Artxiboa

‘bitxikeriak’ atalaren artxiboa

#umetakoberbak traola, gaur euskal tuiterlarion ahotan

2013(e)ko Apirilak 29 Ane Santesteban Iruzkinik ez

“Kartapazio”, “gometxak”, “axota”, “sokasaltoa”, “kanikak”, “txikerra”, “xorroskiloa”, “berebila”, “xiba”, “kromoak”, “andereño”, “ta zu beti bat gehiago”… Atzera begiratu eta Euskal Herriko haurren lekuan jarri gara gaur euskal tuitlariak. #umetakoberbak traola goizean goizetik joera izan da Twitter sare sozialean, pil pilean egon den gaia izan baita 680 txio baino gehiagorekin, eta honen aurrean harro sentitzeko moduan gaude, beste behin, euskarak eta euskaldunok lezioa baitugu sarean.

Argazkia: eitb.com

Argazkia: eitb.com

“Andereño, komunera joan al naiteke?”, ez esan sekula esan ez duzunik!!! :-)   “Azkena ipurdi gizena!!”, esaldi hau jolas garaitik bueltan, maiz esaten genuen. Eta… “Soinketa, Ingurune…” zenbat buruhauste!!! Hainbat kanta ere ez ditugu berehalakoan ahaztuko: “Don, don, belandron, belandroko elizan,zazpi gizon dantzan.. .” edo “saaardiña baaat”.

Eta zuk, zein esaldi edo hitz oroitzen dituzu??? Zurea pensatu bitartea, hemen gaur Twitterren #umetakoberbak traolarekin jasotako txioak. :-)

Nork dio euskaldunok ez dugula umorerik?

2013(e)ko Apirilak 18 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Duela gutxi jakin dugu zozoa eta belea adiskidetu direla, eta, hori gutxi balitz, mundu osoan ezaguna egin den “Gangnam style” abestiaren dantzaria, Ipar Koreako mandatariaren anaia dela esan digute hor nonbait. Bai, txantxetan ari gara, baina kokoteraino gaude euskaldunok umorerik ez dugula diotenekin. Ez jakin horiek isiltzeko asmoz, eta euskara defentzatzeko helburuarekin, gaur euskaldunok umorea badugula frogatzen duen webgune baten berri emango dizuegu. Eta zuk, ba al duzu umorerik? : -)

Argazkia: Izparringia.net

Argazkia: Izparringia.net

Sarean kuxkuxean aritu gara, eta hara! Euskara eta umorea eskutik doazen webgune dibertigarri batekin egin dugu topo: Izparringia. Ziur asko zuetariko askok ezagutuko duzue orrialdea, baina Euskararen blog honetan, euskararekin zer ikusia duen guztia biltzea gustoko dugunez, euskal herritarroi wegune honen berri ematea otu zaigu. Izparringia.net umorea oinarri duen euskarazko orrialde digitala da. Hori bai, argitaratutako berri, albiste, artikulu, dokumentu, bideo edo dena delakoak ez du zertan bat etorri  behar errealitatearekin.

Hemen dituzue Izparrigia webguneko adibide gutxi batzuk:

Baionan esertzeagatik ordainduko da

Baionako udalak herriko parke batean txanponekin dabilen bankua instalatu zuen martxoan eta emaitzak ikusita, herri guztiko bankuak sistema honekin hornitzea erabaki du. Bankuak, 1 €ko txanpona sartu, eta 10 minutuz arantza metalikoak erretiratzen ditu. Denbora igarotakoan, arantza edo eztenak kolpe batez ateratzen dira, eta lehengo lekura itzuli. (irakurri artikulu osoa).

Euskara ez dator dogon hizkuntzatik, Venusetik dator

Rick Gómez eta Josheba La Carrá Euskal Herriko Unibertsitateko Guardiako Filologoen Saileko irakasleen arabera euskara ez dator dogon hizkuntzatik, Venus edo Artizar planetan du sorburua. Ikerlari biek IZPARRINGIAri adierazi diotenez, laster argitaratuko duten lan batek behin betiko argituko du gaur bertara arte mundua irrikitan izan duen misterioa: euskararen -eta euskaldunon- jatorria. (Irakurri artikulo osoa).

Ratzinger Euskal Herrira erretiratu da

“Vatikanotik hurbilegi” zegoelakoan, Joseph Ratzinger aita santu ohiak Castelgandolfoko egoitza utzi eta Euskal Herrian hartu du erretiroa, Izparringiak jakin ahal izan duenez. (Irakurri artikulu osoa ).

Argazkia: izparringia.net/

Argazkia: izparringia.net

Barcenas euskalduna?

Izparringiako ikerketa taldeak jakin duenez, Luis Fernandez (@Luistxo), euskal interneteko guru eta Codesyntaxeko kideak, zenbait euskal sarelarirengandik diruz betetako kartazalak jaso ditu, Umap-eko rankingeko postu gorenetan azaltzearen truke (twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen duen erreminta da Umap). (Irakurri artikulu osoa).

Baionan esertzeagatik ordainduko da

Baionako udalak herriko parke batean txanponekin dabilen bankua instalatu zuen martxoan eta emaitzak ikusita, herri guztiko bankuak sistema honekin hornitzea erabaki du. Bankuak, 1 €ko txanpona sartu, eta 10 minutuz arantza metalikoak erretiratzen ditu. (Irakurri artikulu osoa).

Hauek adibideak besterik ez dira. Albiste mundialak partekatzen dituzte aipatu webgunean, beraz, ondo pasatu nahi izatera, eta umorea euskaraz irakurri nahi izatera, badakizu. Beste toki edo webgunerik ezagutzen al duzu? Hala bada, Euskaren blog honetan edo Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian aipa dezakezu. GORA EUSKAL UMOREA!!!

Bozkaizko, amultsu… Ezezagunak egiten zaizkigun euskarazko adjetiboak

2013(e)ko Martxoak 6 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Nork dio euskara ez dela aberatsa? Guk ere, gainerako hizkuntzak bezala, hamaika aukera eta ñabardura ditugu, kontua erabiltzea da! Hori dela eta, euskararen aberastasunaren onerako izango delakoan, euskarazko adjetibo bitxi baina erabilgarriak biltzeari ekin diogu. Ba al dakizu “gomutazkoa” zeren parekoa den? Eta zerbait “agorra” dela esatean, zertaz ari garen badakizu? Kutsu positiboko eta negatiboko hitzak bereiztu ditugu. :-)

hitsa copy

POSITIBOAK

- BORBORKARIA: Gaztelaniaz (pletórica) ingelesez (ebulliet)
- BOZKAIZKOA: Gaztelaniaz (festiva, alegre), ingelesez (joyous)
- BURBUILATSUA: Gaztelaniaz (burbujeante), ingelesez (effervescent)
- JOLASTIA: Gaztelaniaz (juguetona), ingelesez (playful)
- AMULTSUA: Gaztelaniaz (afable), ingelesez (good-natured)
- ERNAGARRIA: Gaztelaniaz (emocionante), ingelesez (thrill, thrilling)
- KITZIKAGARRIA: Gaztelaniaz (excitante), ingelesez (titillating)
- SUKARTSUA: Gaztelaniaz (febril), ingelesez (feverish)
- AIROSA: Gaztelaniaz (graciosa), ingelesez (graceful)
- TOLESGABE: Gaztelaniaz (franca, sincera), ingelesez (heartfelt)
- GARTSUA: Gaztelaniaz (con garra), ingelesez (sprightly)
- ZAINTSUA: Gaztelaniaz (brava), ingelesez (bravado)

NEGATIBOAK

- ARTEGA: Gaztelaniaz (agitada), ingelesez (angustiosa)
- LARRIMINEZKOA: Gaztelaniaz (angustiada), ingelesez (angst)
- ZARPAILA: Gazteleraz (de baja calidad), ingelesez (trashy)
- ERRABIATSUA: Gaztelaniaz (inestable), ingelesez (volatile)
- EROSTARIA: Gaztelaniaz (fúnebre), ingelesez (funereal)
- AGORRA: Gaztelaniaz (árida), ingelesez (arid)
- GOGOILUNA: Gaztelaniaz (melancólica), ingelesez (brooding)
- GOMUTAZKOA: Gaztelaniaz (nostálgica), ingelesez (wistful)
- HITSA: Gaztelaniaz (gris, plomiza), ingelesez (gloomy)
- MELENGA: Gaztelaniaz (meloso), ingelesez (meloso)

Aurrerantzean, badakizu, euskarak hiztegi aberatsa du, beraz, bizi euskaraz, eta aberastu zure hizkuntza!! ZORIONTSUAK IZAN! :-)

Korrika 1980-2013: Nolakoa izan zen lehendabiziko korrika?

2013(e)ko Otsailak 4 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Hasi da atzerako kontaketa. Datorren martxoaren 14an hasiko da Andoainen Korrika 18, eta Euskal Herria zeharkatuko du Baionara heldu arte. 17 Korrika eta 32 urte igaro dira AEK-k 1980an lehenengo Korrika antolatu zuenetik. Leloak, kartelak, lasterketaren ibilbidea edo kilometro kopurua aldatu egin bada ere, helburuak bera izaten jarraitzen du: euskara goraipatzea.

Korrika 17 Foto: eitbcom

Korrika 17 Foto: eitbcom

1980-2013: kartelak, leloak eta bitxikeriak

Korrika 1:

Noiz: 1980korrika-kartela-1980

Nondik nora: Oñati – Bilbo

Leloa: “Zuk ere esan bai euskarari”,

Bitxikeria: Oñatiko Unibertsitateko ateetatik abiatu zen lehen Korrika eta elurra ari zuen.

Korrika 2:

korrika-kartela-1982Noiz: 1982

Nondik nora: Iruñea – Donostia

Leloa: “AEK, euskararen alternatiba herritarra; Korrika, herriaren erantzuna euskararen alde”.

Bitxikeria: Rikardo Arregi kazetari, idazle eta kultur eragilea omendu zen 1982ko Korrikan.

Korrika 3

Noiz: 1983korrika-kartela-1983

Nondik nora: Baiona – Bilbo

Leloa: “Euskaraz eta kitto!”

Bitxikeriak: Gabriel Aresti idazle handia omendu zen.

Korrika 4

Noiz: 1985 korrika-kartela-1985

Nondik nora: Atharratze-Iruñea

Leloa: “Herri bat, hizkuntza bat”

Bitxikeria: 2.080 kilometro egitera abiatu ziren Atharratzetik Iruñera euskaldunak.

Korrika 5

Noiz: 1987 korrika-kartela-1987

Nondik nora: Hendaia-Bilbo

Leloa: “Euskara, zeurea”

Bitxikeria: Lasterketak Balendin Enbeita omendu zuen, bertsolaritzan eta euskara suspertzen konstelazio disdiratsua izandako familia bateko kidea

Korrika 6

Noiz: 1989korrika-kartela-1989

Nondik nora: Iruñea-Donostia

Leloa: “Euskara korrika eta kitto. Euskal Herriak AEK”

Bitxikeria: Omenaldia jaso zuena euskal kulturaren langile nekaezin eta jakintsua izan zen: Jose Migel Barandiaran, mende bateko korrikalaria.

Korrika 7

Noiz: 1991korrika-kartela-1991

Nondik nora: Gasteiz-Baiona

Leloa: “Korrika euskara, euskaraz Euskal Herria”

Bitxikeriak: Bidasoaz iparraldean, Baionan, amaitu zen lehen aldiz lasterketa.

Korrika 8

Noiz: 1993 korrika-kartela-1993

Nondik nora: Iruñea-Bilbo

Leloa: “Denok maite dugu gure herria euskaraz”

Bitxikeria: Martin Ugalde kazetari, historialari, idazle eta kultur eragile andoaindarra omendua izan zen, komunikabide eta AEKren arteko komunikazioa errazteagatik.

Korrika 9

Noiz: 1995 korrika-kartela-1995

Nondik nora: Donibane Garazi – Gasteiz

Leloa: “Jalgi hadi euskaraz”

Bitxikeria: Mikel Laboa abeslaria izan zen omendua

Korrika 10

Noiz: 1997korrika-kartela-1997

Bitxikeria: Luis Villasante euskaltzainak eraman zuen ekitaldiaren hasieran lekukoa.

Nondik nora: Arantzazu – Bilbo

Leloa: “Euskal Herria korrika”

Korrika 11

Noiz: 1999korrika-kartela-1999

Nondik nora: Iruñea-Donostia

Leloa: “Zu eta ni euskaraz”

Bitxikeria: Berrikuntza garrantzitsua izan zuen edizioak. Hamaikagarrena izanda, omenduak ere hamaika izan ziren eta ez bakarra, orain arte bezala.

Korrika 12

Noiz: 2001korrika-kartela-2001

Nondik nora: Gasteiz-Baiona

Leloa: “Mundu bat euskarara bildu”

Bitxikeria: Urte honetan, ibilbide arruntaz gainera, ibilbide birtuala ere egin ahal izan zen ziberlekukoari esker.

Korrika 13

Noiz: 2003kartelak-korrika-2003

Nondik nora: Gasteiz – Baiona

Leloa: “Herri bat geroa lantzen, korrika”

Bitxikeria: “Ez dok amairu” mugimenduak jaso zuten Korrika 13ren gorazarrea.

Korrika 14

Noiz: 2005kartelak-korrika-2005

Nondik nora: Orreaga-Bilbo

Leloa: “Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai”

Bitxikeriak: euskaldun berriak goraipatu zituen eta horien guztien ikurtzat har daitekeen Andolin Eguzkitza zendua omendu zuen Korrikak.

Korrika 15

Noiz: 2007kartelak-korrika-2007

Nondik Nora: Karrantza-Iruñea

Leloa: “Heldu”

Bitxikeria: Euskal emakumeak izan ziren omenduak euskara, belaunaldiz belaunaldi, gorde eta transmititzeko egin duten lanagatik.

Korrika 16

Noiz: 2009kartelak-korrika-2009

Nondik nora: Tutera – Gasteiz

Leloa: “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira”

Bitxikeriak: ONGI ETORRI! handi bat luzatu zien euskararen berreskurapenean lagundu behar duten erakunde guztiei.

Korrika 17

Noiz: 2011kartelak-korrika-201

Nondik nora: Trebiñu – Donostia

Leloa: “Maitatu, ikasi, ari… euskalakari”

Bitxikeria: Euskal Herria euskalduntzeko herritar bakoitzaren egitekoa, garrantzia eta protagonismoa aldarrikatu zituen Korrika 17k.

2013ko txotx denboraldiko enbaxadorea: Doraemon, Falete edo Eguiguren?

2013(e)ko Urtarrilak 17 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Ondo irakurri duzue! Txotx denboraldia hasi da. La Oreja de Van Goghek egin zuen Astigarragako lehenengo txotxa atzo, eta igandean, berriz, Gazteako Dida saioko lagunek aurkeztu zuten Hernaniko sagardo denboraldia. Nortzuk izango ote dira datorren urteko gonbidatuak? Hasi dira lehendabiziko aurreikuspenak #DatorrenUrteanSagardoDenboraldiariHasieraEmatekoProposamenak traolarekin. Ez larritu, proposamenak besterik ez dira eta. :-)

txotx-twitter

Datorren urtean sagardo denboraldiari hasiera emateko proposamenak

Pirritx eta Porrotx, Nick Nolte, Doraemon, Jimenez Losantos, Mercedes Mila, Francisco Franco, Fernando Savater, E.T, Mourinho, Falete… asko dira prosamenak:



Eta zuk, zein izen proposatzen duzu? :-) Bota zure proposamenak! Besarkara bat guztioi, eta gaurkoz agur esango dizuegu, Hernani aldera goaz eta Txoooootx egitera. POZIK BIZI!


Euskaldunok, santuena, izana baino gehiago, izena

2012(e)ko Urriak 24 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Datorren azaroaren 1a, Santu Guztien Eguna da. Ohikoa den kolore iluna eta zurruntasuna albo batera utzi eta kolore apur bat jarri nahi izan diogu egun berezi honi, betiere errespetuz. Santuen izenak euskaraz biltzeari ekin diogu gure euskararen blog honetan, santuek ere euskal izenak dituztelako, eta horietako batzuek arreta piztu digutelako. Horretarako, Jaurlaritzaren “Santutegiko izen ohikoenak” dokumentuan oinarritu gara. Zure izena santu izena al da? :-)

Azaroak 1, Santu Guztien Eguna. Argazkia: Alberto Zorrilla

Azaroak 1, Santu Guztien Eguna. Argazkia: Alberto Zorrilla

Santuen euskal izenak

Adam (San Adán)

Arnault (San Arnaldo)

Elmu (San Telmo)

Eztebe (San Esteban)

Gilen (San Guillermo)

Jakue (San Jaime)

Gaitan (San Cayetano)

Aines (Santa Inés)

Laurendi (San Lorenzo)

Oto (San Odón)

Salbatore (San Salvador)

Saturdi (San Saturnino)

Zeltso (San Celso)

Agata (Santa Águeda)

Mami (San Mamés)

Artur (San Arturo)

Ezagutzen al dituzue santuen izen gehiago, euskaraz? :-) Izen bitxienak nahi ditugu. Animatu eta kontatu zein izan den sekula euskaraz entzun duzun santu izen bitxiena. Eta santu izena baduzu, esaiguzu zein den bai euskararen blog honetan baita Euskaldunok Euskaraz Facebook orrian ere. Besarkada bat guztioi eta pozik bizi!!! :-)

Gipuzkoako herrien ezizenak: zapoak sakelari, kuku!

2012(e)ko Irailak 25 Ane Santesteban 3 iruzkin

Bikingoak, akerrak, zapoak… ez dira pelikula bateko protagonistak, ez. Gipuzkoarrak dira. Gipuzkoako herrietan bizirik jarraitzen dute garai batean herritarrek eta inguruko bizilagunek jarritako euskarazko ezizenak, zenbaitetan, gainera zirikatzeko edo iseka egiteko erabiliak. Asmo txarrak albo batera utziz eta umorea ardatz hartuta, Gipuzkoako herrietako ezizenak errepasatuko ditugu; animalia izenak, lanbideak, landareenak, izenondoak… denetarik topatu dugu. Goazen, nola ez, ñoñostiarrekin hastea! :-)

Gipuzkoako-herrien-ezizenak

DONOSTIA

Garai batean, Santa Maria elizaren inguruan bizi zirenak: JOSEMARITARRAK eta alde zaharrean zegoen beste elizako bizilagunei, berriz, KOXKERO esaten zitzaien.Alde Zaharrekoak ez zirenak, berriz, KASKARIÑAK ziren. Hala ere, gehien zabalduta dagoena, batez ere, inguruko herrietan, ÑOÑOSTIAR ezizena da.

OARSOALDEA-BURUNTZALDEA

LEZO: TRAPUJALIAK (Garai batean, antza, oso pobreak zirelako deitzen zitzaien horrela)
ERRENTERIA: GAILETEROAK (Errenteriako industria garrantzitsuenetako bat Olibet gaileta fabrika zen, eta hortik sortu zen errenteriarren gaileteroak goitizena)

TOLOSALDEA

Aipatzekoa da Tolosaldeko herri gehienetan landareekin eta animaliekin zerikusia duten izengoitiak dituztela.

TOLOSA: ZURIAK EDO ZURIJAK
ANOETA: KUKUAK
ALEGIA: TXINTXARRIK (Diotenez, garai batean burdinola asko zeuden eta txintxarriak egiten ziren bertan. Horren adibide garbia da bertako abesbatzak edo Kultur Elkarteak Txintxarri izena duela)
ASTEASU: TRANPAZULOAK
AMEZKETA: ELBIK
ALTZO: TIPULEK
IKAZTEGIETA: MADRIL TXIKIK (dotore ustekoak zirelako omen dator)
ALKIZA: OILOAK (Oilategitik izena du Alkizako herri aldizkariak)
ABALTZISKETA: TXALBURUAK
ORENDAIN: ELTXOAK
BALIARRAIN: ZARTAGIAK EDO ZARTAGI ZAHARRAK

GOIERRI ETA UROLA GARAIA

ALTZAGA: ZAKURREK
ARAMA: IDIEZIZALEK EDO FRUTEROZALEK
ATAUN: OTSOAK

BEASAIN: BAREK (burla kutsurik gabe, bagoigile ere esaten diete beasaindarrei)

LEGORRETA: PIKUAK
ZAGAMA: BELEK
ZERAIN: XAGUK
EZKIO-ITSASO: OTAMOTZAK (ota landare izenetik eta motz izendontik sortua)
GABIRIA: MAKILAK (Makilari: Gabiriako herri aldizkaria)
IDIAZABAL: AXERIK (Axariaren jaitsiera: Idiazabalgo jaien hasiera iragartzeko ekitaldia)
ITSASONDO: IJITOAK
LAZKAO: ANTZARRAK (Antzar Gazteak musika eskola, Antzar Kirolaria atletismoa taldea…)
LEGAZPI: ILINTXAK
ORDIZIA: AZAK
ORMAIZTEGI: HARRIKALARIK
SEGURA: ZOPAJALEAK
ZALDIBI: ARKAKUXOK
ZUMARRAGA ETA URRETXU: OTAMOTZAK

UROLA ERDIA ETA KOSTA

Aipatzekoa da Azpeiti eta Azkoitiaren arteko lehia izengoitietan. Azpeitiarrentzat bizilagunak sakelak dira eta azkoitiarrentzat ondokoak zapoak.
AZPEITIA: XAPUEK
AZKOITIA: XAKELAK
ERREZIL: AKERRAK
ZARAUTZ: HAIZEAK
ORIO: IJITOK

DEBAGOIENA ETA DEBABARRENA

Labideei loturiko izengoitiek hartzen dute protagonismoa inguru honetan
ARRASATE: ZERRAJEROAK
BERGARA: MOKOLOAK
OÑATI: TXANTXIKU
EIBAR: XAPU-HERRIKUAK EDO TXAPUTXEROAK
DEBA: TARINAK
MUTRIKU: LEPAZORRIXAK

Jon Balerdi erabiltzaileak gehitu dituenak:

BEDAIOMAKILAK

GETARIALAPAJALIAK



“Surik bai?”, jairik jai euskaraz aritzeko hiztegia

2012(e)ko Abuztuak 23 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Euskara bidelagun hartuta, jairik jai ibiliko gara gaur. Izan ere, eguzki izpien epeltasunean, udan ugaritu egiten da jendea ezagutzeko eta harreman berriak egiteko aukera. Duela gutxi euskal piropoak izan genituen hizpide;  Bilboko jaietan murgilduta gauden honetan, euskal jaietan ohikoak diren esaldien hiztegia osatzeari ekin diogu.

jaietan-euskaraz

Jairik jai euskaraz aritzeko hiztegia


JAI GIROAN GABILTZANEAN

-Surik ba al duzu??? (Ligatzeko ohiko galdera)
-Mutilik ba al duzu? (Jaietan ligatzen hasteko galdera tipikoa)
-Zerbait hartzera joango gara? (lagunarteko esaldia)
-Hau jendetza, goazen beste taberna batera! (gau hasieran maiz esaten duguna)
-Mozkor ederra du horrek! (orduak aurrera egin ahala asko entzuten dena)
-Non egongo ote dira komunak? (gauean zehar neskek askotan euren -buruei galdetzen diotena)
-Goazen txosnetako kontzertuetara (euskal herriko herri guztietan entzuten den esaldia)
-Hau giro ona!! (edonon gaudela esaten duguna)
-Kalimotxo katxi bat eta bi garagardo! (Jaietan egarrituta gaudenean tipikoak diren edariak)
-Dantza egingo al dugu? (beste norbaitekin “ligatzen” saiatzen garenean)
-Hori mutil katxarroa hori! (ordu txikitan, ondo ikusten ez dugunean, esan ohi duguna)
-Dantzan ondoan duzuna bahietz gainera erori! (ondokoa balantzaka eta dantza batean dabilenean esaten duguna)

4171623371_3307fccf91 copy

JAIAREN OSTEAN

-Zelako bixamona! / Earra resakia! / Hau da hau ajea / Hau bestondoa (gehiegi edaten dugunean)
-A zer nolako parranda atzokoa (jaietan ondo pasatzen dugunean, alegia, beti)
-Gaur beste parranda bat botako dugu (aje askorik ez dagoenean esaten dena)
-Norekin amaitu zenuen atzo? (lagunen batek ligatzen duenean)
-Ez dut sekula gehiago edango (beti esan baina sekula egiten ez duguna)

Hiztegia zabaltzen lagunduko al diguzu? Ziur gaude izango dituzuela bestelako esaldi edo esamoldeak. Gure zerrendan sartuko ditugu, beraz animatu bai euskararen blog honetan baita gure Facebookean ere zuen proposamenak uzten. MAITATU EUSKARA eta pozik bizi! :-)

Zein dira euskarazko pertsona izen “bitxienak”?

2012(e)ko Maiatzak 31 Ane Santesteban 2 iruzkin

Iker eta Ane dira haur jaioberriei euskaraz gehien jartzen zaizkien izenak. June, Uxue eta Iratik jarraitzen diote nesken zerrendari, eta mutiletan Oier eta Markel dira bigarren eta hirugarren postuan daudenak. Ohikoak ez diren euskazko pertsonen izenak, ordea, geroz eta gehiago dira  guraso euskaldunen artean, eta gaurkoan horiei tartetxo bat egingo diegu. Zein izen jarri diozu zuk zure seme edo alabari? :-)

NESKEN IZENAK

cara-de-nina-t17076MUNIA                       JAKINDE                BIDANE          GOIATZ

UZURI                          IKUSKA                   MARRUBI           HIART

ERIETE                        LEXURI                    GOIURI           OSTAIZKA

HUTSUNE                     BIDATZ                   HAIZENE           MAIDE

ELORRI                        JUGATZ                     INAIA           ESKOLUMBE

LIRAIN                         ALESANDERE

MUTILEN IZENAK

cara-de-nino-t17088
ZOHARGI                    AXLOR                   ZUGOI          ANDIMA

EIHAR                         AETZ                     IGART          IZEI

AIHOTZ                       ISTEKOT                 AGER           GOGOR

HIART                         ZORION                  IGARKI         AZEARI

ORTZI                         IRULAR                   ADEI             IHORTZIRI

BENDUR                       AHOTS                  NADER         URRIKAITZ

Garaiak aldatu egiten dira. Euskarazko izenen zerrenda geroz eta zabalagoa da eta hori, ezpairik gabe, berri oso pozgarria da. Lagundu zerrenda luzatzen eta kontatu, bai blog honetan, baita Facebookean dugun orrian ere, zein izan den aspaldian entzun duzun euskarazko pertsona izen bitxiena. Umorea ardatz hartuta ETB-2ko Vaya Semanita saioan izenen inguruan egindako bideo barregarri batekin uzten zaituztegu.

Mainontzia zara? Potrojorran al zabiltza? Goazen euskara aberastera!

2012(e)ko Apirilak 19 Ane Santesteban Iruzkinik ez

Euskarak hitz arraroak ditu! Askotan entzun izan dut halakorik. Zer da hitz arraro bat? Gutxi erabiltzen dugun hitz bat? Sekula entzun ez dugun hitz bat? Hitzak ez dira arraroak izaten, hitzak hizkuntza baten parte dira, hizkuntza aberats baten parte. 2008ko otsailaz geroztik, Maite Goñik euskarako hitz bat du aipagai bere blogean egunero. Gaurkoan Maite Goñiri eta “Gaurko hitza” izeneko bere txokoari omenaldi xume bat egin nahi izan diogu, eta hiru urte baino gehiagotan egunero argitara eman dituen hitzekin, ez guztiekin, noski, zerrendatxo bat egin nahi izan dugu. Erabiltzen al dituzu? Ezagutzen al dituzu? :-)

MAINONTZI

Mainontzi. Iturria: euskaljakintza.com

Mainontzi. Iturria: euskaljakintza.com

izond. 1. Mainatsua. Mainak, xerak oso atsegin dituena. 2. Maina asko egiten duena, negartia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond.
[mainatsua] mainatsu, mainati Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Haizak hi mutil mainontzi nagusiari goraintzi ez al hakiken hor pipa hartzia etzela lizentzi jenio txar ho(r)iek utzi bestela hezurrak hautsi gizalegia nola behar den ezin erakutsi (Aizak, hi, mutil mainontzi, Xenpelar)

POTROJORRAN

adb. (lgart.) Gizonezkoei dagokienez, alferkerian, denbora alferrik galtzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Ez naiz oroitzen zertaz aritu ginen, betiko gaiak izango ziren seguruena: neskak, musika, eskola… eskola ez, urrunegi zegoen hura ordurako, eta alaiegi gu hartaz oroitzeko. Bakarrik gogoratzen dut uretan sartu aurreko liluramendu hark arrasto bat utzia zidala, eta ezin nuela burutik kendu lagunekiko lokarri estu baina ikusezin hura. “Honela bizi bagina beti”, esan nuen, abestian bezala. “Beti oporretan! “, Eduk. “Beti potrojorran eta eguzkitan”, Roberrek. [Elvis hil zen urtean, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2007) Orr.: 65] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

MUKIZU

1. Mocoso (uso despectivo). 2. (El, lo) que tiene mocos. 3. Resinoso. (Orotariko Euskal Hiztegia)

Sinonimoak: izond.
[umemokoa] umemoko (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Argi dago gozatzen ari dela mutikoei eragiten dien beldurrarekin-. Horri esaten diozue jolastea? -segitu du, lurreko zigarrokinak buru kolpe batez seinalatuz. Eta barrez lehertu da, ozen, eskuak belaun gainean jarririk. Umeek elkarri begiratu diote. Geldi-geldi daude, algaren ondotik zer etorriko. -Benetan jolastu nahi duzue antzarekin, mukizu horiek? [Antzararen bidea, Jokin Muñoz (Alberdania, 2007) Orr.: 22] (Ereduzko Prosa dinamikoa)

Kriseilua. Iturria: blogak.com

Kriseilua. Iturria: blogak.com

KRISEILU

iz. Oliozko argiontzi mukiduna, zintzilikatzeko gako bat duena; kandela sartzen den ontzi gardena, zintzilikatzen dena edo zintzilik eramaten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Kriseilu askoren argitara irakur daiteke poema eta autoreak berak ere ez du ulertzen eta ezin du argitu hitz bakan horiekin lortu duena. [Mentura dugun artean, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

GIRGILO

iz. (B) Gorputzeko, bereziki kokots azpiko, gizentasun toles-formakoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.

[lepapea] aloz, kolats Bizk., lepape g.e., kokospe (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Lepo-toles guztiak batu egin zaizkio eta girgilo bakar bat osatu, larruzko kuxin borobil lodi bat; bertan eserita, trabeska, burua. [Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

ZARTADA

iz. 1. Indar handiz eman edo hartutako kolpea. Aurpegian zartada ederra eman zion. 2. Zarta-kolpea, makilakada. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Heg.
[ukaldia] belarrondoko, danbada, danbateko, dangateko, ezpaineko, kolpe, masaileko, matraileko, muturreko, takateko, ukaldi, zanpateko, zaplateko, zaplazteko, zartako, zartateko..  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Belarrondoko batena bezalako zartada lehorra entzun zen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

ZURRUT

Zurrut. Iturria: flickr

Zurrut. Iturria: flickr

iz. 1. Zurrupada. 2. Behingoan ahoratzen edo irensten den edari-kantitatea. 3. (lgart.) Edari alkoholikoak edatea. Zurrutari emana dago. • ZURRUTEAN. (lgart.) Zurrut eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: zurrupa, zurrupada, zurrupaketa, hurrupa Ipar., hurrupaketa Ipar., dangada Bizk., zurrustada Bizk., zurrutada Bizk., trago beh., xurrupa adkor., klinkada g.e., zirrista Ipar. g.e., kurka zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Lurretik garagardo botila hartuz, zurrut luzea egin zion, eztarritik behera zihoazkion puspuluek indarra eta freskotasuna galduak zituztela konturatu zen arte. [Ordaina zor nizun, Joxemari Urteaga (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

URDANGA

iz. 1. Txerri emea. 2. (herr.) Prostituta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[emagaldua] emagaldu, ematxar, maritzar, prostituta, puta (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

Besteen behar fisiologiko oinarrizkoak asetzeko baino ez dut balio, behi bat naiz zentzu horretan, sukaldari erdipurdiko bat, garai hobeak ezagututako urdanga. [Katu jendea, Eider Rodriguez (Elkar, 2010)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

KOKORIKO

1. adb. Zangoak tolestuta, nor bere orkatilen gainean eseririk. 2. iz. Oilarraren oihua, kukurrukua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
kokoriko adond.
[nor bere orkatilen gainean eseri] kukubilko, pikotxean Gip., kukulumuxu Bizk., kokot Ipar. g.e.
kokoriko iz.
[oilarraren oihua] kukurruku

Minik eman dizut? – eta ondoan kokoriko jarri nintzaion. [Onan, Aitor Arana (Txalaparta, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

TIRRIA

Sinonimoak: Nahi bizia, gutizia

Noiz nahi bazuen haren desira, haren baitan hiltzeko, haren besarkatzeko, musukatzeko, barkamendu eskatzeko tirria zuen, eta gauak airean iragaiten zituen jakinez etxe berean lo egiten zuela. [Hautsi da katea, Toti Mtz. de Lecea / Elena Touyarou (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

LAPATX

Esanahia: Elur-maluta txikia. Elur-lapatxa. 2. BOT. Ik. lapa-belar.

Elurra. Iturria: Imanol Aragon

Elurra. Iturria: Imanol Aragon

IPURMAMI

iz. Ipurmasaila, ipurdia eratzen duten bi irtengune mamitsuzkoetako bakoitza. Elkarrengandik arraila batez bereizirik eta batik bat gluteoez eratuta daude.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
ipurmasail, alkuts g.e. pl. (UZEI Sinonimoen Hiztegia)
ipurdi, ipurmasail, ipurtalde, ipurmokor, iztermami, aldaka, ipurdi mazela, popa (UZEI Sinonimoen Hiztegia)

Hitz-aspertu, hizketaldi, solasaldi, polit honen ondotik… agur esateko ordua heldu da. Euskara MAITATU ZAINDU.. eta gaurko lekzio txiki honekin…ABERASTU! Zintzoak izan! :-)