Tag Archives: abenduaren 3a

Euskararen ginkana sarean da! Euskararekin ondo pasatu nahi al duzu?

Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, Euskararen Ginkana lehiaketa antolatu dute sarean. Gogoratu, gainera, erronka dugula abian egun horretarako. Dagoeneko ba al zara Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdearen lagun?

Kutxa Ekoguneak, Euskararen Udal Patronatuarekin elkarlanean Euskararen Ginkana lehiaketa abiarazi zuen iragan astean. Esteka honekin jakitera ematen genizuen lehiaketa honen berri. Astero parte hartzaileek www.euskararenginkana.net webean euskarari buruzko galdera edo proba bati erantzun beharko diote. Lehiaketa gazteei zuzenduta dago bereziki eta banaka jokatu behar da. Modu erraza eta polita euskaraz jolasteko ezta? 🙂 Ba hori ez da dena, sariak baitaude jokoan. ¡Animatu eta eman izena, sare sozialetan eta teknologia berrietan euskararen presentzia gehitzea beharrezkoa da eta!

Eta abenduaren 3an egingo den euskaren aldeko jai handiaren harira, gogoratu nahi dizuegu erronka dugula abian! Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean abenduaren 3rako 10.000 lagun batuko al ditugu?. Dagoeneko 5.640 lagun gara, baina burugogorrak garela diote, ba nabaritu dadila!! Ia denon artean euskararen txoko eder hau handitzea lortzen dugun. Aurtengo Euskararen Eguna mundiala izango da! Gomendatu txoko hau zure lagunei, hilabete baino gutxiago dugu eta erronka gainditzeko!!

Eta atzo bertan Hiru3 eitb.com.eko atari berriaren berri ematen genizuen, Interneten marrazki bizidunak ikusteko aukera zabala eskaintzen duen orria. Aurrerantzean, beraz, Dragoi Bola, Shin Chan, Doraemon… ETB-3n gaur egun emititzen diren marrazkiak edozein momentutan Internet bidez ikusteko aukera dago, eta soilik klik eginez zure marrazki bizidun edo saiorik gustukoena ikus dezakezu! Raquel Ibarluceak, pozik, horrela esaten zigun: “Hau bai ona! nere semi Mikeleri asko gustatzen jako Txirri,Mirri, eta Txiribiton ikusten eta Amerikatan bakarrik ikusi leike dogu Domeketan”. Gu ere izugarri pozten gara, Raquel, telebista euskaraz ikustea euskaldunontzat berri bikaina baita!! 🙂

Honekin amaiera emango diogu gure gaurko postari. Euskara maite baduzu eta euskalduna bazara, parte hartu gure Facebookeko orrialdean, gure hizkuntzaren inguruko albisteak biltzen ditugu eta txoko honetan, eta ondoren, blog honetan biltzen ditugu zuek esandakoak. Aupa zuek!! Ondo ondo pasa egun hauek eta eskerrik asko!!

Euskarazko aditzak jolasean landu nahi?

Euskarak eta euskal aditzek lanak ematen dizkigute zenbaitetan eta horri aurre egiteko asmoz, erreminta berri bat aurkeztu dizuegu Facebookeko orrialdean. Hori eta mugikorretarako aplikazio baten berri, gaurko laburpenean. Goazen jolasean, gaurko postarekin!

Eskolan baita eskolatik kanpo ere maiz izan ohi ditugu buruko minak euskal aditzekin. Ba… badaukagu irtenbidea!! Nola? Hemen aurkezten dizugun tresna berri honen bitartez. Eskolako ohiko taula aspergarriak albo batera utzi eta kasuak eta pertsonak aukeratu beharko dituzu, eta ondoren webguneak adizki zuzena emango dizkizu. Klik eginez, eta modu erraz, xinple eta intuitiboan, Euskal aditzak ikasteko eta zalantzak argitzeko webgune berria da Aditzak.com, Ideatecak hil honetan argitaratu berri duen txokoa. Askok eta askok eman diozue “Gustuko botoiari” eta Amaia Irabak, berriz, tresna berriaren inguruko iruzkina utzi du: “ideia ona iruditzen zait”. Jolastu, egin klik eta ikasi aditzak behar den bezala erabiltzen!

Izugarria da sakelako telefonoek nola aldatu duten mundua. Honetan ere euskaldunok euskaraz egin nahi dugu, eta orain arte ez dugu aukera handirik izan. Aurten ordea, Nonicken, Bilbon eitb.com-ek eta Eusko Jaurlaritzak Interneteko joeren inguruan antolatzen dituzten nazioarteko biltzarrean ideia berri bat sortu da, eta ideia hori, gauzatu da dagoeneko. SwiftKey tresnaren euskarazko bertsioaz ari gara, norberaren mugikorrarekin euskaraz hitz bat idatzi eta hurrengo hitzaren lehen hiruzpalau letrak soilik tekleatuta, telefonoak euskaraz hitz osoa zein den aurreikusi eta automatikoki idazten duen aplikazio berriaz. Sakelakoan ere euskaraz egin nahi dugu!! Hemen duzue azalpen bideo bat eta egin froga!!

Amaitzeko gogorarazten dizuegu erronka dugula martxan zuentzako. Abenduaren 3a, euskararen eguna, egun mundiala izatea nahi dugu eta horretarako zuen laguntza behar dugu. 10.000 lagun bildu nahi ditugu! Lortuko al dugu? Euskaldun asko gara Euskal Herrian, eta nabaritu dadila! Animatu zuen lagunak gure lagun egitera!! Euskararen eta euskaldunon topalekua da hau eta, beraz, partekatu geure hizkuntza honen inguruko albisteak, hitzorduak… eta beste zenbait kontu gure horman. Ez ahaztu Euskaldunok Euskaraz egin behar dugula!  Pozik bizi!! 🙂

Euskararen Egunerako 10.000 lagun biltzeko erronka. Lortuko dugu!

Euskararen Egunerako Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdean 10.000 lagun lortzeko erronka abiatu dugu. Erronka horren inguruko azalpenak eta Maite Goñik euskara sarean zabaltzeko egindako proposamenak errepasatuko ditugu gaurkoan. Goazen, bada, laburpenarekin!

Asko dira euskararen alde egiten diren ekitaldiak, eta horien artean aipagarriena abenduaren 3an, Xabierko Frantzisko deunaren egunean, egiten de Euskararen Nazioarteko Eguna da. Euskara aldarrikatzea eta goraipatzea du helburu egun honek, eta aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna mundiala izatea nahi dugu. Hori dela eta erronka berri bat jarri dugu martxan, datorren abenduaren 3rako 10.000 lagunek Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrialdea gustuko izatea. Horretarako “Atsegin dut” botoiari eman eta ondoren zuen lagunei gomendatu orrialdea. Baietz Euskararen Egunerako 10.000 lagun bildu Euskaldunon orrialdean. Aupa zuek, lortuko dugu!!

Bestalde, eta Euskara sarean zabaltzeko asmoz, Maite Goñik 5 proposamen luzatzen zituen artikulu interesgarri bezain aberats honetan, maitego, bere blogean argitarartutakoa. Honen hitzetan, bide ugari daude euskara sarean hornitzeko, eta gure, hau da, euskaldunon esku dagoela azpimarratzen zuen. Horregatik zuen proposamenak bidaltzeko eskaria egiten genuen horman. Animatu!!! Guztiak ongietorriak izango dira eta! 🙂

Hau guztiaz gainera, iragan astean, ostiralean, AEBko zenbait irakaslek Boisen lantegia egingo zutela kontatzen genizuen lotura honekin. Asteburuan zehar, aurreko 4 urteetan egindako lana berrikusi, lortutako helburuak baloratu, datozen urteei begira pausuak adostu edo klaseak nola prestatu, horiek eta beste gai batzuk jorratu zituzten  NABOko euskara irakasleek laugarren trebakuntza lantegian.

Eta honekin, amaiera emango diogu gure gaurko postari. Gogoratu erronka dugula zuentzat, 10.00o lagun lortzea Facebookeko orrialdean. Euskaldunok burugogorrak omen gara, hori diote, ba nabaritu dadila. Aupa euskaldun!! Ondo ondo izan eta besarkada bat 🙂