Artxiboa

‘korrika’ atalaren artxiboa

Korrika 18ko produktuak: Topatu gertuen duzun denda!

2013(e)ko Otsailak 20 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Hasi gara Euskararen aldeko lasterketa erraldoian parte hartzeko prestatzen. Korrika 2013ren kanta ikasi dugu dagoeneko, Korrika 18ren ibilbidea zein izango den ere badakigu. Orain, garrantzitsuena falta zaigu, lasterketara dotore-dotore joatea. Korrika 2013ko materiala non topa dezakezun jakin nahi al duzu? :-)

Korrika 2013ren desfilea. Euskalariak AEK

Korrika 2013ren desfilea. Euskalariak AEK

Korrika Dendak

BILBO

Non: Somera kalea, 35
Ordutegia: Ostegun/ostiraletan 17:00-20:00 eta larunbatetan 10:30-13:30 eta 17:00-20:00.

GASTEIZ

Non: Kutxilleria kalea, 27
Ordutegia: Ostegun/ostiraletan 18:00-21:00 eta larunbatetan 11:30-14:30 eta 18:00-21:00

DONOSTIA

Non: Aldamar kalea, 1
Ordutegia: Ostegun/ostiraletan 17:00-20:00 eta larunbatetan 10:30-13:30 eta 17:00-20:00.

IRUÑEA

Non: San Anton kalea, 26
Ordutegia: Ostiral eta larunbatetan, 10:00-13:30 eta 17:00-20:30.

PORTUGALETE

Non: Salcedo kalea 3 (Udaletxearen atzean)
Ordutegia: Larunbat goizetan irekita, 12:00-14:30.

BEASAIN

Non: Kale Nagusia, 12
Ordutegia: ostegun, ostiral eta larunbatetan, 18:00-21:00.

Korrika 2013ko jantziak. Argazkia: Euskalariak AEK

Korrika 18ren arropa eta osagarriak salgai dauzkaten beste dendak:

Araba

EROSKI BOULEVARD. Gasteiz
LARRUKI. Kutxilleria 26, Gasteiz
OLYMPUS. Baias 4, Laudio

Bizkaia

EROSKI ABADIÑO. Murueta auzoa, Abadiño
JULIA LEARRA. Juan Bautista Zabala 3, Algorta
SALEHI. Ronda 27, Bilbo
ORBELA Berriotxoa 33, Elorrio
PARAPHERNALIA. Nere Kabia 1, Gernika
EROSKI-ARTEA. Peruri auzoa z/g, Leioa
ITOIZ. Gregorio Uzkiano 17 (San Roke plaza), Portugalete

Gipuzkoa

HIPER EROSKI Arrasate
PITXIAK. Zuluagarren 9, Eibar
URRUTZOLA. Kale Nagusia 42, Lasarte-Oria
ITZIAR KIROLAK. Eusko Gudariak 23, Orio
EROSKI URBIL. Txikierai kalea, Usurbil

Ipar Euskal Herria

INTERMARCHE. ZAC de Targa, Aizkiritze
INTERMARCHE. Urt St Frederic, Baiona
INTERMARCHE. Quartier de Caseville, Bidarte
INTERMARCHE. Donibane Garazi
INTERMARCHE. Kanbo errepidea, Hazparne
LURRA DENDA. Francis Jammes kalea, Hazparne
INTERMARCHE. Irandantz errepidea, Hendaia
INTERMARCHE. Itsasu
NAIA BOUTIK. Edmond Rostand, Kanbo
INTERMARCHE. La Plaine – Oloron errepidea, Maule
KOKO’T. Place de la Mairie, Senpere
INTERMARCHE. ZAC de Lizardia, Senpere

Nafarroa

IKER KIROLAK. Intxaurrondo 14, Altsasu
KATTALINGORRI. Jaime Urrutia 38, Elizondo
KARRIKIRI. Xabier karrika 4, Iruñea
GOTHYKA. Inmaculada 58, Lizarra

Bagoaz Euskal Herritik Mundura! Ba al dakizu Korrikaren kanta?

2013(e)ko Otsailak 13 Ane Santesteban Iruzkinik ez

“Eman euskara elkarri” lelopean abiatuko da datorren martxoaren 14an Euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Korrika 13ren kanta makina bat bider entzungo dugu lasterketak irauten duen bitartean. Hori dela eta, euskaldunok ondo ikasteko asmoz, hemen duzue Esne Beltzaren “Bagoaz” kanta!

Esne Beltza, Korrika 18ren aurkezpenean. Argazkia: AEK Euskalariak

Esne Beltza, Korrika 18ren aurkezpenean. Argazkia: AEK Euskalariak

Korrika 18ren letra: BAGOAZ!!!

Bagoaz Euskal Herritik mundura
eskua emanaz elkarri
bideak direla gure lotura
urratsak direla gure oinarri.
Bagoaz Korrika…
elkar entzunaz elkar ulertzera,
bagoaz Korrika…
Euskara eman eta elkar bizitzera.

Euskara da euskaldunon ezaugarri
guztion lur eta guztion zeru,
horregatik maite dugu izugarri
eta gehiago maita dezakegu.
Bagoaz Korrika…
ikastera eta erakustera,
bagoaz Korrika…
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!
Maule, Donibane Garazi, Baiona,
Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.
Herri guztietan euskara, bai ona!
hizkuntza baita gure bilgunea.
Bagoaz Korrika…
euskara elkarri ematera,
bagoaz Korrika…
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
BAGOAZ KORRIKA
EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI
BAGOAZ KORRIKA
EMAN EUSKARA ELKARRI
HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!
KORRIKA, TIPI TAPA!
KORRIKA, TIPI TAPA!
KORRIKA, TIPI TAPA!

Hona hemen Korrika 18ren bideoklipa

Korrika 1980-2013: Nolakoa izan zen lehendabiziko korrika?

2013(e)ko Otsailak 4 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Hasi da atzerako kontaketa. Datorren martxoaren 14an hasiko da Andoainen Korrika 18, eta Euskal Herria zeharkatuko du Baionara heldu arte. 17 Korrika eta 32 urte igaro dira AEK-k 1980an lehenengo Korrika antolatu zuenetik. Leloak, kartelak, lasterketaren ibilbidea edo kilometro kopurua aldatu egin bada ere, helburuak bera izaten jarraitzen du: euskara goraipatzea.

Korrika 17 Foto: eitbcom

Korrika 17 Foto: eitbcom

1980-2013: kartelak, leloak eta bitxikeriak

Korrika 1:

Noiz: 1980korrika-kartela-1980

Nondik nora: Oñati – Bilbo

Leloa: “Zuk ere esan bai euskarari”,

Bitxikeria: Oñatiko Unibertsitateko ateetatik abiatu zen lehen Korrika eta elurra ari zuen.

Korrika 2:

korrika-kartela-1982Noiz: 1982

Nondik nora: Iruñea – Donostia

Leloa: “AEK, euskararen alternatiba herritarra; Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde”.

Bitxikeria: Rikardo Arregi kazetari, idazle eta kultur eragilea omendu zen 1982ko Korrikan.

Korrika 3

Noiz: 1983korrika-kartela-1983

Nondik nora: Baiona – Bilbo

Leloa: “Euskaraz eta kitto!”

Bitxikeriak: Gabriel Aresti idazle handia omendu zen.

Korrika 4

Noiz: 1985 korrika-kartela-1985

Nondik nora: Atharratze-Iruñea

Leloa: “Herri bat, hizkuntza bat”

Bitxikeria: 2.080 kilometro egitera abiatu ziren Atharratzetik Iruñera euskaldunak.

Korrika 5

Noiz: 1987 korrika-kartela-1987

Nondik nora: Hendaia-Bilbo

Leloa: “Euskara, zeurea”

Bitxikeria: Lasterketak Balendin Enbeita omendu zuen, bertsolaritzan eta euskara suspertzen konstelazio disdiratsua izandako familia bateko kidea

Korrika 6

Noiz: 1989korrika-kartela-1989

Nondik nora: Iruñea-Donostia

Leloa: “Euskara korrika eta kitto. Euskal Herriak AEK”

Bitxikeria: Omenaldia jaso zuena euskal kulturaren langile nekaezin eta jakintsua izan zen: Jose Migel Barandiaran, mende bateko korrikalaria.

Korrika 7

Noiz: 1991korrika-kartela-1991

Nondik nora: Gasteiz-Baiona

Leloa: “Korrika euskara, euskaraz Euskal Herria”

Bitxikeriak: Bidasoaz iparraldean, Baionan, amaitu zen lehen aldiz lasterketa.

Korrika 8

Noiz: 1993 korrika-kartela-1993

Nondik nora: Iruñea-Bilbo

Leloa: “Denok maite dugu gure herria euskaraz”

Bitxikeria: Martin Ugalde kazetari, historialari, idazle eta kultur eragile andoaindarra omendua izan zen, komunikabide eta AEKren arteko komunikazioa errazteagatik.

Korrika 9

Noiz: 1995 korrika-kartela-1995

Nondik nora: Donibane Garazi – Gasteiz

Leloa: “Jalgi hadi euskaraz”

Bitxikeria: Mikel Laboa abeslaria izan zen omendua

Korrika 10

Noiz: 1997korrika-kartela-1997

Bitxikeria: Luis Villasante euskaltzainak eraman zuen ekitaldiaren hasieran lekukoa.

Nondik nora: Arantzazu – Bilbo

Leloa: “Euskal Herria korrika”

Korrika 11

Noiz: 1999korrika-kartela-1999

Nondik nora: Iruñea-Donostia

Leloa: “Zu eta ni euskaraz”

Bitxikeria: Berrikuntza garrantzitsua izan zuen edizioak. Hamaikagarrena izanda, omenduak ere hamaika izan ziren eta ez bakarra, orain arte bezala.

Korrika 12

Noiz: 2001korrika-kartela-2001

Nondik nora: Gasteiz-Baiona

Leloa: “Mundu bat euskarara bildu”

Bitxikeria: Urte honetan, ibilbide arruntaz gainera, ibilbide birtuala ere egin ahal izan zen ziberlekukoari esker.

Korrika 13

Noiz: 2003kartelak-korrika-2003

Nondik nora: Gasteiz – Baiona

Leloa: “Herri bat geroa lantzen, korrika”

Bitxikeria: “Ez dok amairu” mugimenduak jaso zuten Korrika 13ren gorazarrea.

Korrika 14

Noiz: 2005kartelak-korrika-2005

Nondik nora: Orreaga-Bilbo

Leloa: “Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai”

Bitxikeriak: euskaldun berriak goraipatu zituen eta horien guztien ikurtzat har daitekeen Andolin Eguzkitza zendua omendu zuen Korrikak.

Korrika 15

Noiz: 2007kartelak-korrika-2007

Nondik Nora: Karrantza-Iruñea

Leloa: “Heldu”

Bitxikeria: Euskal emakumeak izan ziren omenduak euskara, belaunaldiz belaunaldi, gorde eta transmititzeko egin duten lanagatik.

Korrika 16

Noiz: 2009kartelak-korrika-2009

Nondik nora: Tutera – Gasteiz

Leloa: “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira”

Bitxikeriak: ONGI ETORRI! handi bat luzatu zien euskararen berreskurapenean lagundu behar duten erakunde guztiei.

Korrika 17

Noiz: 2011kartelak-korrika-201

Nondik nora: Trebiñu – Donostia

Leloa: “Maitatu, ikasi, ari… euskalakari”

Bitxikeria: Euskal Herria euskalduntzeko herritar bakoitzaren egitekoa, garrantzia eta protagonismoa aldarrikatu zituen Korrika 17k.

EK-Korrika elkarlana, Joomla euskaraz, AED

2011(e)ko Otsailak 18 Maria Ruiz de Azua Iruzkinik ez

Egun on!

Ostirala amantala etxera! Pozik ibiliko zarete ezta? Astebukaerarako eguraldi nahiko ona iragarri dtute eta gaitera ostirala da!.  Agian norbait eskiatzera joango da? Zer plan duzue astebukaerarako?

Guk astero bezala euskaldunok euskaraz  facebook orrialdean iragarri dituzuenak bildu ditugu eta laburtu ditugu. Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik!!

Txomin Bedarrak ongi laburtu du gure jarrera “Aski da txo
Esan ozenki !! “
.

Baditugu aste honetan ere, euskararen inguruko notizia eta ekintza ugari ere esaterako, Joomla programa euskararatu egin dute  notizia ona ezta?

Agurtzane Mallonak idatzi digun bezala “Badator Korrika, ikastolak lagun dituela.” EK-Korrikak alkarlanean sortutako unitate didaktikoa aurkeztu zuten Bilboko Kalderapeko euskal kulturgunean.

Azkenik, Itxaso Apraizek jakinarazi digu,  “Tokiko euskara ikasi eta hobetzeko aukera emateko antolatu dute AED koek” . Arrasatearrei tokiko euskara ikasi eta hobetzeko aukera emateko helburuarekin, AED elkarteak Hika tailerra antolatu du.  Ikastaroaren iraupena 20 ordukoa izango da, eta hasiera batean klaseak ostiral eta larunbatetan izatea aurreikusten bada, elkarteko arduradunek ikasleekin adostuko dutela argitu dute. Norbait animatuko al da?

Hauxe da guztia, datorren astean gehiago, ordurarte ongi izan!

Categories: berriak, ekimenak, korrika Tags: , ,

Korrika 2011, euskalbar eta euskara senatuan

2011(e)ko Urtarrilak 24 Maria Ruiz de Azua Iruzkinik ez

Egun on guztioi!

Zer moduz pasatu duzue astebukaera hotz hau? Gaur ere egun hotza da , baina guk motorrak berotzeko Euskaldunok euskaraz facebookeko orrialdean idatzitakoak bildu eta beti bezala laburtu ditugu.

Ane Zabalak esan digun bezala Euskaldunok facebooka ere euskaraz erabili dezagun!!” Horretarako badago modurik, facebooken adibidez talde bat sortu dute euskara bultzatzeko.

Bestalde Interneten ere,  euskararen erabilera bultzatzeko, Euskalbar izeneko tresna erabili dezakegu, Pello Sanz-ek esaten duen bezala . Baita onlin hiztegia ere,  oso interesgarria da , euskara-gaztelania, sinonimoak… denetarik aurki dezakezue bertan.

Gainera politika arloan ere notizia oso onak ditugu euskararentzat, Amaia Etxebarriak aipatu digun bezalaxe, Senatuan ere euskaraz!!”. Halaxe da, Senatariek Estatuko hizkuntza koofizial guztiak erabili ditzakete dagoeneko osoko bilkuretan, eta zeregin horretarako aldibereko itzulpen sistema bat ezarri dute.

Beñat Mendietak erreflexioa eragingo digun notizia bat utzi digu gure artean, Zergatik ez dugu euskaldunok euskaraz egiten?” Norbaitek baino gehiagok horrelako galderaren bate gina izango diogu gure buruari, ba hona hemen azalpena.

Azkenik, hemen uzten dizuegu, Gosek aurten korrikarentzat egin duen abestia! Gustoko al duzue?

korrika