Tag Archives: abenduak 3

Euskararen Eguna eta #mundiala traola jaun eta jabe sare sozialetan

Euskararen Nazioarteko Eguna #mundiala izaten ari da. Jakin, badakigu euskarak 365 egun dituela, baina gaurkoa egun berezia da, urtero bezala, gaur ere, abenduak 3,  euskara aldarrikatzeko ekitaldiak antolatu baitira Euskal Herriko txoko guztietan. Eta gure herrietan ez ezik, sarean ere bolo-bolo dabil Euskararen Nazioarteko Eguna 2013. 🙂

euskara365

Twitter Euskararen Egunaren ispilu bihurtu da. Hauek izan dira eguneko joerak:

• #mundiala
• #euskarareneguna
• #365egun
• #euskarazbizinahidut
• #EuskarazBizi
• #ipiniaurpegia
• #euskarak365egun
• #euskara
• #Abenduak3

Ostiralaz geroztik, gainera, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk bultzatutako #mundiala kanpaina, arrakasta itzela izaten ari da, eta, gaur, eguna iritsi bezain pronto, “lehertu” egin da. Guk euskara aldarrikatuz gaur txioak bidali dituzten pertsona ezagun batzuren txioak bildu ditugu:

Maddalen Iriarte (@maddaleniriarte): #euskarazbizinahidut#365egun#mundiala izan dadin

Julian iantzi (@JulianIantzi1): Euskara hizkuntza modernoa, erabilgarria, bizia, gaztea, noranahikoa, geurea… baina batez ere #mundiala dela erakutsi behar dugu gaur.”

Hasier Etxeberria (@hasier):Gaur Bordelera EUSKARAREN JATORRIA, ENIGMA EUROPAR BAT dokumentala erakustera http://t.co/MZvZyICSQ6#mundiala

Xabier Madariaga (@XMadariagaI) Euskararen nazioarteko eguna!!! #mundiala#euskarazbizi#365egun#euskarareneguna

Sara Gándara (@saragandara) #MUNDIALA#EUSKARAK365EGUN

A. Agirregomezkorta (@Andoni_Agk) Egunon Euskararen Egunean. Aldarrikatu beharko ez dugun egunarekin amesten. #mundiala

Andoni Lizeaga (@lizeaga) baionan euskararen eguna pic.twitter.com/KSjGCFBI3z

June Ansoleaga (@JuneAnsoleaga) Ze polita! @eguraldia n ere #EuskararenEguna ospatzen hizkeren atlasarekin. Ideia bikaina @uaristi #mundiala

Euskaren Nazioarteko Txioak

“#mundiala”i buruzko Txioak

Amaitzeko ez ahaztu, gaur bai, baina datorren 365 egunetan ere euskaraz koloreztatu behar ditugula kaleak, ikastetxeak, eta nola ez, sare sozialak. Geure txikiek eskolan ikasten duten kanta eder batekin uzten zaituztet: “Hasi etxetik eta kalera, hasi kaletik eta etxera, martxan jarri da lege berria, EUSKARAZ EUSKAL HERRIAN”. EUSKARA #MUNDIALA DA! 

#euskarazbizinahidugu TT izatea lortu dugu!

Abenduaren 3a da gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna. Munduko txoko guztietan entzuten ari gara euskara, eta sare sozialak ere sutan esnatu dira goizean goizetik. Egun onak ematearekin batera hasi gara euskaltzaleok Twitter bidez Euskara goraipatzen eta gure hizkuntzaren inguruko txioak bidaltzen. Horren adibide garbia da goizeko 08:50etik 09:10era #euskarazbizinahidugu hasthag-a TT izan dela. Egun guztian zehar etengabea izan da jarioa eta edozein ordutan sartu den erabiltzaile oro konturatuko zen gaurkoa egun berezia dela euskaltzaleontzat. Goazen egunak eman duena errepasatzea! 🙂

Euskararen Nazioarteko Eguna. Iturria: euskaraz.net

Euskararen Nazioarteko Eguna. Iturria: euskaraz.net

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna Twitterren

Ba al dakizue zein izan den gaur #euskarazbizinahidugu traolarekin gehien bertxiotu den txioa? EsaldiakEuskaraz kontuak txiokatu duena. 193 bider izan da bertxiotua eta ondorengoa dio:

“Euskaraz hitzegitea da egunero leku guztietan euskaldun egiten nauena, horregatik #EuskarazBiziNahiDugu ! ”

Euskal tuitlariok Euskararen Nazioarteko Egun hau nola bizi dugun ikusi nahi al duzue? Modu askotako esaldi eta txioak ikusi ditugu. Batzuk esaera zahar eta esamoldeak erabili dituzte, beste askok, euskal kanta eta bideoen bidez nahi izan dute euskararen erabilera aldarrikatu, eta izan dira zorion esaldien bidez ospatu dutenak ere.  Hemen dituzue horietariko batzuk:

ʟєɪʀє@addiictedtoyou

Euskal Herrian euskara hitz egiterik ez bada, bota dezagun demokrazia zerri askara. #EuskarazBiziNahiDugu.

lide@zuazo_lide

euskara da euskaldun egiten gaituena! #EuskarazBiziNahiDugu

kukooo.@kuko_16

Gau ta egun eskeraz bizi nahi dut da gauza bera egin dezakezu zuk!! #euskarazbizinahidugu

Mikel Erbiti @erbitiPackman

Izan zirelako gara, garelako izango zarete #EuskarazBiziNahiDugu

Aitor Madrid@munduariso

Euskarak 365 egun http://www.youtube.com/watch?v=jji–SOOUuw&feature=em-uploademail … #Euskarazbizinahidugu

Maitane Weizap@maitane_idame

Euskaraz bizi nahi dut goizean goizik, ez da amets bat nire nahia da baizik. #EuskarazBiziNahiDugu

gorka urtaran @gorka__urtaran

♫♫ Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena? ♫♫… #EuskararenEguna #euskarazbizinahidugu http://www.youtube.com/watch?v=Ej2XLHbfF-s&feature=youtube_gdata_player …

Julen@JulenGudari

“…gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak…” #EuskarazBiziNahiDugu

Hemen #euskarazbizinahidugu traola erabiliz une honetan Twiterren dagoen jarioa

Katalanez ere zorion mezu ugari heldu zaizkigu, baita hemendik urrun dauden euskaldunen txioak ere, eta euskal komunikabideek eta euskalgintzako hainbat ordezkarik ere Twitter erabili dute #euskarazbizinahidugu-la aldarrikatzeko.

XabierEuzkitze

Euskara da nire aberria. #EuskarazBiziNahiDut #EuskararenEguna

Urtzi Urkizu@urtziurkizu

Txinatarrak txineraz, yankiak ingelesez eta alemanak alemanieraz bizi diren bezala euskaldunok #euskarazbizinahidugu

joseba permach@jpermach

Euskarak ez luke egunik izan behar. Egunero-egun osoan zehar euskaraz aritzea beharko luke izan normaltasunik normalena #EuskarazBiziNahiDugu

GAZTEA@GAZTEA

#euskarazbizinahidugu Euskaren Eguna dela eta @GAZTEA-n euskal musika dugu gaur nagusi http://ow.ly/fLMq3 http://ow.ly/fLMq5

zuzeu@zuzeu

Guk ere Euskaraz bizi nahi dugu, eta horretarako gure alea jarriko dugu. http://www.youtube.com/watch?v=-1FxKvg5hvs … #EuskarazBiziNahiDut

Independència@LaIndepe

Ajudem als companys d’Euskal Herria a fer TT #EuskarazBiziNahiDugu

Ikusi duzuen moduan, euskarari buruzko aldarrikapenak lau haizetara zabaldu dira Twitterren, baina ekitaldiak asteburu osoan izan dira, esaterako, Donostian. Gipuzkoako hiriburuko kaleetan “Euskaraz bizi nahi dut” lelopean egindako manifestazioan bi aurpegi ezagun ikusi genituen, “gure atsuak”, eta eurekin uzten zaituztegu. Baina aurrez, honatx gure mezua: Atzo, gaur eta bihar #euskarazbizinahidugu. Gora gure hizkuntza, gora euskara!

Ba al zenekien Euskararen Eguna 1949an ezarri zela?

Abenduaren 3a ate joka dugu, eta urteroko legez, ekitaldiak ez dira faltako Euskararen Nazioarteko Egunean. Horien artean, Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian dugun erronka: 10.000 lagun biltzea abenduaren 3rako. Euskararen Egunaren nondik norakoak aztertu nahi izan ditugu gaurkoan, euskararen eta euskaldunon inguruko kontuak biltzea baita Euskararen blog honen helburua. Noiztik ospatzen da? Zergatik abenduaren 3an? 🙂

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna: Ba al zenekien….


…. Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko deunarekin? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.

…. 1949. urtean ezarri zuela Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna? 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. Euskararen Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentu batekin topo egin dugu Sarean.

1949ko Euskararen Eguneko idatzia. Iturria: Eusko Sare

1949ko Euskararen Eguneko idatzia. Iturria: Eusko Sare

.… Euskararen Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan “Eskuararen Eguna” erabili zen eta ondorengo urteetan “Euzkararen eguna” edo “Euzkara Eguna” bezala ikusi izan dugu. Egun Euskararen Eguna edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.

…. Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.

… 2006ko Euskararen Egunerako abestia egin zuela Benito Lertxundik? Hemen dituzue kantaren bi zati:

Euskara giza ondarea da: komunikazio

eta batasunerako tresna.

Elkar ulertu eta giza helburu gorenera

heltzeko beharrezko baliabidea.

Hizkuntza ispilu leiala da,

non kondairan zehar, herri baten

baldintza sozialak isladatzen diren.

….. 2008. edizioan Jokin Mitxelena marrazkilariak eta Ion Martin bertsolariak komiki bat sortu zutela Euskaren Egunaren harira?

euskararen-nazioarteko-eguna-2euskararen-nazioarteko-eguna-3euskararen-nazioarteko-eguna-4

Euskara hizkuntza bakarra eta berezia da, eta hori goraipatzea eta zaintzea, guri, euskaldunoi dagokigu. Aurten ere kalera aterako gara milaka eta milaka euskaldun euskarari keinu bat egitera. Eta milaka lagun izatea nahi dugu sarean;  horregatik, Euskaldunok Euskaraz Facebook orrialdean 10.000 lagun lortzea, horixe da gure erronka. Eskerrik asko guztioi, maitatu euskara, eta BIZI EUSKARAZ! 🙂

Euskararen Eguna ate joka dugun honetan, 10.000 lagun biltzeko erronka gertuago Facebooken

Larunbat honetan, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta gure Facebookeko orrialdean geroz eta gehiago gara. Horregatik eguna heldu aurretik euskaldun guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu Euskararen alde egin duzuen guztiagatik. Erronka izango dugu hizpide gaurko laburpenean, baina beste gai batzuk ere jorratuko ditugu ondorengo lerroetan. Etorriko al zarete gurekin? 🙂

Azken asteotan, abenduaren 3an egingo den Euskararen Egunaren harira, hainbat ekitaldiren berri eman dizuegu Euskaldunok Euskaraz Facebooken, horien artean erronka bat: Euskararen Egunerako 10.000 lagun biltzea orrialdean. Erronkara heltzeko oraindik nahiko urrun bagaude ere, gorakada nabarmena izan da orrian, beraz, ESKERRIK ASKO! 🙂 Asko izan zarete erronkan sinistu duzuenak, eta utzi dituzuen iruzkin guztiak hemen biltzea ezinezkoa bada ere, horietako batzuk bildu nahi izan ditugu.

Elisa Alvarezek, Joseba Orbegoak edo Unai Larrañagak, esaterako, erronka lortuko dugula uste dute, eta Josu Orbek, berriz, norberak bere gogoeta egiteko, ondorengo hitzak uzten zituen: “Momentu honetan 6575 garela ikusten dut baina, zenbatek daukagu euskara nabigatzailearen lehen hizkuntza? Zenbatek daukagu Feisbuka euskaraz? Zenbatek sistema eragilea? Aurrera! Eman pausua!!!”. Juan Luis Ormaetxeak “euskara dela euskaldun egiten gaituena” esaten zigun, eta Patxi Goñik, berriz, hitz eder hauek partekatzen zituen gu guztiokin: “Gu gara euskara gu euskaraz gara”. Eskerrik asko bihotz-bihotzez guztioi eta lortzen ez badugu ere, zuen hitzek eta animoek bete egin gaituztela esan nahi dizuegu.

Euskararen jatorriaren dokumentala, Bernardo Atxaga Anitzelen….

Euskararen Egunarekin jarraituko dugu, izan ere hori abiapuntu hartuta, atzo ETB-1n Hasier Etxeberriaren “Euskararen jatorria: Enigma europar bat” dokumentala estreinatu zen. Dokumentalaren estreinaldiaren kontua aste hasieratik dabil gure orrialdean bueltaka. Liv Lif Tailorrek ikus-entzunezkoaren trailerra partekatu zuen. “Itxura ederra dauka”, gaineratzen zuen. Gaur arratsaldean bertan, gainera, Iban Bilbaok EITB Nahierara Euskara, Enigma europarra dokumentala ikusteko lotura uzten zigun: “Ia noiz dakoten tartetxu bet 😉” esaten zuen. Zuek ere ikus-entzunezkoa ikustera gonbidatzen zaituztegu, euskaldunok belaunaldiz belaunaldi hitzetik hortzera darabiltzagun gaien berri ematen baitigu Hasierrek zuzendutako lan honek.

Eta gaiez aldatuz, gaur gauerako hitzordu bat. Bernardo Atxaga idazle euskaldunaren ibilbide profesionala zein pertsonala gertutik ezagutu nahi izatera, ez galdu Xabier Euzkitzek gidatutako saioa, Bernardo Atxaga Anitzelen egongo baita gaur gauean.

Garazi Weyek “Euskara…atzo, gaur eta beti” izeneko bideoklip eder bat partekatzen zuen Facebookeko orrialdean. BBKKlip txapelketarako egindako bideo bat zela kontatzen zigun. Honen aurrean Azkue Fundazioak ere iruzkina uzten zuen eta aste honetan irabazleak nortzuk diren esango dutela jakinarazten zigun. “Benetan bideo polita!”, gaineratzen zuen. Zorte on ona opa diogu bai Garaziri baita bideoklipean parte hartu duten lagun guztiei ere. Guk ere euskaraz maite zaituztegu!! Hemen duzue bideo oso osorik! Gozatu!

Amaitzeko, asteartean MinoriTB jardunaldi irekia egin zen EITBren Bilboko Egoitzan. Berrikuntzen artean Txio zuzeneko emanaldietan integratzen den jarraipen tresna erabiltzeko aukera izango zela kontatzen genizuen, izan ere, sare sozialetan ere euskera bultzatzea da euskaldun guztion helburua, eta bagoaz, piskanaka, betetzen.

Eta honekin amaiera emango diogu gure gaurko laburpenari. Gogoratu larunbatean euskaldunok hitzordua dugula, Euskararen Eguna ospatuko baita munduko hainbat txokotan. Goio Etxezarragak horman uzten zigun hitz hauekin agurtuko gara. “Heuskara ialgi hadi plazara!. Euskaldunok euskaraz kalean!!!!!!”. Besarkada bat guztioi eta egurra erronkari!! Lortuko dugu eta! 🙂