Category Archives: sare sozialak

#umetakoberbak traola, gaur euskal tuiterlarion ahotan

Share Button

“Kartapazio”, “gometxak”, “axota”, “sokasaltoa”, “kanikak”, “txikerra”, “xorroskiloa”, “berebila”, “xiba”, “kromoak”, “andereño”, “ta zu beti bat gehiago”… Atzera begiratu eta Euskal Herriko haurren lekuan jarri gara gaur euskal tuitlariak. #umetakoberbak traola goizean goizetik joera izan da Twitter sare sozialean, pil pilean egon den gaia izan baita 680 txio baino gehiagorekin, eta honen aurrean harro sentitzeko moduan gaude, beste behin, euskarak eta euskaldunok lezioa baitugu sarean.

Argazkia: eitb.com

Argazkia: eitb.com

“Andereño, komunera joan al naiteke?”, ez esan sekula esan ez duzunik!!! :-)   “Azkena ipurdi gizena!!”, esaldi hau jolas garaitik bueltan, maiz esaten genuen. Eta… “Soinketa, Ingurune…” zenbat buruhauste!!! Hainbat kanta ere ez ditugu berehalakoan ahaztuko: “Don, don, belandron, belandroko elizan,zazpi gizon dantzan.. .” edo “saaardiña baaat”.

Eta zuk, zein esaldi edo hitz oroitzen dituzu??? Zurea pensatu bitartea, hemen gaur Twitterren #umetakoberbak traolarekin jasotako txioak. :-)

10.000 lagun, Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrian. ZORIONAK!

Share Button

2013ko otsailaren 26a gogoratzeko eguna izango da euskaldunontzat. 10.000 euskaldun bildu gara dagoeneko Euskaldunok Euskaraz Facebookeko orrian, eta hori ospatzeko berria da!! :-) Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuek gabe hau ez bailitzateke posible izango. Eta ondoren, euskaldun guztiak zoriondu nahi ditugu, euskaraz eta euskarari buruz hitz egiten duen orri honetako parte izateagatik. Benetan hunkigarria da hor zaudetela jakitea, beraz, aupa zuek eta jarraitu horrela!

522079_321297787924871_909667364_n copy

2010eko urtarrilaren 1ean sortu zen euskararen aldeko orrialde hau eta hiru urte geroago euskaldunon bizitzako parte bilakatu da. Guztion artean euskararen inguruko albisteak, bitxikeriak, deialdiak, eztabaidak… sortzea zuen helburu, eta erronka lortu dugu, euskararen inguruan gertatzen ari dena euskaldunon ahotatik kontatzen dugulako. Horregatik JARRAI DEZAGUN EUSKARA BULTZATZEN! :-)

Euskal Herrian euskaraz

Euskal Herrian euskaraz
nahi dugu hitz eta jolas
lan eta bizi euskaraz eta
hortara goaz,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
gure hizkuntzak har dezan arnas,
bada garaia noizbait dezagun
guda hori gal edo irabaz.

2013ko txotx denboraldiko enbaxadorea: Doraemon, Falete edo Eguiguren?

Share Button

Ondo irakurri duzue! Txotx denboraldia hasi da. La Oreja de Van Goghek egin zuen Astigarragako lehenengo txotxa atzo, eta igandean, berriz, Gazteako Dida saioko lagunek aurkeztu zuten Hernaniko sagardo denboraldia. Nortzuk izango ote dira datorren urteko gonbidatuak? Hasi dira lehendabiziko aurreikuspenak #DatorrenUrteanSagardoDenboraldiariHasieraEmatekoProposamenak traolarekin. Ez larritu, proposamenak besterik ez dira eta. :-)

txotx-twitter

Datorren urtean sagardo denboraldiari hasiera emateko proposamenak

Pirritx eta Porrotx, Nick Nolte, Doraemon, Jimenez Losantos, Mercedes Mila, Francisco Franco, Fernando Savater, E.T, Mourinho, Falete… asko dira prosamenak:



Eta zuk, zein izen proposatzen duzu? :-) Bota zure proposamenak! Besarkara bat guztioi, eta gaurkoz agur esango dizuegu, Hernani aldera goaz eta Txoooootx egitera. POZIK BIZI!


Euskara darabilten Twitter kontu jendetsuenen top zerrenda

Share Button

Handitzen ari da euskaldunon presentzia Twitterren. Duela hilabete batzuk euskaraz gehien tuiteatzen dutenen zerrenda egin genuen eta, gaur, euskara hutsean aritzen diren Twitter konturik jendetsuenen top zerrenda propioa osatu dugu. Ezagutzen al duzu hauek baino jarraitzaile gehiago dituzten eta euskaraz soilik txiokatzen duten Twitter konturik? Lagundu gure zerrendatxoa osatzen! :-)

Twitterren ere euskaraz. Argazkia: Twitter

Twitterren ere euskaraz. Argazkia: eskola20.euskadi.net

Zeintzuk dira euskaraz soilik txiokatzen duten eta jarraitzaile gehien dituzten Twitter kontuak?


1go postuan

Athletic_eus 14.722 jarraitzaile

Azken txioa:

“Besarkada handi bat bidali nahi diogu @ruizdegal8 (Íñigo Ruiz de Galarretari) ebakuntzatik lehenbailehen osatu dadin. Animo!!”

2. postuan

Berria 13.123 jarraitzaile

Azken txioa:

Irujo: “Igandean jokatuko dut eta gripea ez da aitzakia izango” http://bit.ly/QcTGCD

3. postuan

Gaztea 12.494 jarraitzaile

Azken txioa:

#GAZTEA Dena prest Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokari hasiera emateko http://ow.ly/fv6gG

4. postuan

Argia: 6.011 jarraitzaile

Azken txioa:

Denbora http://bit.ly/10zrgET Herrira mugimenduak urtarrilaren 12ko manifestazioari begira sareratu duen film laburra

5. postuan

EsaldiakEuskara 5.167 jarraitzaile

Azken txioa:

Mundu honek ez malkoren beharrik…

6. postuan

Sustatu: 4.187 jarraitzaile

Azken txioa:

Zuzenean une honetan streaming bidez. “Nagore Guarretxena (Akting) bosgarren Betor hitzaldian” http://www.codesyntax.com/eu/bloga/nagore-guarretxena-bosgarren-betor-hitzaldian … #codesyntax

7. postuan

Euskal Herrian Euskaraz:  3.556 jarraitzaile

Azken txioa:

Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak!, Arrasateko EHEren oharra http://ow.ly/fuNn3

8. postuan

Euskadi_irratia 3.524 jarraitzaile

Azken txioa:

Musikatea, azaroaren 22ko kantak http://dlvr.it/2WnrSV #irratia

9. postuan

eitbcomBerriak: 3.096 jarraitzaile

Azken txioa:

Emakumea eta 50 urte baino gehiagokoa, EAEko boluntarioen profila http://bit.ly/UMcZiO

10. postuan

Bai euskarari: 2532 jarraitzaile

Azken txioa:

Hilaren 28an, @ARTIUMVitoria museoan, mintzodromoak http://ow.ly/fsMsZ #UrratsBiziak #Gasteiz -en

Iñaki erabiltzaileak jakinarazi digunez:  ZuZeu kontuak  3.522 jarraitzaile ditu eta euskara hutsean txiokatzen du.

Badira beste asko, euskaljakintza edo Euskalherrian, besteak beste, euren txioen gehiengoa euskarazkoak direnak. Guk, ordea, dena euskaraz egiten dutenen zerrenda egin nahi izan dugu, eta ziur gaude badirela beste zenbait kontu, zerrendan sartu ez ditugunak. Animatu eta utzi iruzkina Euskararen blogean edo Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian. Mila esker eta twitterren ere egin euskaraz!

Euskaldunok txiokalari: egin txio Twitterren!

Share Button

Euskaldunok burugogor fama daukagu, eta ez da ospe hutsa… topikotik baino errealitateik gehiago duen etiketa da. Oraingoan sarean nahastuta egin dugu topo. Duela hilabete batzuk abiatu zen Twitter euskaraz! Kanpaina eta aste batzuk badira, sareko txorioaren habia euskaratzen hasi zela. Albistea ezagutu bezain pronto, dozenaka euskalakarik Twitter sare soziala euskaratzeari ekin zion eta dagoeneko; orraztea besterik ez zaio falta.

Baina dema latza izan da sarean. Twitter sare soziala itzultzerako orduan ere ez gara adostasun batetara heldu. Eztabaida luzea eragin du itzulpenak, gatazka iturri, tweet hitza. :-)

Nola itzuli beharko litzateke tweet hitza: tuit, txio edo bere horretan utzi? Ezadostasunaren korapiloa askatzeko bozketa sistema jarri zen martxan pasa den astean eta sareko plazan erabaki da itzulpena > Tweet = Txio Gustatzen? :-)

Hauek dira Txio eta Tuit terminoei buruz egindako galdeketan ateratako estadistikak.

tweet-euskaraz

Ikasi euskaraz Pinterest sare soziala erabiltzen!

Share Button

2010ean sortu bazen ere, Pinterest sare soziala ezezaguna da askorentzat. Hori dela eta, euskal erabiltzaileei laguntzeko asmoz, Azkue Fundazioak Pinterest erabiltzeko eskuliburua euskaratu du. Hitzen mundua apur bat alde batera utzi eta argazki eta bideotan dago espezializatua sare sozial hau.

Pinteres euskaraz

Baina zertan datza Pinterest sare soziala?

ZER DA: sare sozial bat

HELBURUA: irudiak eta bideoak erabiliz interes berdinak dituzten kideak lortzea

PINTEREST ERABILTZEKO JAKIN BEHARREKO HITZAK

  • PIN: elementu bakoitza (argazkiak edo bideoak)
  • PIN IT BUTTON: irudi edo bideo berriak partekatzeko
  • REPIN: beste batzuk sortutako edo argitaratutako pinak gure hormetan jarri
  • FOLLOW: beste jarraitzaile batzuen profilak eta hormak jarraitzeko
  • BOARD: arbelak, kortxozko iragarki-taulen antzera (Pinterest-ek arbelen izenen proposamena botatzen du, baina norberak nahi dituenak sortzeko aukera du)

Pinterest sare sozialaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu, prest duzu Pinteres tutoriala euskaraz. Ez ahaztu… Euskara teknologia berrietan ere! :-) Ondo izan, pozik bizi eta asteburu on, euskaldun!

Euskal tuitlarien ametsa, egi bihurtu da!

Share Button

Gaurkoa egun handia da euskararentzat! Batetik gaur jakin dugu Azkue Fundazioak Pinterest sare sozialaren tutoriala euskaraz osatu duela. Bestalde, Twitter euskaraz erabili ahal izateko prest dago dagoeneko, egun bakarrean erabiltzaileek menuaren ia 100%a itzuli baitute! ZORIONAK!!:-)

Twitter Euskaraz

Twitter Euskaraz

Gaur goizean berehala zabaldu da albistea sare sozialetan, eta bereziki Twitterren, izan ere, azkenaldian asko eskatzen ari zen eskarietako bat egi bihurtu da. Teknologia berrietan beti gertatu ohi den bezala, Twitter denbora luzez ingelesez bakarrik izan zen. Beste hizkuntza batzuetara, ordea, azkar zabaldu zen. Hortik sortu zen grina. Euskaldunok bagenuen Twitter euskarara itzuliko zenaren esperantza. Hala, #twittereuskaraz etiketarekin mundu osoan zehar ibili da eskakizuna eta… Euskaldunon nahia egi bihurtu da azkenean!
Euskal tuitlariek oso gustora hartu dute berria:

Maite Goñi@euskaljakintzaBadugu Twitter euskaratzeko aukera
larbelaitz ‏@larbelaitz #twitereuskaraz kanpainek lortu dute beraz helburua!! Etxera iritsi ta irribarrez nago irakurri dudanetik #txorakeriak http://bit.ly/LcrEoR

Hortik aurrera burubelarri jarri dira itzulpen lanetan.

Maite Goñi ‏@euskaljakintza Guztiarekin ere, barneko kontraesanei aurre eginez, Twitter euskaratzen lagunduko dut: translate.twttr.com/welcome #twittereuskaraz #diot 2/2

TheklanEH@theklaneh Hasi naiz Twitter itzultzen… http://translate.twttr.com

Luis Fernandez @luistxo #twittereuskaraz Twitterren itzulpenak zenbat item ditu baina?

Laskorain K.E. @laskorainke Twitter euskaratzen… Luze doa baina merezi du. Animatu zuek ere! #twittereuskaraz hemen: translate.twttr.com/welcome

Hauxe ikusi dugun azken tuita. Twitter euskaraz!

Estitxu Garai @egarai Bukatu dut Twitter euskarara itzultzeko nire ekarpena, badirudi % 100 dagoela itzulita… edarto! #twittereuskaraz (1/3)

Berriz ere esango dugu, teknologia non euskaldunak han! Euskaldun askoren nahia egi bihurtu da. Beste behin burugogorrak garela erakutsi eta gure helburua lortu dugu. TWITTER EUSKARAZ, ORAIN ETA BETI!

Zer dago puri-purian Twiterren euskaraz? #jundajakin

Share Button

Ba al dakizu noiz bidali zen euskarazko lehendabiziko tuita? Eta zeintzuk diren euskal tuitlari nagusiak? Euskarazko gakoren bat heldu al da “Trending Topic” izatera ? #galderagehiehigauzaonerako. ¡Goazen pixkanaka pixkanaka Euskararen eta Twiterraren arteko harremanean murgiltzera!

Euskara eta Twitter

Euskarazko lehendabiziko tuita

Zehatz-mehatz euskarak eta Twiter sareak bat noiz egin zuten ez badakigu ere, euskal tuitlari nagusienen arabera, 2006an bidali zen lehendabiziko euskarazko tuita. Jakin badakigu gutxienez ia sei urte dihardugula Twitterren euskaraz.

Nortzuk dira euskal tuitlari erreferenteak?

Asko badira ere, guztiak ezin aipatu, eta hemen horietako batzuk:

Maite Goñi : euskara irakaslea @euskaljakintza
Luistxo Fernanez: kazetari, informatikari, idazle eta blogari @luistxo
Joxe: teknopata.net blogaren egilea @joxe
Gorka Bereziartua: “argia” astekariko kazetaria eta blogaria @boligorria
Mikel Iturria: “Harrikadak” izeneko blogaren sortzailea @iturria

Marka handiek erabiltzen al dituzte euskarazko tuitak?

Bai, eta gero eta gehiago! Helburua? Erabiltzaileen mezuak taldekatu etaTrending Topicbilakatzea! Horretarako hainbat euskal komunikabide eta blogariek “hastag” komunak adosten dituzte.
Adibide garbia da iragan asteetan Athletic-en inguruan izan den zurrunbilo guztia.

-Zuzenekoetarako gako hau erabiltzen da: #athlive
-Manchesterren aurkako joaneko partidan hauxe erabili zen: #8000lehoi
-San Mamen jokatu zen bueltako partidan: #40000lehoi

Bestelako zenbait gairekin ere, esaterako, Euskararen Eguna (#euskarareneguna) edo Hauteskundea (#bozA20), gauza beretsua egiten da.

Baina zer da Trending Topic bihurtzea?

Twitterren “Trending Topic” une batean gehien erabiltzen den hitz bat da. Hitz horiek Top 10-a osatzen dute Twiterren, eta momentuan hizpide den gai horri buruz pistak ematen ditu.

ETAk bere borroka armatuaren amaiera jakinarazteko komunikatua zabaldu zuen unea da adibide esanguratsua. Euskal Herrian eta Espainian gairik garrantzitsuean bilakatu zen.  #AgurETA “Trending topic” mundiala bihurtuz Twiterren!

Euskaldunon eta euskal gizartearen ahotsak indarra du Twitterren eta beraz, jarraitu EUSKARAZ TUITEATZEN ETA EUSKARA MAITATZEN! Guk zuek maitatzen jarraituko dugu eta! #zintzoakizan

Euskaraz tuiteatzen al duzu? Euskaldunon rankinga jarri dute sarean

Share Button

Euskara eremu urriko hizkuntza erabilienetako bat da Twitter sare sozialean. Eta kopurua gorantz doa, Indigenoustweets.com atarian ikus daitekeen bezala. Zure izena ez bada bertan agertzen, badakizu, interneten ere lehen hitza euskara izatea gure esku dago! Beraz, sartu erabiltzaiea eta esan munduari hemen zaudela!

Twitter-Logo-300x293 copy

Euskaraz gehien twiteatzen duten lehendabiziko hamarren ranking-a

1. @berria: Berria egunkariaren webguneko azken orduko albisteak
2. @euskalherrian: Zer ari da gertatzen Euskal Herrian?
3. @toki-kom: Euskarazko tokiko albiste batzailea
4. @txargain: Leire izeneko erabiltzaile bat, Eibarko albisteak partekatzen dituena
5. @goiena: Debagoieneko albisteak
6. @eitbcomBerriak: EITBko aktualitateko albisteak Interneten
7. @euskaljakintza: hezkuntzaren eta euskararen atariko albisteak
8. @theklaneh: gaur8 hedabidea
9. @joxe: teknopata.net/ (erabiltzailea)
10. @www_ukberri_net: Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitalaren twitter zerbitzua

Euskarak eta ilargiak Gales argitu dute urte berria hastearekin batera

Share Button

Euskara protagonista izan da egunotan non eta Galesen! Bertako ikasle batzuk Ken Zazpi taldearen “ilargia” kantua abestu dute, eta nola ez, Euskal Herri osoan izan du ohiartzuna, baita Euskaldunok Euskaraz orrialdean arrakasta izan du. Ekimen honen nondik norakoak aztertuko ditugu, eta euskal internauta #sexyenak nortzuk diren errepasatuko dugu zuekin guztiokin. Baina aurretik… URTE BERRI ON EUSKALDUN! :-)

Maiz entzun ditugu etxean, kalean, parrandan…“Zuretzat, ilargia, lapurtuko nuke gauero…”? Eñaut Elorrietaren hitzak. Ba oraingoan Euskal Herritik haratago joan dira hitz horiek, eta Galesko hainbat ikasle Ken Zazpiren “Ilargia” kantua abesten ikusi ditugu aste honetan. Zazpi urte igaro dira kanta hau lehenengoz entzun zenetik, eta orain, Iñaki Pierolari esker, kantua Galeseko gazteen artean entzuten da. “Gezurra ematen du”, esaten zigun Mitte Galdeanok. Endika Cerezak, berriz, “Gexei ga euskaldunak!”, zihoen. Guztiok ere harrituta geratu gara ikusitakoarekin. Euskaldunon ilargiak Gales argitu du; Ainere Ortegak esaten zuen bezala…. “Zelako pasada!”. Hunkigarria, benetan, Iñakik egindako lana. Zorionak!

Euskaldunok ez dugu ospe onik izan ligatzeko orduan, sexy hitza entzuten dugun bakoitzean, ordea, gure bihotzak piztu egiten dira. Euskal Internauta sexyena ezagutzeko asmoz, #sesisesi ekimena aurkeztu genizuen horman. Aurretik Joxe Rojasek sarean inkesta bat abiatu zuen eta bolo-bolo zabaldu zen Twitter bidez.

Hizkuntzarekin jolas egiteko helburuarekin, berriz, Euskarazko Palindromo Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen genizuen esteka honekin. Oraindik garaiz zabiltzate, otsailaren 15ean izango baita lanak bidaltzeko azken eguna. Badakizue, euskararekin eta euskaraz ondo pasa nahi izatera, ez galdu aukera!

Eta honekin batera, beste ekimen interesgarri baten berri eman nahi dizuegu. Izan ere, aste honetan Ni Euskalduna-k euskaldunon txokoan parte hartu du eta euren bideobloga eta Facebooka partekatzeaz gainera, gure herrien historia eta sentimenduak konpartitzeko gonbitea luzatzen zigun. Bideo honetangure aiton-amonek kontaturikoa ikus dezakezu”, esaten zigun, eta laster “gure aiton-amonen kanten bideo bat ikusi ahal izango duzue ;) ”. Irrikaz gaude ikusteko.Esker mila!

Gabonak euskaraz!

Gabonak egun ederra izaten dira plan ezberdinak egiteko izan lagunekin edo familiarekin. Hori dela eta, eguberriak gerturatzen ari zirela eta hainbat kontu ekarri genituen Euskaldunok Euskaraz orrialdera. Batetik gabon gauean Euskal Kantuen Gaua 2011 ikustea animatzen genizuen, euskal kantuak entzunez, gau ederra pasatzeko.

Bestetik, eta egun hotz eta euritsuetarako, euskarazko filmak online eta doan ikusteko aukera zegoela jakinarazten genizuen. Josune Arestik pozik irakurri zuen albiste hau. “Eskerrikasko informazioagatik. Orokorrean nire ustez Euskarazko filmak oso ondo eginak daude eta nik behintzat gustuko ditut”, esaten zuen. “Izarren Argia”, “Aupa Etxebeste” edo “Kutsidazu bidea, Isabel” bezalako pelikulak aipatzen zituen. Badakizue, horiek eta beste asko ikusgai dituzuela.

Eta bi hitzordu musikal. Iparraldeko kantuak gustuko dituenarentzat, Baionatik Bilbora jaialdia ikusteko deia egiten genuen. Gainera, Xabier Lete Gogoan kantaldia online ikusteko aukera eskaintzen genizuen, bertara joaterik izan ez duenarentzat. “Benetan handixe zinen eta zara Xabier. Gogoan zaitugu.”, zihoen Unai Agirrek euskaldunon horman.

Santiago Gangoitiak eta Josune Arestik ere gurean parte dute  Urte Berri On esanez. Atzo kontatzen genizuen bezala, 2012rako asmo bat dugu, Euskaldunon Euskaraz Facebooka handiatzea eta nola ez, euskara sustatzea. Korrika 17k ere, euren orrialdea partekatzeaz gain, gauza bera eskatzen zion urte berriari; “Euskara ikasten, maitatzen, erabiltzen duten EUSKALAKARIak gure orrialdean elkartzea”. Eta Ugaitz Iturberen hitzek, agur esango diogu gaurko postari: “Astindu mingaina euskalakari!!!”. Pozik bizi! :-)