Artxiboa

‘Euskara ikasi’ atalaren artxiboa

‘Euskañola’: “Va y dice berak ez duela egiten”

2013(e)ko Apirilak 24 Ane Santesteban Iruzkin 1

Ez da gauza berria euskararen kalitateari buruzko kezka. Eta ez da euskaldunona soilik, bi hizkuntza elkarrekin eta aldamenean bizi direnenean, ohikoa omen da joera hori, alegia inguruan ditugun bi kodeak nahastea. Honen aurreran, arriskua, eragin hori gehiegizkoa izatea da, bai eta, sistematikoki euskararen baliabideak baztertu eta gaztelerara jotzen badugu. Kike Amonarriz tolosarrak behin baino gehiagotan izan ditu hizpide gazteak eta euskañola, eta betiere hizkuntzari zor zaion errespetuarekin, nola bestela, guk ere adibide batzuk biltzeari ekin diogu.

euskañola

Euskañola: euskara eta gaztelania nahasten dituen kodea

“Nola joango naiz oinez ikastolara si euria egiten du”

“Es que kriston beroa egiten du”

“Hori da la típica edozein tokitara joan eta beti gelditzen dena de guay”

“A saco denbora daramat zu ikusi gabe”

“Flipatuta nago gertatu denarekin”

“Rallau egiten dit horrek”

“La movida es que joan behar gara, porque bestela ez gara helduko”

“Sin mas, ez daukat hitz egiteko gogorik”

“Tope hotz egiten du hemen eh”

“Va y dice berak ez duela hori egin”.

“Minimo , amari bisita egingo diot”

“Jo, tia, mugitu, berandu gabiltzala”

“Es que este tío da la leche”

“Bueno pues hurrengora arte”

“Bua chaval, tipo hau jota dago”

“Hori la hostia da”

“Kriston cola zegoen en el super”

“Aber, hori ez da kuestioa, tia”

“Hau da peña chungoa”

Euskañola, alegia, euskararen eta gazteleraren arteko kodea ez da guztiz negatiboa, betiere, neurrian egiten bada. Hori bai, maitatu dezagun euskara, eta ahal den neurrian, erabili dezagun kalitatezko euskara, gure hizkuntzak hori eta gehiago merezi du eta. Eta zuek, euskañola egiten al duzue? :-) Aipaturikoez gain, beste adibiderik ezagutzen al duzue? Ba animatu eta kontatu bai Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian, baita Euskararen blog honetan ere, guztiak ongietorriak izango dira eta. GORA EUSKARA! :-)

“Joan behar dugu” edo “Joan behar gara”? Kontsultatu testuen Corpusean

2013(e)ko Martxoak 18 Ane Santesteban 3 iruzkin

Azken aldian asko entzun dugu euskaraz egin den corpusik handiena argitaratu dutela baina… Zer da testuen Corpusa? Zertarako balio du? Eta garrantzitsuena.. Nola erabiltzen da? Esaldi batean, hitz eta egiturak ondo erabiltzen ikasteko balio du Egungo testuen Corpusa-k -k. Baina goazen gertutik ezagutzera! :-)

euskarazko-corpusa

Zer da Corpus bat?

Corpusak era askotako testu masak dira. Hitz motak dira, testuetatik erauzi eta euskarri elektronikoan bildutako hitz multzoak, beti bere testuinguruarekin. Corpusak benetazko hizkuntza adibideak biltzen ditu. Duela egun gutxi euskaraz sekula egin den Corpusik handiena jarri dute sarean eskuragarri, eta noski, euskaldunak garen aldetik, guk ere froga egin nahi izan dugu!

Adibideekin lantzen…

Zer ote da egokiago? “joan behar dugu” edo “joan behar gara” esatea? Atzera begiratu eta andereñoari komunera joateko baimena eskatzeko orduan ere.. zenbat buruhauste! Zenbat bider galdetu ote diogu geure ondokoari: Nola esaten da? “Komunera joan dezaket” edo“komunera joan al naiteke”? Eta “jarraitu” hitzarekin, esaterako… “Bidea jarraitu” edo “bideari jarraitu”, nola esaten da?

Egitura baten aurrean zalantza izan dezakegu , eta zer den erabiliagoa, egokiagoa edo zuzenagoa jakin dezakegu, zein den eredugarriagoa azken batean. “Bidea jarraitu” esaldiaren aurrean, esaterako, aski izango da “jarraitu” hitza bilatzea corpusean, (edo “bidea jarraitu” eta “bideari jarraitu”). Bilaketa egitean “bidea jarraitu ” esaldia zenbat aldiz erabili den ikusiko dugu, non erabiltzen den, nork erabiltzen duen… Eta hortik aurrera, erabaki bat hartu.

Buruan darabilzkigun zalantza txiki baina aldi berean potolo horiei aurre egiteko balio du euskararen corpusak. Beraz, aurrerantzean Google bezalako bilatzaile handiak alde batera utzi eta edozein zalantza dugula, Interneten eskuragarri dugu Corpusa, ondo erabiliz gero, aski tresna baliagarria baita informazioa biltzeko eta egoki idazteko. MAITE EZAZU ZURE HIZKUNTZA!:-)

Bozkaizko, amultsu… Ezezagunak egiten zaizkigun euskarazko adjetiboak

2013(e)ko Martxoak 6 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Nork dio euskara ez dela aberatsa? Guk ere, gainerako hizkuntzak bezala, hamaika aukera eta ñabardura ditugu, kontua erabiltzea da! Hori dela eta, euskararen aberastasunaren onerako izango delakoan, euskarazko adjetibo bitxi baina erabilgarriak biltzeari ekin diogu. Ba al dakizu “gomutazkoa” zeren parekoa den? Eta zerbait “agorra” dela esatean, zertaz ari garen badakizu? Kutsu positiboko eta negatiboko hitzak bereiztu ditugu. :-)

hitsa copy

POSITIBOAK

- BORBORKARIA: Gaztelaniaz (pletórica) ingelesez (ebulliet)
- BOZKAIZKOA: Gaztelaniaz (festiva, alegre), ingelesez (joyous)
- BURBUILATSUA: Gaztelaniaz (burbujeante), ingelesez (effervescent)
- JOLASTIA: Gaztelaniaz (juguetona), ingelesez (playful)
- AMULTSUA: Gaztelaniaz (afable), ingelesez (good-natured)
- ERNAGARRIA: Gaztelaniaz (emocionante), ingelesez (thrill, thrilling)
- KITZIKAGARRIA: Gaztelaniaz (excitante), ingelesez (titillating)
- SUKARTSUA: Gaztelaniaz (febril), ingelesez (feverish)
- AIROSA: Gaztelaniaz (graciosa), ingelesez (graceful)
- TOLESGABE: Gaztelaniaz (franca, sincera), ingelesez (heartfelt)
- GARTSUA: Gaztelaniaz (con garra), ingelesez (sprightly)
- ZAINTSUA: Gaztelaniaz (brava), ingelesez (bravado)

NEGATIBOAK

- ARTEGA: Gaztelaniaz (agitada), ingelesez (angustiosa)
- LARRIMINEZKOA: Gaztelaniaz (angustiada), ingelesez (angst)
- ZARPAILA: Gazteleraz (de baja calidad), ingelesez (trashy)
- ERRABIATSUA: Gaztelaniaz (inestable), ingelesez (volatile)
- EROSTARIA: Gaztelaniaz (fúnebre), ingelesez (funereal)
- AGORRA: Gaztelaniaz (árida), ingelesez (arid)
- GOGOILUNA: Gaztelaniaz (melancólica), ingelesez (brooding)
- GOMUTAZKOA: Gaztelaniaz (nostálgica), ingelesez (wistful)
- HITSA: Gaztelaniaz (gris, plomiza), ingelesez (gloomy)
- MELENGA: Gaztelaniaz (meloso), ingelesez (meloso)

Aurrerantzean, badakizu, euskarak hiztegi aberatsa du, beraz, bizi euskaraz, eta aberastu zure hizkuntza!! ZORIONTSUAK IZAN! :-)

Andoni Aizpuru ulertzeko gida

2013(e)ko Urtarrilak 23 Ane Santesteban 2 iruzkin

Kanpoan ez da giro, eta barruan gaudenok, behintzat, ondo pasatzen saiatu beharko dugu! :-) Hizkuntzaren ateak ikusleei etengabe zabaltzen die Andoni Aizpuru eguraldi gizonak. Baina, ez al diozu sekula zeure buruari galdetu… “Zertaz ari da Andoni?” :-) Itsaskirria, oinaztua, elur-pikorta… Gaur leihotik kanpora begiratu dugu eguraldiaren inguruko hiztegia sortzeko.

Donostiko olatuak. Argazkia: EFE

Donostiko olatuak. Argazkia: EFE

OINAZTUA: Hodei batean eta lurrazalaren artean edo bi hodeien artean sortzen den deskarga elektriko baten ondorioz bat-batean eta indarrez azaltzen den argitasuna. Tximista, oinaztarri eta oinazkar izenez ere ezaguna.

OSTOTS: Trumoi bezala ere ezaguna, tximista batek eragindako talka uhinaren soinua da.

ZIRRUAK: hodei zuri eta arinak dira. Izotz kristal txikiek osatzen dute.

ZIRROKUMULUA: hodei zuri altua da eta oro har frote bero batetik atera ohi da.

IZOTZ-BELTZ: Hotzak eragiten du fenomeno meteorologiko berezia da. Euri tantonak errepidea ukitzen duten momentuan izozten direnean sortzen da eta oso arriskutsua da errepidean.

IHINTZ: Airean dagoen ur-lurrunaren kondentsazioaren emaitza da, ur-tanta txiki itxuraz agertzen dena. Lur, landare eta objetuen gainean sortzen da.

ELUR BUSTI: euria eta elur hezea nahasten dituen prezipitazioa.

ELUR-PIKORTA: 2 eta 5 mm arteko diametroko izotz-pikor zuri eta opakuen prezipitazioa da.

HAIZE-ALAI: 13 eta 16 korapilo arteko abiadura duen haizea da.

HODEI-OIN: Hodeiaren azpialdea da.

KUMULU: Tontor, ganga edo dorre eran bertikalki hazten diren hodei bakartuak.

TRAGARROI: Haize-zurrunbilo indartsua da, azpian itsasotik jasotako ur-tantaz edo lurretik jasotako hauts hare edo zaborrez osatuko anabasa izan ohi duena.

ENBATA: Kantaurialdeko fenomeno tipikoa da, haizearen bat-bateko aldaketa.

ITSASKIRRIA: 0,1 eta 0,5 metro bitarteko olatuak.

ITSASO KAZKARRA: 0,1 metro baino olatu txikiagoak.

HAUTS-GANDUA: partikula guztiz txiki eta lehorren aireko suspentsioa.

Creedence Clearwater Revival taldearen“Have you ever seen the rain” kanta ezagunarekin utziko  zaituztegu. “Sekula euririk ikusi al duzu?”. Euskaldunak izanda erantzun bakarra du horrek. GEHIEGI! Pozik bizi!! :-)

Sagardo denboraldian patrikan eramateko eskuliburua: Txootx!

2013(e)ko Urtarrilak 9 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Sagardo denboraldia ate joka dator. Hernaniko txotx denboraldia igandean hasiko da Gazteako Dida irratsaioko lagunen eskutik, eta La Oreja de Van Goghek irekiko dute, berriz, urtarrilaren 16an, Astigarragako sagardo denboraldia. Hortik aurrera Gipuzkoaldeko sagardotegiek ez dute atsedenik hartuko. Euskararen blog honetako kideok ere sagardo berria dastatzeko asmoa dugunez, sagardotegiko hiztegia dakarkigu gaur gurera. Sagardoaren inguruan dena dakizula uste al duzu? ;.) TXOOOOOOOOOOOOOTX!:-)

Kupelak Sagardotegian. Argazkia: Txinbo

Kupelak Sagardotegian. Argazkia: Txinbo


http://www.youtube.com/watch?v=AgG_k81XD7I

Txotx denboraldirako hiztegia

SAGAR: Sagarrondoaren fruitua, itxura biribileakoa, mami sendokoa eta urtsua, jateko edo sagardoa egiteko erabiltzen dena.

SAGARRONDo: Sagarrak ematen dituen fruta-arbola.

SAGARDO BERRI: Aurtengo sagardoa. Horregatik, “Gure sagardo berria” esanez hasten da sagardotegien denboraldia.

SAGARDO ZAHAR: Iazko sagardoa.

URRE KOLORE: Sagardoaren kolorea.

PITTARRA: Sagardoa eta ura erdibana nahastuta egiten den edari ahula.

MUZTIO: Estututako sagarrak ematen duen zukua, hartzidurak edo irakinaldiak medio sagardoa bilakatuko dena.

SAGARDOTEGIA: . Sagarra sagardo bihurtzeko baliabideak dituenez, sagardoa egiten, dastatzen eta saltzen den lekua.

TXOTX: Sagardotegian txotx garaian kupel bat ireki aurretik sagardogileak ozen botatzen duen deia da.

TXOTXA: Kupelaren aurrean gaudela, probatzeko irekitzen den zuloa ixteko erabiltzen den ziria.

KIZKI: 60 zentimetro inguruko makila, muturrean iltze oker bat duena eta sagastian sagarrak banan-banan lurretik biltzeko erabiltzen dena.

OTARRE: Sagarrak biltzeko erabiltzen den kirtenik gabeko zumezko ontzia.

SAGARRA JOTZE: Eskuz edo mekaniko sagarra lehertzea.

MATXAKA: Sagarra jotzeko makina, sagarra lehertu ahala sagar-patsa askara joaten da.

PRENTSAK EDO PISOIAK: Sagarra jotzeko erabiltzen zen zurezko mailu handia.

PATSA: Sagarra jo ondoren geratzen de sagar txikitua.

DOLARE: Sagardoa ekoizten den eraikina edo lekua.

TXINPARTA. Txotxetik edo botilatik sagardoa edalontzira botatzerakoan ateratzen den gas karbonikoa.

AMA: Sagardoan geratzen den hondarra.

KUPELA: Sagardoa egiteko 1.000 litro baino edukiera handiagoko eduki-ontzia.

BARRIKA: Sagardoa gordetzeko erabiltzen den ontzirik txikiena.

UPATEGIAK: Upelak dauden tokia.

BARRIKOTEA: Neguaren hasieran ospatzen zen afari-jaia, sagardogintzako lanak bukatu ondoren egiten zena.

ZIZARRA: Ondo heldu gabeko sasoi-hasierako sagarrekin egiten den edari gozo lodia.

Badakizu, kontuan izan, eta beharrezko bada, patrikan gordeta eraman hurrengo sagardotegira eskuliburu hau. Eta nola bestela, guztiok dakigun kanta ezagun baten zatitxo batekin agurtzen gara gaurkoan:

Kupela, kupela
sagardoan hotela
kupela, kupela
zaindu ezak horrela.

Hemen Kupela taldeak kantaren inguruan egindako bertsio “modernoa”:


Mundua bukatu bada, ez irakurri mezu hau! Bestela… Zorionak!

2012(e)ko Abenduak 21 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Hasi da atzerako kontaketa. Badator 2013a. 13 zenbakia zenbaki madarikatua dela sinetsi izan da. Lehendabiziko oztopoa, ordea, gainditu dugula dirudi, munduaren amaiera ez baita errealitate bilakatu. Kontuak kontu, Euskararen blog honetan datorren urteari irribarre egin nahi diogu, eta, horregatik, euskarazko zorion mezuak biltzeari ekin diogu, eta nola bestela, guk ere geure zorion mezu propioa egin dugu zuontzat guztiontzat, bihotzez eta betiko legez, euskara maitatuz. :-)

gabonetako-zorion-mezuak

Zorion mezuen inguruko lehiaketa ugari egiten diren Gabonak hurbildu ahala. Horietan bat aipatzekotan, Azkue Fundazioak egiten duena. Sare Sozialen bitartez egin ohi dute ekimena, eta euskal erabiltzaile asko dira euren zorion mezuak bidaltzen dituztenak. Horietako batzuk aukeratu ditugu:

Ange Elorriaga

Nahiz eta aste honetan Maiek mundua bukatuko zela uste, abenduaren 21etik aurrera onena etortzeko dala uste dot eta hori opa dizuet!

Rafael Conde Martin

Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri Ona Opa Deutsuet Denori. Euskal Herritik mundura zabaltzen den irrintzia. Aiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiaiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiiijijiji!

Ivan Ivan P. OftheRiver-ek, berriz, gutun ederra partekatu du:

23764_10151321041719185_1696393918_n

Urtero errepikatzen diren euskarazko zorion mezuak, berriz, ondorengoak dira:

Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On!

Urte Berri On eta Zorionak!

2013 urte zoriontsua opa dizut!

Zorionak eta Eguberri on!

Eta besteik ez, lagunok. Besarkada handi bat guztiontzat, eta badakizue, Gabonetan ere EGIN EUSKARAZ!!!! :-)

“Marilerda halakoa”!: euskal irainak, euskaldunon ahotan

2012(e)ko Abenduak 11 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Jendeak egunero erabili ohi dituen hitzetako asko irainak dira. Irainak beti izan dira, eta izango dira, baina euskaldunok askotan gaztelerara jotzen dugu norbait iraindu nahi dugunean. Gogoan izango duzue Kevin Iturriaga Goenkaleko pertsonaia “makarrak” famatu egin zuen “Ze putalarru” esamoldea. Betiko legez, umorea ardatz hartuta, euskarazko irainen zerrenda prestatu dugu; irain batzuk adimenarekin loturikoak, beste batzuk sexuarekin edo jendearen itxurarekin, eta badira gaizki ikusitako gizakien ingurukoak edo irain sexistak eta arrazistak ere. Denetarik topatu dugu. :-)

irainak-euskaraz-1

Iraindu euskaraz: euskal irainen zerrenda

Putalarru

Potroximel

Tentel

Memelo

Mozolo

Ustel

Babo

Txoro

Gizajo

Sasikume

Ergel

Kirten

Lerdo

Lelo

Alproja

Kaka troko
Alu

Zakil

Kaiku

Potroso

Xoxoburu

Txoriburu

Oilarbuztan

Harroputz

Kakati

Marilerda

Sasigizon

Sudurtalo

Segapoto

Txorimalo

Kankailu

Putakume

Horiek gure proposamenak. Jakin badakigu zuek ere euskaraz iraintzeko gai zaretela, beraz, etxean, kalean.. entzun dituzuen irain ezberdinak partekatu gu guztiokin Euskararen Blogean edo Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian. Eta gurekin partekatu nahi ez baduzu…. “Joan antzarrak perratzera”. Vaya Semanitako lagunek honen inguruan egindako paradia eder honekin uzten zaituztegu. ZORIONTSU IZAN! :-)

Gabonetan oparitu euskaraz: haurrentzako jostailuen gida

2012(e)ko Azaroak 29 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Gabonak ate joka ditugu. Herriko kaleak argiztaturik ikustea besterik ez dago Olentzero menditik laster jaitsiko dela jakiteko. Zuen seme alabek ikazkinari gutuna idatzi aurretik, eta euskararen erabilera eta euskal kultura txikienen artean bultzatzeko asmoz, Euskal Herri osoan banatzeko haur eta gazteentzako jolas eta jostailuak bildu ditugu euskararen blog honetan. Hartu lapitza eta aukeratu opari gustukoena! :-)

Olentzero. Iturria: eitb.com

Olentzero. Iturria: eitb.com

Euskarazko jostailuak eta jolasak

Auskalo! Euskal Triviala

Triviala joko aproposa da helduok eta gazteok elkarrekin jolasteko. Gai ezberdinak euskaraz jorratuko ditu zure seme edo alabak.

Triviala euskaraz. Irudia: katalogoa.org

Euskopoli

Finantza joko ezagunena da eta Euskal Herriko hiruburuetako kaleak salduz eta erosis jolas egin eta ondo pasatzeko aukera eskaintzen du.

Euskopoli. Irudia: katalogoa.org

Euskopoli. Irudia: katalogoa.org

3D puzzleak: Euskal inauteriak

Euskal Inauteriei loturiko bi puzzle dira, eta Miel Otxin, Marquitos, Atorrak… eta beste zenbait persona topatuko ditugu bertan, 3D betaurrekoen bidez.

3D puzzleak: Irudia: katalogoa.org

3D puzzleak: Irudia: katalogoa.org

Aitor Berritsu

Mahaigaineko ordenadorea da, 0 eta 4 urte bitarteko haurrei zuzendua dago eta izenak dioen moduan, oso berritsua da eta euskaraz hitz egiten du.

Aitor Berritxu. Irudia: katalogoa.org

Aitor Berritxu. Irudia: katalogoa.org

Animalien alfabetoa

Letrekin, hitzekin, esaldiekin, soinuen bidez, galderekin… euskara bultzatuki du txikiak jostailu interaktibo honekin.

Animalien alfabetoa. Irudia: katalogoa.org

Animalien alfabetoa. Irudia: katalogoa.org

Mainontzi bertsolaritza mahai jokoa

Txikiak bertsolaritza ezagutzeko baliabideak ez ezik, euskara lantzeko tresna bikaina da joko hau.

Mainontzi. Irudia: katalogoa.org

Mainontzi. Irudia: katalogoa.org

Matraka

Talde jokoa da;8 urtetik gorako neska-mutilentzat. Talde bakoitzak 30 segundo izango ditu proba zuzen gainditzeko

Matraka. Irudia: katalogoa.org

Matraka. Irudia: katalogoa.org

Jolas gutxi batzuk bildu ditugu, baina katalogoa.org webgunean edo ikaselkar.com-en sartuz gero, liburuak, ipuinak, komikiak eta beste zenbait produkturekin egingo duzu topo, guztiak euskaraz irakurri, entzun edo jolasteko. Badakizu, JOLAS EGIN EUSKARAZ! Besarkada bat guztoi! :-)

Txitxirioak, haragi-bolak, eta, azkenburu gisa, irasagarra

2012(e)ko Azaroak 7 Ane Santesteban 2 iruzkin

Jatetxe eta tabernetako menua euskaraz ikusteak poztu egiten gaitu. Zenbaitetan ulertzeko arazoak izaten ditugu, ordea. Zer dira txitxirioak? Haragi-bolak eskatuz gero, zer jango ote dut? Zalantza horren aurrean, gutariko askok, ondoko zutabera jotzen dugu, gaztelerara, hain zuzen ere. Hori dela eta, menuak euskaraz ulertzeko gida proposatzen dizuegu gaurkoan, eta horretarako, geure menu propioa sortu dugu. ON EGIN! :-)

LEHEN PLATERA


BARAKAZKIAK ETA ORTUARIAK

1. Orburuak ozpin-oliotanAlcachofas a la vinagreta

2. Ziazerbak bexamelarekin eta gaztarekinEspinacas con bechamel y queso

3. Orri-mamiak urdaiazpiko eta gaztaz beteta – Pencas rellenas de jamón y queso

4. Berakatz fresko eta otarrainxken nahaskia – Revuelto de ajetes y langostinos

6766940273_c2a495665b_z

Kukuluak. Egilea: Bego Arizmendi

5. Kuia - Calabaza

6. KukuluaCogollo

7. Txitxirioak - Garbanzos

8. Zerbak urdaiazpiko salteatuarekin – Acelgas salteadas con jamón

9. Zainzuriak Tuterako Erara – Espárragos a la tudelana

ENTSALADAK

10. Ortuko entsalada-Campera

11. Keztatuen entsalada- De ahumados

12. Kukulu entsalada hegaluzearekin eta piperrekin – De cogollos con bonito y pimientos

13. Entsalada gulekin eta izokinarekin – De gulas y salmón

ARROZAK eta PASTAK

14. Arroza ortuko osagaiekin – Arroz a la campesina

15. Arroza itsasoko osagaiekin-  Arroz a la marinera

16. Hiru gutiziako arroza- -Arroz tres delicias

17. Espagetiak esne-gainarekin- Espaguetis carbonara

18. Espagetiak berakatzekin eta ganbekin – Espaguetis al ajillo con gambas


BIGARREN PLATERA

ARRAINAK

19. Abadira saltsa verdeanAbadejo en salsa verde

20. Hegaluzea plantxanBonito a la plancha

21. Zapo eta otarrainxken burruntziaBrocheta de rape y langostinos

544439_pescado_photl_original_imagen.com

Arraina. Iturria: eitb.com

22. TxokoakChopitos

23. Urraburua –  Dorada

24. Mihi-arraina meuniere SaltsanLenguado a la meuniere

25. LupiaLubina

26. Erreboiloia-Rodaballo

27. Muskuiluak tomatearekin – Tigres con tomate

HARAGIAK

28. Haragi-bolak etxeko erara- Albóndigas caseras

29. Bildots-besoa erreta – Asado de paletilla de cordero

30. Eskalope txikiak piperbeltzarekin – Escalopines a la pimienta

31. Indioilar-gisatua- Guisado de pavo

32. Ahate-paparra masusta saltsan – Magret de pato en salsa de moras

33. Txerri-azpizun hostoretuaSolomillo de cerdo hojaldrado

34. Biribilkia saltsan – Redondo en salsa

AZKEN BURUKOAK

fruta-menua-euskaraz

Fruta ezberdinak. Iturria: eitb.com

35. Gatzatua - Cuajada

36. IrasagarraMembrillo

37. MertxikaMelocotón

38. AbrikotaAlbaricoque

39. Mugurdia – Frambuesa

40. AnanaPiña

Erabaki al duzu zer jango duzun? Ez ahaztu, edonora zoazela, gure gidatxoa patrikan eramatea. Pozik bizi eta taberna eta jatetxeetan ere, egin euskaraz! Eseri lasai mahaian eta ON EGIN!:-)

“Hil da jainkoa”tik… “Gildas de antxoa”ra

2012(e)ko Urriak 3 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Euskaldunok gustuko dugu kantuan aritzea. Lagunekin parrandan gaudenean, ingelesez kantuak “abesten” ditugu, askotan kantuaren letra ezagutu gabe eta, noski, zer esaten dugun ideiarik izan gabe. Euskaraz ez dakitenei ere gertatzen zaie halakorik, alegia, abesti bat entzun eta behar ez dena ulertzea. Horregatik, umorea ardatz hartuta euskararen blog honetan euskal kantuen aldaketarik onenak bildu ditugu.

Ezagutzen al duzue “euskal kantutegi berria”?

Udan Blai Euskadi Irratiko saioan, kantu nahaste kuriosoak bildu dituzte udan zehar. Hemen dituzue abesti irristen “hit onenak”!

Paristik natorren artista bat naiz ni (Txirri, Mirri eta Txiribiton) – Nahastea: Paris tiene una torre

Ai ai ai ai ai ai ai mila galdera (Alaitz eta Maider) – Nahastea: Ai ai ai ai ai ai ai arandela

Noiz arteeeeee, noiz arteeeeee (Ken Zazpi) – Nahastea: No hay sartén

Xala xala, riki riki.. dutxan dardaraka, (Pirritx eta Porrotx) – Nahastea: dutxan ta parrandan

Hil da jainkoa (Pi LT) – Nahastea: Gildas de antxoa

Horiek guztiak entzungai dituzue hemen:

Bilboko Ulibarri euskaltegiak kanpaina dibertigarri bat jarri du abian ikasturte berriari begira “Argi dago: euskararik gabe gauza asko galduko dituzu” lelopean. Hori abiapuntutzat harturik, ekimenaren zenbait adibide bildu ditugu:

Goazen elkarrekin Athleticken ereserki “berritua” abestera:

Herriko jaietako dantzaldietan askotan entzun izan dugun kanta bati eutsiko diogu orain. Itoiz taldearen “Lau teilatu” kantaren bertsio berritua entzun nahi al duzue? Guztiok dakigun kanta bada ere, euskara ez dakien batek baino gehiagok abesten du kanta hau.

OPI-Lau

Ikusi mendizaleak“, besteak beste, Oskorrik ezagun egin zuen kantuak ere “bertsio berritua” du.  Ziur gaude etxeko txikienekin mendira joaten diren guraso euskaldun berri askok, euren borondate on guztiarekin, kanta hau abesten dutela zer esaten ari diren jakin gabe.

Ikusi mendizaleak                  Ikusi ven di talea
baso eta zelaiak,                      Vaso esta de paya
mendi tontor gainera….       Ven y tonto carean….

Horiek, gaurkoak, euskaldun. Zuk ere gisa honetako adibideak ezagutzen badituzu, utzi iruzkina euskararen blog honetan edo Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian, elkarrekin abestuko ditugu eta kantak. Eta euskaldunok ere ingelesarekin halakorik egiten ditugula argi uzteko, The Police taldearen “So Lonely” kantaren bertsio berrituarekin uzten zaituztet. Ez al zaizue iruditzen “Ximaurreeeeeeee Xiumaurreeeeeeee” esaten duela kantak? Entzun! Besarkada bat eta pozik bizi! :-)