Oñatiera, txantxikuen hizkera: petriña, mallukiak…
Trena baino, gaurkoan autobusa hartuko dugu txantxikuen herrira iristeko, trenbidea ez baita Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen zonalde eder honetara heltzen. Oñatiarrek kalean darabilten euskara, oñatiera, izango dugu hizpide gure euskararen blog honetan, hauxe baita Oñatiko jatorrizko euskalkia. Txantxikuen hizkera ezagutu nahi?

Oñati aldeko hiztegia
LATXORRIXA: Kirkila
PETRIÑA: Gerrikoa
MATXINGORRINGUA: amona mantangorria
MATXINSALKALAIXA: matxinsaltoa
MARAIXA: udarea
MALLUKIXAK: marrubiak
TXINTXIÑA: itokina
EBAIKOTZA: ostirala
ARRANA: zintzarria
OKANA: arana
KIRIKIXUA: trikua
OTZARA: saskia
ETXAFLERUA: zuziria
IZUZKIXA: erratza
ITXI: utzi
IXUTUTA: piztuta
ATXILIPURDI: zilipurdi egin
LOKARRAZA: zurrunka
TXARRANTXIA: sega
Erbailtzaile bate:
TXANTXIKUAK: Igelak
ILBATZA-Urtarrilla
TRIKITXIN IÑ- topo egin
JARE: utzi
JOTA=oso (gaztiek erabiltten daue geixenbat)
ITXUNGITTA : itzalita
BIALEKUA: buruhaustea
Horiek guk bildutakoak. Oñatiarra bazara, edo oñatiera ezagutzen baduzu, badakizu izugarri gustuko ditugula zuen ekarpen txikiak, txikiak handi bihurtzen baitira euskararen inguruan mintzatzen garenean. EGIN EUSKARAZ
, txantxikuen erara, Lekeitioko berbak erabiliz, Goierriko edo Azkoitiako euskaraz, ondarrutarrez edo Arratia inguruko euskara erabiliz, euskara maitatzeko modurik ederrena hizkuntza erabiltzea baita. GORA GURE HIZKUNTZA! GORA EUSKARA!









Zure iritzia