoko beste hizkuntza gutxitu batzuentzat erreferentzia ere badela, eta munduan dituen beste “anai-arreba” txiki batzuk aipatu ditu: Correlingua (Galizia), Correllengua (Katalunia), Corsa per la lenga (Val D’Aran), Ar Redadeg (Bretainia), Ray yr laith (Gales) eta Rith (Irlanda).

AEK-ko koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak, Korrikaz beharrean, helduen euskalduntze-alfabetatzeaz hitz egin dio Kike Amonarrizi. Haren hitzetan, hemen daukatribu-mertxemugika_1024x576n dimentsioa ez dauka beste inon. Dena den, adierazi du Kataluniari “inbidiaz” begiratzen diola. Izan ere, bertan, heldu batek katalana ikastea erabakitzen duenean, lehen eta bigarren mailak doan dauzka; hori ez da gertatzen, aldiz, euskarara ekarrita. Instituzio nagusiek laguntzen badute ere, (“eta eskerrak!”), ez dago Kataluniaren pareko “doakotasunik”.

Saioaren amaieran, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao elkarrizketatu ditu, elkarrekin, Amonarrizek.

Euskararen indarguneei dagokionez, Baztarrikak hezkuntza eta helduen euskalduntzea aipatu ditu, eta esan du “erreferente garela hizkuntza politika integralak ditugulako (hedabideetan, zerbitzu publikoetan, administrazioan, IKTetan, unibertsitatean…)”. Aitzitik, Bilbaok azpimarratu du euskalgintzatik zenbat proiektu sortu den, zenbat ekarpen egin zaion bai norbanakoak, bai espazioak euskalduntzeari. Nonbait, ez da ohikoa kanpoan eragileak, enpresak eta abar gai izatea komunean jartzeko euren printzipioak, eta ahots bakar batez hitz egitea.

tribu-baztarrika-bilbao_1024x576Ahulguneei buruz ere hitz egin dute. Kontseiluko idazkari nagusiak herritarrak aktibatzeko beharra aipatu du, eta azpimarratu du “euskaraz biziko den komunitate trinkoa” behar dugula, eta “norberak horren kontzientzia hartu” behar duela.
Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailari dagokionez, onartu du asko dagoela hobetzeko eta egiteko euskara biziberritzeko, baina gakoa dela “euskara erabiltzeko gai denak euskara erabiltzeko gogoa izatea, eta euskara erabiltzeko hautua egitea; azken batean, euskara euskaldunentzat erakargarri gertatzea”.

Horretarako, beharrezkoak dira gizartearen inplikazio aktiboa eta adostasun eta sozial zabala. Baztarrikak azpimarratu du “politika euskararen zerbitzura” behar dugula, eta ez “euskara politikaren zerbitzura”.

Amaitzeko, biek ahala biek aitortu dute bidea luzea dela. Eta horretarako, jakina, beharrezkoa da erakundeek eta eragileek norabide berean lan egitea.

Euskara ikasteko, hamaika bide

Kike Amonarriz, Tribuaren Berbak

Kike Amonarriz, Tribuaren Berbak

Gure hizkuntza ikasteko ezohiko bideak erabili dituzten lagunekin izan da Kike Amonarriz, Tribuaren Berbak saioaren bigarren denboraldiko laugarren atalean. Euskara ikasteko hamaika bide daude, ikasle ezberdinei egokitutako nahi adina era. Jende gehienak familian, eskolan, edota euskaltegian ikasi du euskara, ohiko bideak erabili ditu euskalduntzeko. Baina, zeintzuk dira euskara ikasteko ezohiko bideak?

Kolonbiako Jose Miguel Ramirez eta Greziako Maria Spantidi

Kolonbiako Jose Miguel Ramirez eta Greziako Maria Spantidi

Kolonbiako Jose Miguel Ramirez eta Greziako Maria Spantidi YouTuben ezagun egin dira. Biak ditugu euskaldun autodidaktak, eta euren kabuz ikasi dute euskara, Euskal Herria zapaldu gabe, gainera. Jose Miguel Ramirezek 15 hizkuntza dakizki, eta kuttunena euskara du. Euskal Herria ezagutzeko asmoa du, berton lagun handi asko baititu. Mariak 10 hilabete besterik ez ditu behar izan bere kabuz euskara menperatzeko. Jose Miguelek bezala, Mariak ere Euskal Herria eta gure kultura ezagutzeko gogo handia du, baita euskara praktikatzeko ere.

Adam Zawiszewskik eta Veronica Domingok, berriz, euskara klaseak Polonian eta Argentinan jaso zituzten, eta gerora etorri ziren gurera ikasitakoa berrindartzera. Veronicak txikitatik izan du harremana euskararekin: amona euskalduna zuen. Duela 20 urte hasi zen Euskal Etxean euskara ikasten, “Argentinan Euskaraz” programaren bidez. Astean 2 klase ematen zituzten. Euskarak aukera asko eman dizkio Veronicak: alde batetik, amonarekin konplizitate handiagoa izatea lortu zuen; bestetik, euskal kultura ikasteko aukera eman zion. Adamek, aldiz,

Adam Zawiszewski eta Veronica Domingo

Adam Zawiszewski eta Veronica Domingo

unibertsitatean ezagutu zuen euskara. Frantses filologia ikasten ari zela, euskara ikasteko aukera eman zioten, eta izena eman zuen. Kikeri adierazi dionez, Poznanen 1991n ala 1992an hasi ziren euskara klaseak ematen. Astean, ordu t’erdiko 3 eskola ematen zituen, neguan Zornotzako barnetegian ikastaroak egiten zituen, eta udan ere etortzen zen ikastaroak egitera. Batueraz egiteaz gain, bizkaieraz ere egiten du Adamek. Egunero erabiltzen duen komunikatzeko tresna da Adamentzat euskara.

Mungian izan da Kike Amonarriz, euskaldunok etxetik eta eskolatik kanpo ikasten ditugun hizkuntzez galdetzen. Ingelesa eta frantsesa dira gehien ikasten dituzten hizkuntzak.

Asko dira historian zehar euskaraz ikasteko argitaratu diren metodo eta testuliburuak, eta guztiak topa daitezke Donostiako HABE liburutegian, Antiguo auzoan. 50.000 erreferentzia eta liburu baino gehiago aurki daitezke bertan. Hainbat metodo erakutsi dizkigu Kikek, hala nola “Euskera Viviente/Euskara Bizia” harribitxia, CCCko kaseteak, edo “Bai Horixe” euskara ikasteko egin zuten lehen telebistako saioa.

Zuriñe Abasolo eta "Bertxo"

Zuriñe Abasolo eta “Bertxo”

Euskaltegiek ohiko aurrez aurreko eskolez gain eskaintzen dituzten aukerak azaldu dizkigu Kikek. Klase presentzialez gain, autoikaskuntza gero eta gehiago erabiltzen dute. “Bertxo” irakasleak azaldutakoaren arabera, ikasleek, ordenagailuaren aurrean ikasten dute. Horrez gain, klasera ere joaten dira. Zuriñe Abasolo autoikaskuntza bidez ari da euskara ikasten: alde batetik, ez du denbora askorik lanaren ondorioz, eta aurki ama izango da.

Adinekoak euskara ikasten

Adinekoak euskara ikasten

Adina ez da arazo izaten ikasteko gogoa dagoenean. Txorierriko hainbat edadedun lagunek euskara zergatik ikasten ari diren azaldu diote Kikeri. Maria Gaston irakasleak azaldutakoaren arabera, 60 urtetik gorakoak dira bere ikasleak, eta astean hirutan biltzen dira: birritan klase normalak izaten dituzte, eta hirugarrenean beste talde batekin biltzen dira mintzapraktikak egiteko. Hona hemen, euskara zergatik ikasten ari diren: batez ere bilobekin euskaraz hitz egiteko, erronka modura, abesbatzan abesten dituzten kantuak ulertzeko, gure aberriaren hizkuntza delako…

Gurera atzerritik heldutako gaztetxoek ere ikasten dute euskara. Joseba Ibarra kultur arteko hezkuntza arduradunak gaztetxo etorkinak nola euskalduntzen diren azaldu dio Kikeri. Beste hizkuntzak erakusten diren bezala, euskara ere maitasun handiz irakatsi behar dela dio Josebak. Batez ere, ikasle etorkinak, gainerako ikasleekin batera, eskolako dinamikan sartzea lortu behar da, berriek euskara ikas dezaten.

Saharako Carama Mohamed eta Burkina Fasoko Talato Zeina Zongo

Saharako Carama Mohamed eta Burkina Fasoko Talato Zeina Zongo

Saharako Carama Mohamed eta Burkina Fasoko Talato Zeina Zongo euskaldun berriak dira. Caramak 12 urte ditu, eta duela 3 urte etorri zen Euskal Herrira. Zeinak 13 urte ditu, eta duela 4 urte etorri zen gurera. Euskara ikastea erraza egin zaien arren, aditzak pixka bat zailak direla aitortu dute. Zeinak euskal musika maite du: Ken Zazpi, Betagarri… Caramari liburuak gustatzen zaizkio. Biei gustatzen zaizkie udalekuak.

Hizkuntza bat ikasteko hamaika aukera daudela ikusi dugu, beraz, norberak berea aukera dezala.

Saioa osorik ikusi dezakezue EiTB Nahieran atarian:

Aukeratu gertuen duzun euskaltegia eta egin euskaraz!

Iritsi da ikasturte berria. Garai honetan jende askok asmo eta helburuak jartzen dizkio bere buruari: kirola egiten hastea, erretzeari uztea, bizitzari baikor begiratzea… eta zergatik ez, euskara ikastea! Euskararen alde horrenbeste lan egiten duen AEK-k abian jarri du “euskara bizia”  kurtso berrirako kanpaina, eta guk euskal hiztunen kopurua gehitzea nahi dugunez, eta bide batez euskal herritarren beharrak asetu nahi ditugunez, Euskal Herriko euskaltegietatik ibilbide txiki bat egitea pentsatu dugu. Bazatoz? 🙂

euskaltegiak

BIZKAIKO EUSKALTEGIAK

Bilboko euskaltegiak

Zornotzako euskaltegia: Amorebieta-Etxano AEK

Arratiako euskaltegia: Arratia

Arrigorriagako euskaltegia Arrigorriaga

Barakaldoko euskaltegia: Barakaldo AEK

Basauriko euskaltegia: Bolintxu AEK

Bermeoko euskaltegia: Bermeoko AEK

Derioko euskaltegia: Txepetxa AEK

Durangoko euskaltegia: Abarrak AEK

Elorrioko euskaltegia Abizari AEK

Ermuako euskaltegia: Kaltxango AEK

Galdakaoko euskaltegia: Barandiaran AEK

Gernikako euskaltegia: Gernikako AEK

Getxoko euskaltegia Lauaxeta AEK

Gorlizko euskaltegia: Jentilbaso AEK

Leioako euskaltegia: Leioako AEK

Lekeitioko euskaltegia: Lekeitioko AEK

Markinako euskaltegia: Markinako AEK

Mungiako euskaltegia: Kinttopeko AEK

Muskizko euskaltegia: Muskizko AEK

Ondarroako euskaltegia: Lea-Artibaiko AEK

Portugaleteko euskaltegia: Xaribari AEK

Santurtziko euskaltegia: Santurtziko AEK

Sestaoko euskaltegia: Sestaoko AEK

Trapagarango euskaltegia: Solas AEK

Zallako euskaltegia: Enkarterriko AEK

GIPUZKOAKO EUSKALTEGIAK

Donostiako euskaltegiak

Andoaingo euskaltegia: Andoaingo AEK

Arrasateko euskaltegia: Debagoieneko AEK (Erdu euskaltegia)

Astigarragako euskaltegia: Astigarragako AEK

Azkoitiko euskaltegia: Azkoitiko AEK

Beasaingo euskaltegia: Beasaingo AEK

Eibarko euskaltegia: Eibarko AEK

Elgoibarko euskaltegia: Elgoibarko AEK

Hernaniko euskaltegia: Hernaniko AEK

Irungo euskaltegia: Irun AEK

Lasarte-Oriako euskaltegia: Muntteri AEK

Lezoko euskaltegia: Oroitzene AEK

Oiartzungo euskaltegiaIntxixu AEK

Ordiziako euskaltegia: Goiztiri AEK

Oreretako euskaltegiaXenpelar AEK

Pasai Antxoko euskaltegia: Txirrita AEK

Zarauzko euskaltegia: Txomin Agirre AEK

Zumaiako euskaltegiaZumaiako AEK

Usurbilgo euskaltegia: Etumeta AEK

ARABAKO EUSKALTEGIAK

Gasteizko euskaltegia:

Lautadako euskaltegia: Lautadako AEK

Amurrioko euskaltegia: Amurrioko AEK

Laudioko euskaltegia: Laudioko AEK

NAFARROAKO EUSKALTEGIAK

Iruñeko euskaltegiak

Altsasuko euskaltegia: Itsasi AEK

Berriozarreko euskaltegia: Auzalor AEK

Burlatako euskaltegiaZaldualde AEK

Elizondoko euskaltegiaSuinki AEK

Erronkariko euskaltegia: Erronkariko AEK

Garraldako euskaltegia: Garraldako AEK

Larraintzarreko euskaltegia: Ultzamako AEK

Lekunberriko euskaltegia: Larraun AEK

Lizarrako euskaltegia: Beñat Etxepare AEK

Otsagiko euskaltegia: Otsagiko AEK

San Adriango euskaltegia: Galtzagorri AEK

Tafallako euskaltegia: Tafallako AEK

Tuterako euskaltegia: Arrigarai AEK

IPARRALDEKO EUSKALTEGIAK

Arbonako euskaltegia: Arbonako AEK gau eskola

Azkaineko euskaltegia: Azkaineko AEK gau eskola

Baionako euskaltegia: Narbaitz euskaltegia AEK

Beskoitzeko euskaltegia: Beskoitzeko AEK gau eskola

Donapaleuko euskaltegia: Amikuzeko AEK gau eskola

Donibane Garaziko euskaltegia: Garaziko AEK gau eskola

Donibane Lohizuneko euskaltegia: Donibaneko AEK gau eskola

Hazparneko euskaltegia: Hazparneko AEK gau eskola

Hendaiako euskaltegia: Hendaiako AEK gau eskola

Hiriburuko euskaltegia: Hiriburuko AEK gau eskola

Itsasuko euskaltegia: Kanbo-Itsasuko AEK gau eskola

Lehuntzeko euskaltegia: Lehuntzeko AEK gau eskola

Mauleko euskaltegia: Xiberuko AEK gau eskola

Miarritzeko euskaltegia: Miarritzeko AEK gau eskola

Mugerreko euskaltegia: Mugerreko AEK gau eskola

Uztaritzeko euskaltegia: Uztaritzeko AEK gau eskola

aek-euskaltegiak

Jakin hauez gain Udal euskaltegiak ere badaudela. Zure euskaltegian, lagunartean, etxean edo lanean, hasi ikasturte berria euskaraz mintzatzen. Ondo izan, euskaldun, eta besarkada handi bat! 🙂